Erabilerraztasun-adierazpena
HABEk bere webgunea erabilerraza egiteko konpromisoa hartu du, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etorriz.
Erabilerraztasun-adierazpen hau honako webguneari dagokio: www.habe.euskadi.eus
Betetze-egoera
Webgune hau partzialki konforme dago 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak direla-eta eta konformitaterik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez, zeinak ondoren adierazten baitira.
Erabilerraza ez den edukia
Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:
- Ez dator bat 1112/2018 errege Dekretuarekin
- Zerrendak eta taulak: gaizki eratutako zerrendak eta taulen izenburuen egitura okerra dituzten web-orri batzuk daude (9.1.3.1 baldintza).
- Estekak: badira testu luzeegiak dituzten estekak eta, beraz, esanguratsuak ez direnak (9.2.4.4).
- Egitura-taldekatzea: web-orri batzuetan linea-jauziak erabiltzen dira, egitura-elementu egokiagoak erabili beharrean.
- Edukien edizioan behin-behineko akatsak egon daitezke.
- Gehiegizko lan-karga
- Ez da aplikatzen.
- Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan
- Erabilerraztasun-jarraibide guztiak betetzen ez dituzten 2018ko irailaren 20a baino lehenagoko PDFak edo bestelako fitxategi ofimatikoak egon daitezke. Hala ere, horiek guztiak erabilerrazak izatea ahalegindu da.
Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea
- Deklarazio hau data honetan prestatu zen: 2023ko irailaren 21a.
- Deklarazioa egiteko erabili den metodologia hau izan da: autoebaluazioa.
- Deklarazioaren azken berrikuspena: 2023ko irailaren 21a.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Erabilerraztasun-betekizunei buruzko komunikazioak
Erabilerraztasunaren inguruan kontsultak edo komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:
- Webgune honetan egon daitezkeen ez betetzeak.
- Edukietara sartzeko zailtasunak.
- Webgunearen erabilerraztasun hobekuntzen inguruan iradokizunak edo kontsultak.
Informazio erabilerraza eskatzea eta kexak
Errege Dekretu honetako eskakizunak betetzeari buruzko kexak aurkez ditzakezu. Errege Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo dauden edo erabilerraztasun-eskakizunak betetzetik salbuetsita dauden edukiei buruzko informazioa ere eska dezakezu.
Sarbidea informazio erabilerrazaren eskaerak eta kexak egiteko
Berrikuntza Publikoarako Euskarri Unitateak jaso eta tratatuko ditu komunikazioak, kexak eta informazio-eskaerak.
Erreklamazio prozedura
Informazio erabilerraza eskatu edo kexa egin ondoren, honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:
- Eskaera edo kexa ezetsi egin bada.
- Hartutako erabakiarekin ados ez egotea.
- Erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak.
- Hogei egun balioduneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe.
Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu informazio erabilerrazaren eskaerak, kexak eta erreklamazioak eskatzeko inprimakiaren bidez.
Erreklamazioak Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak jaso eta tratatuko ditu.
Aukerako edukia
- Webgune honek UNE-EN 301549:2022 araudiaren betebeharrak aplikatzen ditu, 1112/2018 Errege dekretuak ezarri dituen salbuespenekin.
- Erabilerraztasunaren azken berrikuspena 2023. urteko irailean egin da.
- Webgunea nabigatzaile hauentzat dago egokituta: Microsoft Internet Explorer 8.0 bertsiotik aurrera eta FireFox, Safari, Opera, Edge eta Google Chrome nabigatzaileen azken bertsioak.
- Webguneak diseinu moldagarri du eta ondorioz, tableta eta mugikorrentzat egokituta dago.