HOBE deialdia (2022)
Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak > HOBE deialdia
-
Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza
16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako.
-
Egutegia
HOBE deialdia izango dugu 2022 urteko udaberriko azterketaldian, eta C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira, Araban. 2022ko udazkeneko azterketaldian, berriz, maila guztiak egiaztatu ahal izango dira, Araban, horiek ere.
HOBE deialdia (2022) | Lehen azterketaldia (C1 eta C2) | Bigarren azterketaldia (B1, B2, C1 eta C2) | |
---|---|---|---|
Matrikulazio-epea | Martxoaren 28tik apirilaren 5era | Irailaren 1etik 7ra | |
Onartuen zerrenda | Apirilak 6 | Irailaren 8a | |
Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak | Apirilaren 25etik 27ra [1] | Irailaren 29tik urriaren 1era [1] | |
Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egiteko ezohiko data [2] | Maiatzak 17 | Urriak 18 | |
Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-proben emaitzak | Ekainak 10 | Azaroak 11 | |
Erreklamazioak eta berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea | Ekainaren 13tik 15era | Azaroak 14-16 | |
Mintzamen-probaren lekua, eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [3] | Ekainak 13 | Azaroak 14 | |
Mintzamen-probak | Ekainaren 23-25ean eta uztailaren 7-9an [1] | Azaroaren 24-26 (B1 eta B2), abenduaren 1-3 (C1 eta C2) [1] | |
Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [2] | Uztailak 15 | Abenduak 13 | |
Emaitza orokorrak | Uztailak 20 | Abenduak 19 | |
Erreklamazioak eta berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea | Uztailaren 21etik 26ra | Abenduaren 20tik 22ra | |
[1] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Ikusi mailakako egutegi xehea mailakako informazioaren orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan). [2] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Irakurri xehetasunak mailakako informazioaren orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan). [3] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Mintzamen-probetan, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazioaren orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan). |
-
Aztertokiak
- Araba
-
Proben aplikazioa
- Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak: ordenagailuz egingo dira, egun batean, azterketariek matrikula egitean hautatutako data eta orduetan.
- Mintzamen-proba: beste egun batean egingo da, HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
- Emaitzei buruzko oharra: ezinbesteko baldintza da entzumen- eta irakurmen-probak gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko. Ikusi xehetasunak mailakako informazioaren atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
-
Matrikulazioa
- Mailak: lehenengo azterketaldian C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira; bigarren azterketaldian, berriz, maila guztiak (B1, B2, C1 eta C2) egiaztatu ahal izango dira. Edonola ere, azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.
- Plaza mugatuak: HOBE deialdian parte hartzeko plaza-kopurua mugatua da. Eskariak matrikula egiteko ordenaren arabera onartuko dira, plaza-kopurua agortu arte.
- Matrikula-ordaina: 80 €
- Izen-ematea: HABEren webgunetik bideratuko da, egutegian zehaztutako epean, hemen:
Hasi saioa* > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi
* Inoiz euskaltegiren batean ibili ez denak, saioa hasi baino lehen, "HABEn erregistratu" esteka sakatu beharko du, eta, ondoren, izena emateko inprimakia bete.
-
HOBEri buruz
Ikusi demoa (B2 maila)- Irakurmen-proba: irakurgaia/k ordenagailuaren pantailan irakurriko dute/dituzte azterketariek, eta erantzunak saguarekin hautatu (B1, B2 eta C1 mailak) edo laburpena teklatu bidez idatzi (C2 maila).
- Entzumen-proba: entzungaia/k aurikularrekin entzungo dute/dituzte azterketariek, eta erantzunak saguarekin hautatu (B1, B2 eta C1 mailak) edo laburpena teklatu bidez idatzi (C2 maila).
- Idazmen-proba: idazlana teklatu bidez idatziko dute azterketariek ("ebaki", "kopiatu" eta "itsatsi" funtzioak erabiltzeko aukerarekin).
- Mintzamen-proba: proba honetan ez da ordenagailurik erabiliko; aztertzaileekin aurrez aurre egingo da, ohi bezala.
-
Bateraezintasuna
HOBE deialdiko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileroko azterketaldi berean, inolako matrikularik egin HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.
-
Mailakako informazioa
HOBE deialdian maila jakin bat egiaztatzeari buruzko xehetasunak irakurtzeko, sakatu mailari dagokion irudia, orri honen goiburuan.
-
Araudia
HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenez daude ezarrita zeintzuk diren HOBE deialdia egiteko oinarriak eta irizpideak:
Ebazpena, 2022ko martxoaren 2koa
Azken aldaketako data: