HABE

HOBE deialdia (2022)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak > HOBE deialdia

HOBE deialdia: B1 maila HOBE deialdia: B2 maila HOBE deialdia: C1 maila HOBE deialdia: C2 maila

  • Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza

    16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako.

  • Egutegia

    HOBE deialdia izango dugu 2022 urteko udaberriko azterketaldian, eta C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira, Araban. Handik aurrerako HOBE deialdiak zehazteke daude, eta azterketaldiko lehen probak egin baino, gutxienez, hilabete lehenago argitaratuko dira HABEren web-orrian.
HOBE deialdia (2022) Lehen azterketaldia (C1 eta C2) Hurrengo azterketaldiak
Matrikulazio-epea Martxoaren 28tik apirilaren 5era [Zehazteke]
Onartuen zerrenda Apirilak 6 [Zehazteke]
Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak Apirilaren 25etik 27ra [1] [Zehazteke]
Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egiteko ezohiko data [2] Maiatzak 17 [Zehazteke]
Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-proben emaitzak Ekainak 10 [Zehazteke]
Erreklamazioak eta berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Ekainaren 13tik 15era [Zehazteke]
Mintzamen-probaren eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [3] Ekainak 13 [Zehazteke]
Mintzamen-probak Ekainaren 23-25ean eta uztailaren 7-9an [1] [Zehazteke]
Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [2] Uztailak 15 [Zehazteke]
Emaitza orokorrak Uztailak 20 [Zehazteke]
Erreklamazioak eta berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Uztailaren 21etik 26ra [Zehazteke]
[1] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Ikusi mailakako egutegi xehea mailakako informazioaren orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
[2] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Irakurri xehetasunak mailakako informazioaren orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
[3] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Mintzamen-probetan, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazioaren orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).

  • Aztertokiak

    • Araba

  • Proben aplikazioa

    • Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak: ordenagailuz egingo dira, egun batean, azterketariek matrikula egitean hautatutako data eta orduetan.
    • Mintzamen-proba: beste egun batean egingo da, azterketariek matrikula egitean hautatutako data eta orduetan.
    • Emaitzei buruzko oharra: ezinbesteko baldintza da entzumen- eta irakurmen-probak gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko. Ikusi xehetasunak mailakako informazioaren atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).

  • Matrikulazioa

    • Mailak: lehenengo azterketaldian C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira (handik aurrekoak zehazteke daude). Edonola ere, azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.
    • Plaza mugatuak: HOBE deialdian parte hartzeko plaza-kopurua mugatua da. Eskariak matrikula egiteko ordenaren arabera onartuko dira, plaza-kopurua agortu arte.
    • Matrikula-ordaina: 80 €
    • Izen-ematea: HABEren webgunetik bideratuko da, egutegian zehaztutako epean, hemen:

      Hasi saioa* > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi
      * Inoiz euskaltegiren batean ibili ez denak, saioa hasi baino lehen, "HABEn erregistratu" esteka sakatu beharko du, eta, ondoren, izena emateko inprimakia bete.

  • HOBEri buruz

    Ikusi demoa (B2 maila) (leiho berri batean irekitzen da)
    • Irakurmen-proba: irakurgaia/k ordenagailuaren pantailan irakurriko dute/dituzte azterketariek, eta erantzunak saguarekin hautatu (B1, B2 eta C1 mailak) edo laburpena teklatu bidez idatzi (C2 maila).
    • Entzumen-proba: entzungaia/k aurikularrekin entzungo dute/dituzte azterketariek, eta erantzunak saguarekin hautatu (B1, B2 eta C1 mailak) edo laburpena teklatu bidez idatzi (C2 maila).
    • Idazmen-proba: idazlana teklatu bidez idatziko dute azterketariek ("ebaki", "kopiatu" eta "itsatsi" funtzioak erabiltzeko aukerarekin).
    • Mintzamen-proba: proba honetan ez da ordenagailurik erabiliko; aztertzaileekin aurrez aurre egingo da, ohi bezala.

  • Bateraezintasuna

    HOBE deialdiko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileroko azterketaldi berean, inolako matrikularik egin HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.

  • Mailakako informazioa

    HOBE deialdian maila jakin bat egiaztatzeari buruzko xehetasunak irakurtzeko, sakatu mailari dagokion irudia, orri honen goiburuan.

Azken aldaketako data: