Agiriak
HABEren egiaztatze-moduen bidez euskara-mailaren bat egiaztatu edo EGA lortzeko azterketa gainditu baduzu inoiz, HABEren webgunean eskuratu dezakezu euskarazko zure komunikagaitasun-mailaren ziurtagiria.
Agiria eskuratzeko jarraibideak:
- Sartu www.habe.euskadi.eus atarian eta, webgunearen goialdean, sakatu "HASI SAIOA" esteka.
- Identifikatu zaitez zeure erabiltzaile eta pasahitzarekin:
- Inoiz euskategiren batean ibilia bazara
— Erabiltzailea: zure nortasun-agiriaren zenbakia.
— Pasahitza: lehendik duzuna. Pasahitza ahaztu baduzu eta HABEk zure helbide elektronikoa ezagutzen badu, "pasahitza berreskuratu" aukera erabili. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.
- Euskaltegiren batean ibili gabea bazara
— Erabiltzailea: zure nortasun agiriaren zenbakia.
— Pasahitza: HABEn saioa hasten duzun lehendabiziko aldia bada, zure nortasun-agiriaren zenbakia letrarik gabe. Saioa lehendabiziko aldiz hasi baduzu, pasahitz berria sortzeko eskatuko dizu sistemak. Gogoan izan “Egungo pasahitza” zure zure nortasun-agiriaren zenbakia dela, letrarik gabe.
- Inoiz euskategiren batean ibilia bazara
- Sakatu "Agiriak" esteka.
- Hurrengo pantailan, eskuratu nahi duzun agiria eskatzeko eta deskargatzeko aukera izango duzu. Deskargatutako agiriak balio ofizial osoa du, eta nahi beste aldiz inprimatu daiteke. Agiriaren oinean dagoen lokalizatzaileak egiaztatzen du agiriaren balio osoa.
Azken aldaketako data: