Euskaltegiak
Hemen zaude: Erakundea > Euskaltegien erregistroa
2003ko uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak arautzen du helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik. Dekretu honen 8. artikuluak euskaltegiak eta euskararen autoikaskuntzarako zentroak definitzen ditu eta, 11. artikuluak, berriz, ezartzen du Kultura sailburuaren Agindu bidez arautuko dela euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroa.
Hori dela eta, Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduak arautzen du euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroa.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan, 102 dira aipatu HABEren Erregistroan inskribatuta diharduten euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentroak. Ikus zerrenda:
2019-2020 ikasturtean 35.824 pertsona heldu aritu dira euskara ikasten ikastegi horietan. Horiez gain, badira euskaltegiak Nafarroako Foru Erkidegoan eta Iparraldean ere.
HABEren Erregistroan inskribatutako euskaltegiak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, izaera juridikoari dagokionez, publikoak edo pribatuak dira. Publikoak udalen edo udal erakundeen eskuetan daude (udal euskaltegiak); pribatu asko federazioetan bilduta(AEK, Elkarlan, Batuz, IKA) eta beste hainbat federatu gabe. Horiei erantsi behar zaizkie autoikaskuntzarako zentro homologatuak.
Halaber, Euskal Etxeetan euskararen presentzia berreskuratu eta euskal hiztunak irabazteko helburuekin Euskara Munduan egitasmoa sortu zuen HABEk 1990eko hamarkadan, euskara ikasteko eskaintza zabala eskainiz munduan zehar.
2018tik aurrera Etxepare Euskara Institutuak bere egitekoen artean hartu du diasporako Euskal Etxeetan euskara ikas-irakasteko jarduerak sustatzea. Horrela, Euskara Munduan programaren baitan, hitzarmenak sinatzen dira hainbat Euskal Etxe eta Federakuntzekin eta diruz laguntzen hauetan eskainitako euskara-eskolak. Egitasmo honen inguruko informazioa Etxepare Euskal Institutuaren web orrian dago eskuragarri: www.etxepare.eus
EUSKALTEGIETAKO IKASTAROAK
Euskaltegietako ikastaroak eta bestelako zerbitzuak ikasturteka antolatu ohi izan dira. Euskaltegietan euskara ikasteko eskaintza nagusia ikasturtearen hasieran, urrian, egin ohi izan da. Hala eta guztiz ere, kontuan hartzekoa da, ikasle berriek etengabe ematen dutela izena euskara ikasteko, eta matrikula aldi berriak ikastaldeen berrantolaketa dakarrela berarekin. Bestalde, ikasle askok aukeratzen dute udaldia, uztailetik irailera bitartean, euskarazko ikastaroak egiteko.
Euskaltegietan eskaintzen diren ikastaro-kopuruaren berri izateko, hona hemen 2019-2020 ikasturteari buruzko datu nagusienak biltzen dituen taula, euskaltegia kokatuta dagoen hiria edo herriaren arabera sailkatuta:
2019-2020 ikasturtea
Lurraldea | Talde-orduak | Ikasle-orduak | Ikasleak | Matrikulak |
---|---|---|---|---|
Araba | 99.749 | 1.046.931 | 5.412 | 5.988 |
Bizkaia | 354.095 | 3.930.861 | 19.240 | 23.620 |
Gipuzkoa | 180.696 | 2.058.669 | 11.410 | 14.291 |
Guztira | 634.540 | 7.036.461 | 36.062 | 43.899 |
Araba
ERREG. ZENB. |
EUSKALTEGIA |
HELBIDEA |
PK |
HERRIA |
263 |
JOSE MARDONES 8 |
01003 |
GASTEIZ |
|
195 |
ETXEGOIENBIDEA 8 |
01470 |
AMURRIO |
|
303 |
ARANA KALEA, 30 |
01002 |
GASTEIZ |
|
807 |
ADRIANO VI, 12 |
01008 |
GASTEIZ |
|
241 |
JOSE LEJARRETA, 9-BEHEA |
01003 |
GASTEIZ |
|
278 | IKAGASTEIZ Euskaltegia | ADRIANO VI, 18 | 01008 |
GASTEIZ |
274 |
ZUBIAUR KALEA, 5-BEHEA |
01400 |
LAUDIO |
|
29 |
LAMUZAKO PARKEA, 1. KULTUR ETXEA |
01400 |
LAUDIO |
|
199 |
ZAPATARI KALEA 31 |
01200 |
AGURAIN |
|
803 |
FLORIDA KALEA, 8 |
01005 |
GASTEIZ |
|
279 |
DIPUTAZIO KALEA 32 |
01320 |
OION |
|
79 |
ABENDAÑO KALEA 48 |
01008 |
GASTEIZ |
|
99 |
BARCELONA KALEA 28, BEHEA |
01010 |
GASTEIZ |
Gipuzkoa
ERREG. ZENB. |
EUSKALTEGIA |
HELBIDEA |
PK |
HERRIA |
14 |
RONDILLA KALEA 34-B-3 |
20400 |
TOLOSA |
|
285 |
TXAPIÑENEA, 1-BEHEA |
20017 |
DONOSTIA |
|
154 |
GREGORIO ORDOÑEZ KALEA, 7 |
20011 |
DONOSTIA |
|
276 |
PLAZAOLA, 2 bEHEA |
20140 |
ANDOAIN |
|
156 |
ERREGEZAINTZA, 22 |
20008 |
DONOSTIA |
|
21 |
ARIMAZUBI, 2 |
20500 |
ARRASATE |
|
20 |
PERDILLEGI, 1 |
20730 |
AZPEITIA |
|
808 |
PRIM KALEA, 14 |
20006 |
DONOSTIA |
|
267 |
ZAZPITURRIETA 4 - BEHEA |
20200 |
BEASAIN |
|
15 |
BIDEBARRIETA, 18 |
20560 |
OÑATI |
|
19 |
IRIZAR JAUREGIA (BARRENKALEA, 33) |
20570 |
BERGARA |
|
177 |
LEGIA KARRIKA, 6 |
20302 |
IRUN |
|
296 |
AITA AGIRRE, 3-3.a |
20870 |
ELGOIBAR |
|
207 |
ITURRIOTZ KALEA, 21-BEHEA |
20500 |
ARRASATE |
|
214 |
BISTA EDER, 10.-PORTALEA |
20600 |
EIBAR |
|
100 |
SOSTOA-TARREN, 1-1 |
20600 |
EIBAR |
|
226 |
MIGEL ZABALETA, 14 |
20100 |
ERRENTERIA |
|
259 |
NAFARROA BEHEREA 1 |
20240 |
ORDIZIA |
|
153 |
IZTUETA, 3 BEHEA |
20001 |
DONOSTIA |
|
204 |
LARRAMENDI, 11-BEHEA |
20120 |
HERNANI |
|
292 |
KAROBIETA, 63 |
20120 |
HERNANI |
|
32 |
SAN JUAN HARRIA PLAZA, 4 |
20304 |
IRUN |
|
252 |
PASEO DE COLON, 5 |
20002 |
DONOSTIA |
|
291 |
BITERI, 20 - ALONDEGIA 2 - |
20280 |
HONDARRIBIA |
|
6 |
KONSTITUZIO ENPARANTZA, 5-2.A |
20003 |
DONOSTIA |
|
17 |
URDANIBIA ENPARANTZA, 5 |
20304 |
IRUN |
|
13 |
BEKOKALE BIDEA 1 |
20160 |
LASARTE-ORIA |
|
167 |
GELTOKI KALEA, 17 |
20160 |
LASARTE-ORIA |
|
40 |
GURIDI MAIXUA, Z/G |
20008 |
DONOSTIA |
|
16 |
NAFARROA KALEA, B |
20230 |
LEGAZPI |
|
225 |
NAFARROA KALEA, 2-4.A |
20550 |
ARETXABALETA |
|
31 |
IKASTOLEN ETXEA. ERROTAZAR BIDEA, 124 |
20018 |
DONOSTIA |
|
270 |
ELOSEGI,40 BIS |
20210 |
LAZKAO |
|
804 |
SANCHEZ TOCA, 11 |
20006 |
DONOSTIA |
|
231 |
BITERI, 30-1 |
20100 |
ERRENTERIA |
|
228 |
EUSKADI ETORBIDEA 61 |
20110 |
PASAIA |
|
174 |
BIDASOA KALEA 1, BEHEA |
20750 |
ZUMAIA |
|
33 |
KARLOS I ETORBIDEA 10 , BEHEA |
20011 |
DONOSTIA |
|
12 |
LABEAGA, 40 A |
20700 |
URRETXU |
|
272 |
PRIM KALEA, 9 |
20006 |
DONOSTIA |
|
11 |
ITURRIBIDEA KALEA 28-30 |
20800 |
ZARAUTZ |
Bizkaia
ERREG. ZENB. |
EUSKALTEGIA |
HELBIDEA |
PK |
HERRIA |
25 |
ARTEKALEA, 8-1 A |
48300 |
GERNIKA |
|
222 |
ELEXALDE, 10-BEHEA |
48140 |
IGORRE |
|
246 |
URGOITI PASEALEKUA 55, 2.A |
48480 |
ARRIGORRIAGA |
|
801 |
URKIXO ZUMARDIA, 22 |
48008 |
BILBO |
|
106 |
S. BIZENTE,11 |
48902 |
BARAKALDO |
|
27 |
BIZKAIA, 2 |
48901 |
BARAKALDO |
|
210 |
URBI , 33 |
48970 |
BASAURI |
|
10 |
CORREO, 8 |
48005 |
BILBO |
|
133 |
ELEJALDE AUZOA, 43 |
48393 |
FORUA |
|
294 |
UNIBERTSITATEETAKO ETORBIDEA, 24 |
48007 |
BILBO |
|
124 |
SANTANOSTE, 4 BEHEA |
48200 |
DURANGO |
|
245 |
SAIBI KALEA 10, 3. |
48200 |
DURANGO |
|
223 |
LUSA, 3 |
48860 |
ZALLA |
|
268 |
LUSA AUZOA, 3 |
48860 |
ZALLA |
|
211 |
DESANEXION KALEA, 4-3. |
48950 |
ERANDIO |
|
127 |
ZEHARKALEA, 16-BEHEA |
48260 |
ERMUA |
|
26 |
GOIENKALE, Z/G-2. SOLAIRUA |
48260 |
ERMUA |
|
206 |
S. VICENTE KALEA, 2-4. A |
48001 |
BILBO |
|
212 |
MUGURU, 6 |
48960 |
GALDAKAO |
|
213 |
SANTA EUGENIA PLAZA, 1 |
48930 |
GETXO |
|
71 |
ATALDE, 17B 175 POSTA KUTXA |
48370 |
BERMEO |
|
284 |
SOLOBARRIA, 4 |
48970 |
BASAURI |
|
114 |
ALAMEDA URKIJO, 88-1 A |
48013 |
BILBO |
|
78 |
ALGORTAKO ETORBIDEA, 104 |
48991 |
GETXO |
|
9 |
GORDONIZ 22 |
48012 |
BILBO |
|
66 |
COLON DE LARREATEGI, 14 2.ESK |
48001 |
BILBO |
|
141 |
ERRIBERA 9-2. |
48700 |
ONDARROA |
|
116 |
PERRO KALEA, 1-1. |
48005 |
BILBO |
|
23 |
IPARRAGIRRE ETORBIDEA 78 |
48940 |
LEIOA |
|
255 |
RAMON Y CAJAL, 8 |
48014 |
BILBO |
|
146 |
SAN JOSE KALEA,13 |
48510 |
TRAPAGARAN |
|
302 |
POZA LIZENTZIATUA, 56-SOLAIRU ARTEA EZK. |
48013 |
BILBO |
|
806 |
BUENOS AIRES, 7 |
48001 |
BILBO |
|
24 |
AITA ELORRIAGA, 1 |
48100 |
MUNGIA |
|
266 |
CENDEJA, 29 |
48550 |
MUSKIZ |
|
249 |
J. GUTIERREZ LUMBRERAS, Z/G |
48920 |
PORTUGALETE |
|
22 |
J. M. BARANDIARAN, 12 |
48980 |
SANTURTZI |
|
119 |
ARBIDEA, 21 |
48004 |
BILBO |
|
188 |
LA IBERIA, 1 |
48910 |
SESTAO |
|
254 |
SOTERA DE LA MIER, 12 |
48910 |
SESTAO |
|
250 |
ENRIKE URRUTIKOETXEA, 10 |
48600 |
SOPELA |
|
287 |
ZUBEROA, 8 |
48510 |
TRAPAGARAN |
|
297 |
HERRIKO PLAZA 3 |
48160 |
DERIO |
|
8 |
GARDOKI, 3-1 |
48008 |
BILBO |
|
104 |
IPARBIDE, 6 |
48990 |
GETXO |
|
143 |
CRISTOBAL MELLO, 8 BEHEA |
48920 |
PORTUGALETE |
|
22 |
SAN PEDRO KALEA, 5 |
48340 |
AMOREBIETA-ETXANO |
|
295 |
LARREA AUZOA, Z/G |
48340 |
AMOREBIETA-ETXANO |
AISA harrera-ikastaroen xedea da etorkinak euskara ikastera bultzatzea. Helburu horrekin, 2004tik AISA harrera-ikastaro linguistikoak antolatu dira hainbat tokitan. Harrera-ikastaro horiek Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkinentzat diseinatu dira bereziki; ikastaro horietan berariaz sortutako ikasmaterialak erabiltzen dira: AISA ikasmaterialen bilduma.
Hona hemen AISA harrera-ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko prozedura:
Eskaria egitea
Harrera-ikastaroa antolatzeko eskariak honakoek egin dezakete: udalek (normalizazio edota inmigrazio teknikarien bidez, adibidez) eta euskaltegiek.
Etorkinen elkarteek edota etorkinei laguntzeko elkarteek ezin izango dute zuzenean eskatu; eskariak udalen edo euskaltegien bidez bideratu beharko dituzte.
Eskariak HABEra (info@habe.eus, tel. 943-022600) bideratuko dituzte.
Ikastaroaren publizitatea
Publizitatea eskatzailearen esku geldituko da, hau da, ikastaroa antolatu nahi duen erakundearen esku.
Euskaltegia
Erakunde antolatzaileak zehaztuko du harrera-ikastaroak zein euskaltegitan eskainiko dituen.
Baldintzak
Hona hemen bete beharreko baldintzak, dirulaguntza jaso ahal izateko:
- Taldearen osaketa: euskaltegi publiko eta pribatu eta autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2021-2022 ikasturteko dirulaguntzen deialdiak egiten dituzten Ebazpenek (2021eko irailaren 8ko ebazpenak biak) araututako taldearen osaketarako irizpidea betetzea, hau da, taldeko ikasle-kopuruak, taldea kokatzen den herriaren tamainaren arabera, ezarritako gutxienekoak betetzea.
Biztanle kopurua Talde bakoitzeko gutxienekoa <=5.000 5 5.001 - 10.000 6 10.001 - 25.000 7 >25.000 8 - Etorkinak izatea, bere egoera administratiboa irregularra izanda ere.
- 60 orduko ikastaroa izatea: astean 3, 4 ala 6 ordu, egun bakarrean, bi edo hiru egunetan banatuta.
- AISA liburuak erabiltzea.
- Udalek nahi duten euskaltegia aukeratuko dute harrera-ikastaroa antolatzeko.
- Irakaslea euskaltegi homologatu bateko langilea izatea.
- HABEk eskatzen duen informazioa eskaintzea.
- Datutegiaren bitartez burutzekoa: talde, irakasle, ikasle eta ikastaroaren datuak.
- Ikastaroaren bukaeran ebaluazio fitxa bete beharko dute, egindakoaren berri emanez.
Honen bidez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiari jarraiki, merkataritzan hizkuntza-paisaia eta erabilpen mintzatua areagotzeko asmoz HABEk duen egitasmoaren berri jakinarazi nahi dizugu: dendariei eta dendako langileei zuzenduriko ikastaro bereziak antolatzea.
Euskararen erabilera aldetik merkataritza gune estrategikoa da. Euskal merkataritzak zerbitzu ezin hobea eskaintzen du, baina, tamalez, ez du zerbitzu hori beti euskaraz eskaintzen, ageriko errotulazio guztia ez da euskaraz egoten esate baterako, gehienetan euskaraz egiteko gai ez direlako bertako dendariak. Horretaz jabeturik HABE Erakundearen egitasmoa zerbitzu hori euskaraz bideratu ahal izateko bitartekoak eskaintzea izan da. Horretarako, lehenbizi DENDAKETAN izeneko ikasmateriala argitaratu du eta orain dendarientzako eta dendako langileentzako ikastaro bereziak antolatu nahi ditu.
Hona hemen dendarientzako eta dendako langileentzako ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko prozedura:
Eskaria egitea
Ikastaroa antolatzeko eskariak honakoek egin dezakete: udalek (normalizazio teknikarien bidez, adibidez) eta euskaltegiek.
Dendariek ezin izango dute zuzenean eskatu; eskariak udalen edo euskaltegien bidez bideratu beharko dituzte.
Eskariak HABEra (info@habe.eus, tel. 943-022600) bideratuko dituzte.
Ikastaroaren publizitatea
Publizitatea eskatzailearen esku geldituko da, hau da, ikastaroa antolatu nahi duen erakundearen esku.
Euskaltegia
Erakunde antolatzaileak zehaztuko du ikastaroak zein euskaltegitan eskainiko dituen.
Baldintzak
Hona hemen bete beharreko baldintzak, dirulaguntza jaso ahal izateko:
- Taldearen osaketa: euskaltegi publiko eta pribatu eta autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2021-2022 ikasturteko dirulaguntzen deialdiak egiten dituzten Ebazpenek (2021eko irailaren 8ko ebazpenak biak) araututako taldearen osaketarako irizpidea betetzea, hau da, taldeko ikasle-kopuruak, taldea kokatzen den herriaren tamainaren arabera, ezarritako gutxienekoak betetzea.
Biztanle kopurua | Talde bakoitzeko gutxienekoa |
---|---|
<=5.000 | 5 |
5.001 - 10.000 | 6 |
10.001 - 25.000 | 7 |
>25.000 | 8 |
- Ikasleak dendariak edo dendako langileak izatea
- 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 4. artikuluan zerrendatutako ikastaro-moduluez aparteko erritmoan antolatuta HABEk onar dezan, jarduera horrek EBPN, LanHitz edo gutxienez udal-mailako plangintza batean sortua eta txertatua egon beharko du. Eta, kasu bakoitzean, dagokion Erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du euskaltegiak.
- Udalek nahi duten euskaltegia aukeratuko dute ikastaroa antolatzeko.
- Irakaslea euskaltegi homologatu bateko langilea izatea.
- HABEk eskatzen duen informazioa eskaintzea.
- - Datutegiaren bitartez burutzekoa: talde, irakasle, ikasle eta ikastaroaren datuak
- - Ikastaroaren bukaeran ebaluazio fitxa bete beharko dute, egindakoaren berri emanez.
Taldearen onarpena
HABEk eskaerak aztertu ondoren jakinaraziko dio eskatzaileari ikastaroa onartua izan den ala ez, ezezko kasuan ere arrazoiak azalduz.
HABEk erantzuna eskaria jaso eta bost egunen buruan emango du.
Taldearen antolaketa
Ikastaroa antolatu denean, HABEk dagozkion ikusketak egin ahal izango ditu
Ikastaroa bukatutakoan, euskaltegiak ebaluazio-txostena bidaliko du HABEra.
Finantzazioa
Era honetan antolatu eta emandako ikastaroak HABEk bere ohiko dirulaguntzen bitartez finantzatuko ditu, eskolak ematen dituen euskaltegiari gainerako ikastaro homologatuak babesteko erabiltzen dituen irizpideekin.
Euskaltegi pribatuen kasuan, onartutako taldearen eskola-ordua, oinarrizko moduluaren bitartez babestuko da, euskaltegiaren ratioan eraginik izan gabe.
Euskararen erabilera aldetik ostalaritza gune estrategikoa da. Euskal ostalaritzak zerbitzu ezin hobea eskaintzen du, baina, tamalez, ez du zerbitzu hori beti euskaraz eskaintzen, gehienetan euskaraz egiteko gai ez direlako bertako zerbitzariak. Horretaz jabeturik HABE Erakundearen egitasmoa zerbitzu hori euskaraz bideratu ahal izateko bitartekoak eskaintzea izan da. Horretarako, lehenbizi Ostalaritza izeneko ikasmaterialak argitaratu ditu eta orain ostalaritzako langileentzako ikastaro bereziak antolatu nahi ditu.
Hona hemen ostalaritzako langileentzako ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko prozedura:
Eskaria egitea
Ikastaroa antolatzeko eskariak honakoek egin dezakete: Udalek (normalizazio teknikarien bidez, adibidez) eta euskaltegiek.
Ostalariek ezin izango dute zuzenean eskatu; eskariak udalen edo euskaltegien bidez bideratu beharko dituzte.
Eskariak HABEra (info@habe.eus, tel. 943-022600) bideratuko dituzte.
Ikastaroaren publizitatea
Publizitatea eskatzailearen esku geldituko da, hau da, ikastaroa antolatu nahi duen erakundearen esku.
Ikastaroaren publizitatea
Publizitatea eskatzailearen esku geldituko da, hau da, ikastaroa antolatu nahi duen erakundearen esku.
Euskaltegia
Erakunde antolatzaileak zehaztuko du ikastaroak zein euskaltegitan eskainiko diren.
Baldintzak
Hona hemen bete beharreko baldintzak, dirulaguntza jaso ahal izateko:
- Taldearen osaketa: euskaltegi publiko eta pribatu eta autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2021-2022 ikasturteko dirulaguntzen deialdiak egiten dituzten Ebazpenek (2021eko irailaren 8ko ebazpenak biak) araututako taldearen osaketarako irizpidea betetzea, hau da, taldeko ikasle-kopuruak, taldea kokatzen den herriaren tamainaren arabera, ezarritako gutxienekoak betetzea.
Biztanle kopurua | Talde bakoitzeko gutxienekoa |
---|---|
<=5.000 | 5 |
5.001 - 10.000 | 6 |
10.001 - 25.000 | 7 |
>25.000 | 8 |
- Ikasleek ostalaritzan lan egitea.
- 2005eko uztailaren 27ko Ebazpenaren 4. artikuluan zerrendatutako ikastaro-moduluez aparteko erritmoan antolatuta HABEk onar dezan, jarduera horrek EBPN, LanHitz edo gutxienez udal-mailako plangintza batean sortua eta txertatua egon beharko du. Eta, kasu bakoitzean, dagokion Erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du euskaltegiak.
- Udalek nahi duten euskaltegia aukeratuko dute ikastaroa antolatzeko.
- Irakaslea euskaltegi homologatu bateko langilea izatea.
- HABEk normalean eskatzen duen informazioa eskaintzea.
- Datutegiaren bitartez burutzekoa: talde, irakasle, ikasle eta ikastaroaren datuak.
- Ikastaroaren bukaeran Ebaluazio fitxa bete beharko dute, egindakoaren berri emanez.
Taldearen onarpena
HABEk eskaerak aztertu ondoren jakinaraziko dio eskatzaileari ikastaroa onartua izan den ala ez, ezezko kasuan ere arrazoiak azalduz. HABEk erantzuna eskaria jaso eta bost egunen buruan emango du.
Taldearen antolaketa
Ikastaroa antolatu denean, HABEk dagozkion ikusketak egin ahal izango ditu.
Ikastaroa bukatutakoan, euskaltegiak ebaluazio fitxa bidaliko du HABEra.
Finantzazioa
Era honetan antolatu eta emandako ikastaroak HABEk bere ohiko dirulaguntzen deialdiaren bitartez finantzatuko ditu, eskolak ematen dituen euskaltegiari gainerako ikastaro homologatuak babesteko erabiltzen dituen irizpideekin.
Euskaltegi pribatuen kasuan, onartutako taldearen eskola-ordua, oinarrizko moduluaren bitartez babestuko da, euskaltegiaren ratioan eraginik izan gabe.
Azken aldaketako data: