Deialdi irekia (2022)
Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak > Deialdi irekia
-
Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza
16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako.
-
Egutegia
Deialdi irekiak bi azterketaldi izango ditu 2022 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.
Deialdi irekia (2022) | Lehen azterketaldia | Bigarren azterketaldia | |
---|---|---|---|
Matrikulazio-epea | Apirilaren 4tik 12ra |
Irailaren 8tik 14ra (Buenos Aires: Ekainaren 12tik 18ra) |
|
Onartuen zerrenda | Apirilak 13 |
Irailak 15 (Buenos Aires: Ekainaren 19an) |
|
Irakurmen- eta idazmen-proben lekua aldatzeko eskaerak [1] | Apirilak 27 |
Irailak 27 (Buenos Aires: ---) |
|
Irakurmen- eta idazmen-probak | Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: Maiatzaren 5ean eta 6an [2] Madril: Maiatzaren 5ean eta 6an Bartzelona: Maiatzaren 13an eta 14an |
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: Urriaren 7an eta 8an [2] Buenos Aires: Uztailaren 23an eta 24an |
|
Irakurmen- eta idazmen-probak egiteko ezohiko data [3] | Maiatzak 17 | Urriak 18 | |
Irakurmen- eta idazmen-proben emaitzak | Ekainak 10 | Azaroak 11 | |
Erreklamazioak eta berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea | Ekainaren 13tik 15era | Azaroaren 14tik 16ra | |
Entzumen- eta mintzamen-proben eguna, lekua edo ordua aldatzeko eskaerak [1] | Ekainak 13 | Azaroak 14 | |
Entzumen- eta mintzamen-probak | Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: Ekainaren 23tik uztailaren 9ra [2] Madril: Ekainaren 24an eta 25ean Bartzelona: Uztailaren 1ean |
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa: Azaroaren 24tik abenduaren 3ra [2] Buenos Aires: Uztailaren 23an eta 24an |
|
Entzumen- eta mintzamen-probak egiteko ezohiko data [3] | Uztailak 15 | Abenduak 13 | |
Emaitza orokorrak | Uztailak 20 | Abenduak 19 | |
Erreklamazioak eta berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea | Uztailaren 21etik 26ra | Abenduaren 20tik 22ra | |
[1] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Irakurmen- eta idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Entzumen- eta mintzamen-probetan, lekuaz gain, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan). |
-
Aztertokiak
- Araba: BAHK eta Buesa Arena (Vitoria-Gasteiz)
- Bizkaia: BEC (Barakaldo)
- Gipuzkoa: Ficoba (Irun)
- Bartzelona: Euskal Etxea
- Madril: Euskal Etxea
- Buenos Aires: Laurak Bat Euskal Etxea
-
Proben aplikazioa
- Irakurmen- eta idazmen-probak: batera egingo dira, egun batean, HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
- Entzumen- eta mintzamen-probak: batera egingo dira, beste egun batean, HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
- Emaitzei buruzko oharra: ezinbesteko baldintza da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko. Ikusi xehetasunak mailakako informazioaren atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
-
Matrikulazioa
- Mailak: azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.
- Matrikula-ordaina: 80 €
- Izen-ematea: HABEren webgunetik bideratuko da, egutegian zehaztutako epean, hemen:
Hasi saioa* > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi
* Inoiz euskaltegiren batean ibili ez denak, saioa hasi baino lehen, "HABEn erregistratu" esteka sakatu beharko du, eta, ondoren, izena emateko inprimakia bete.
-
Bateraezintasuna
Deialdi irekiko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileroko azterketaldi berean, inolako matrikularik egin HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.
-
Mailakako informazioa
Deialdi irekian maila jakin bat egiaztatzeari buruzko xehetasunak irakurtzeko, sakatu mailari dagokion irudia orri honen goiburuan.
-
Araudia
HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenez daude ezarrita zeintzuk diren deialdi irekia egiteko oinarriak eta irizpideak:
Ebazpena, 2021eko abenduaren 27koa
Azken aldaketako data: