Erakundea
Hemen zaude: Erakundea

Bingen Zupiria Gorostidi sailburuaren agurra
Ongi etorri HABEren webgunera. Bertan aurkituko duzun informazioa zure interesekoa izango dela espero dut.
1981ean jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzak HABE - Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea. HABE Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomiadun bat da, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailari atxikia, bere legezko nortasuna duena, Eusko Legebiltzarraren 29/1983 Legeak sortua.
HABEren sorrerako helburua da helduen alfabetatzea eta euskalduntzea sustatzea, euskara irakatsiz eta euskararen normalizazioa bultzatuz. Gipuzkoan du egoitza nagusia (Donostian), eta, horrez gain, bulego bana ditu Bizkaian (Bilbon) eta Araban (Gasteizen).
- Egitura eta eginkizunak
- Jarri harremanetan
- Euskaltegien erregistroa
- Estatistika-datuak
- Hitzarmenak eta kudeaketa-gomendioak
- Gardentasun-ataria
Azken aldaketako data: