Matrikulazioari eta azterketei buruzko ohiko galderak

Matrikula eta izen ematea

Hiru deialdi mota daude:

  • Euskaltegietako ikasleentzako deialdia;
  • Deialdi irekia;
  • HOBE deialdia (ordenagailu bidez).
  • 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.
  • Matrikula egoki egitea eta jarritako epean ordaintzea.
  • Euskaltegietako ikasleen deialdian parte hartzeko, ezinbestekoa izango da atalase-mailako proba euskaltegian gainditzea. Gainera, C2 mailaren kasuan, ezinbestekoa da C1 maila egiaztatuta izatea edo baliokidea izatea. Deialdi irekian edo HOBE deialdian parte hartzeko, ez da aurrez mailarik egiaztatu behar.
  • A2B1 maila asimetrikora aurkezteko, nahitaezkoa izango da A2 (A2A2) maila egiaztatuta izatea. A2 maila euskaltegietan egiaztatuko da.

Bai, 2024an edo geroago gainditutako proben emaitzak gorde egingo dira azterketaldi batetik bestera, bai deialdi beraren baitan, bai deialdi desberdinen artean:

  • Euskaltegietako ikasleen deialdira aurkeztu gero:

Deialdi bakoitzean gordetako probak Euskaltegietako ikasleen deialdian egin beharreko probak
Idatzizko atala Ahozko atala
Irakurmena eta entzumena gordeta (euskaltegietako ikasleen deialdian) IDZ MIN
Irakurmena eta idazmena gaindituta (deialdi irekian) - ENT1, MIN
Irakurmena, entzumena eta idazmena gaindituta (euskaltegietako ikasleen deialdian edo HOBE deialdian) - MIN

1ENT1: Entzumen-proba euskaltegian egingo da, irakurmen- eta entzumen-proben ohiko epeetan.

  • Deialdi irekira aurkeztu gero:

Deialdi bakoitzean gordetako probak Deialdi irekian egin beharreko probak
Idatzizko atala Ahozko atala
Irakurmena eta entzumena gordeta (Euskaltegietako ikasleen deialdian). IRK, IDZ ENT, MIN
Irakurmena eta idazmena gordeta (Deialdi irekian). - ENT, MIN
Irakurmena, entzumena eta idazmena gordeta (Euskaltegietako ikasleen deialdian edo HOBE deialdian). - ENT, MIN
  • HOBE deialdira aurkeztu gero:

Deialdi bakoitzean gordetako probak HOBE deialdian egin beharreko probak
Idatzizko eta entzumenaren atala Mintzamenaren atala
Irakurmena eta entzumena gordeta (Euskaltegietako ikasleen deialdian) IDZ MIN
Irakurmena eta idazmena gordeta (Deialdi irekian) ENT MIN
Irakurmena, entzumena eta idazmena gordeta (Euskaltegietako ikasleen deialdian edo HOBE deialdian) - MIN

IRK: Irakurmen-proba; IDZ: Idazmen-proba; ENT: Entzumen-proba; MIN: Mintzamen-proba.

Euskaltegietako ikasleen deialdian parte hartzeko ezinbestekoa da:

  • HABEren Erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean matrikulatuta egotea, 2025eko martxoaren 24tik aurrera, B1, B2, C1 edo C2 mailako ikastaro batean.
  • C2 mailan matrikulatzeko, gainera C1 mailako euskara-agiria edo agiri baliokidea izan behar duzu edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita izan, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuari eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuari jarraikiz. Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko diren dekretu horien babesean matrikulatutako dagokion unibertsitatearen ziurtagiria aurkeztu behar duzu HABEn.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

Deialdi irekian eta HOBE deialdian matrikulatu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzu:

  • 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.
  • Matrikula egoki egitea eta jarritako epean ordaintzea. 

Deialdi guztietan, A2B1 maila asimetrikora aurkezteko, nahitaezkoa izango da A2 (A2A2) maila egiaztatuta izatea. A2 maila euskaltegietan egiaztatuko da.

HABEren webgunetik:

Hasi saioa > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi

Oharra deialdi irekian: saioa hasteko beharrezkoa da aldez aurretik HABEren webgunean erregistratuta egotea. Erregistroa egiteko aukera matrikula-epearekin batera zabalduko da.

  • Saioa hasteko, zure erabiltzailea eta pasahitza sartu behar dituzu: erabiltzailea beti da norberaren nortasun-agiriaren zenbakia, eta pasahitza, inoiz aldatu ez bada, norberaren nortasun-agiriaren zenbakia letrarik gabe.
  • Matrikula-orria bete eta grabatu.
  • Azterketaldi bakoitzean, maila batean bakarrik egin daiteke matrikula eta deialdi mota bakar batean.
  • Matrikula egiterakoan ohartzen bazara aplikazioan agertzen diren datuak ez direla zuzenak, zure kabuz alda ditzakezu, NAN-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskatu dezakezu inprimaki honen bidez.
  • C2 mailaren kasuan, aditua zaren espezialitate akademiko edo teknikoa zein den zehaztu behar duzu matrikula-orrian.
  • Matrikularen ordainketa epearen barruan egin behar da Interneten bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Abanca, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.
  • Matrikulatze-prozesua behar bezala burutu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginda daudenean. Izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan egin ez izanak egiaztatze-prozesutik kanpo geratzea ekartzen du.

Zure NAN zenbakia bakarrik beharko duzu saioa hasteko eta matrikulatzeko. 

  • Azterketa egunerako egokitzapenen bat eskatu behar baduzu, desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofiziala aurkeztu beharko duzu eta zer egokitzapen behar duzun adierazi: aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema eta abar.
  • Aurkeztutako agiriaren konpultsa zazpi egun naturaletan egin beharko duzu HABEren egoitzetako batean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Euskaltegietako ikasleen deialdiari uko egiteko eta deialdi irekian edo HOBE deialdian matrikulatzeko HABErekin jarri behar duzu harremanetan mezu bat bidaliz helbide honetara: azterketak@habe.eus

Ez, deialdi jakin bateko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileko azterketaldi berean, inolako matrikularik burutu HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan. 

HABEk, ohiko B1, B2, C1 eta C2 egiaztagiriak ez ezik, lau gaitasun-maila asimetrikoren egiaztagiriak ere jaulkiko ditu 2026ko bigarren azterketalditik aurrera: A2B1, B1B2, B2C1 eta C2C1. Maila bakoitzaren  ezkerreko atala idatzizko trebetasunei dagokie (irakurmena eta idazmena); eskuineko atala, berriz, ahozko trebetasunei dagokie (entzumena eta mintzamena).

Gainera, egiaztagiri partzialak orokortu egingo ditu HABEk, eta, desgaitasunen bat daukaten azterketarien kasuan, idatzizko B1, B2, C1 eta C2 eta ahozko B1, B2, C1 eta C2 egiaztagiri partzialak ere jaulkiko ditu.

  • Gaitasun-maila simetrikoak 

Irakurmena eta idazmena

Entzumena eta mintzamena

Gaitasun-maila

B1

B1

B1 (B1B1)

B2

B2

B2 (B2B2)

C1

C1

C1 (C1C1)

C2

C2

C2 (C2C2)

 

  • Gaitasun-maila asimetrikoak 

Irakurmena eta idazmena

Entzumena eta mintzamena

Gaitasun-maila

A2

B1

A2B1

B1

B2

B1B2

B2

C1

B2C1

C2

C1

C2C1

 

  • Gaitasun-maila partzialak 

Idatzizkoa (irakurmena eta idazmena)

Ahozkoa (entzumena eta mintzamena)

Gaitasun-maila

(EP: Egiaztagiri Partziala)

B1

_

B1-EP

B2

_

B2-EP

C1

_

C1-EP

C2

_

C2-EP

_

B1

B1-EP

_

B2

B2-EP

_

C1

C1-EP

_

C2

C2-EP

Euskaltegiko ikaslea baldin bazara eta HABEren euskaltegietako ikasleen deialdian matrikulatu nahi baduzu, honako maila hauetan matrikulatu ahal izango zara, atalasearen gaineko ebaluazioan lortutako mailaren arabera:

Atalasearen gaineko ebaluazioa euskaltegian (trebetasun hartzaileak – trebetasun ekoizleak)

HABEn matrikulatzeko aukera (idatzizko trebetasunak – ahozko trebetasunak)

B1B1

A2B1

B1 (B1B1)

B2B1

B1 (B1B1)

B2B2

B1B2

B2 (B2B2)

C1B2

B2 (B2B2)

C1C1

B2C1

C1 (C1C1)

C2C1

C1 (C1C1)

C2C2

C2C1

C2 (C2C2)

Datak eta epeak

2026ko epeak ondorengoak dira:

  • Lehen azterketaldia: apirilaren 9tik 14ra
  • Bigarren azterketaldia: irailaren 7tik 13ra

Ez. Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da bai izen-ematea eta bai ordainketa matrikulatzeko epearen barruan eginak daudenean.

Izen-ematea edo ordainketa epez kanpo egiteak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekartzen du.

  • Lehenengo azterketaldirako apirilaren 24ean argitaratuko da
  • Bigarren azterketaldirako irailaren 21ean.

HABEren webgunean kontsulta dezakezu egutegia (izena eman nahi duzun deialdian klikatu eta ondoren, "Egutegia" atalean sartu).

Behin behineko zerrenda argitaratzen denetik hiru lanegun.

Zuzenketak eskatzea

Okerreko maila edo deialdi baterako egin baduzu matrikula, zuzenketa matrikula-epearen barruan eskatu behar duzu. Bi egoeretako batean egon zaitezke:

  • Matrikula okerra egin duzu, baina oraindik ez duzu ordainketa egin. Matrikulazioa webgunetik bertatik baliogabetzeko aukera izango duzu. Ondoren, matrikula berria egin dagokizun mailan eta deialdian, eta ordainketa burutu.
  • Matrikula okerra egin duzu, eta ordainketa jada burutu duzu. Egoera honetan ezingo duzu zuk zeuk matrikula ezeztatu webgunetik eta HABEri baliogabetzeko eskaera egin beharko diozu. Horretarako, azpian eskaintzen diren helbideetako batera idatzi edo telefonora deitu matrikula okerra ezabatu diezazuten. Ondoren, matrikula berria egiteko eta ordaintzeko aukera izango duzu. Ordainketa hori burutu ostean, bueltatuko zaizu matrikula okerreko ordainketa.

Ez, izapidetutako matrikula ezin da baliogabetu eta dirua ez da itzultzen, salbuespen kasu hauetan izan ezik:

  • Bi ordainketa egin badira eta itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin bada, okerreko matrikulagatik ordaindutakoa itzuliko zaizu.
  • Matrikula okerra zuzendu ondoren (ikus aurreko galdera).
  • Matrikula-egilea hil bada proba-egunaren aurretik.

Ordainketak

  • Euskaltegietako ikasleen deialdiko matrikula 45,50 euro azterketaldiko.
  • Deialdi irekiko eta HOBEko matrikula egiteko 90 euro azterketaldiko.
  • Dagoeneko agiri ofizial batez egiaztatuta dauden trebetasun-multzoak ez dira ordainduko; adibidez, B1 (B1B1) egiaztatuta daukan azterketariak 45,50 euro ordainduko du B1B2 maila asimetrikoan matrikulatzeko; edo B1B2 maila egiaztatuta daukan azterketariak 45,50 euro ordainduko du B2 (B2B2) mailan matrikulatzeko.
  • Azterketaldi batean trebetasun-proba bat gordeta (salbuetsita) izan eta proba hori egin behar ez duenak ere ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko du matrikula gisa.

 Ordaintzeko salbuetsita daude:

  • Espetxeetan dauden pertsonak;
  • Kategoria bereziko familia ugarietako eta guraso bakarreko (edo gurasobakartasun-egoeran dauden) kideek.
  • Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak.

% 50eko hobaria dute:

  • Kategoria orokorreko familia ugarietako eta guraso bakarreko (edo gurasobakartasun-egoeran dauden) kideek.

 Matrikulazio-epearen barruan ordaindu behar da:

  • Internet bidez
  • edo finantza-erakundeetan, izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Zure ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea. Horretarako, jo hona:

Hasi saioa >  Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Matrikula zertan den ikusi: “Matrikula onartua. Azterketa egin dezakezu” mezua agertu behar du.

Bai, okerreko maila edo deialdi baterako matrikula egin baduzu, dirua itzuliko dizute, itzulketarako eskaria egiten baduzu eta beste maila edo deialdi baterako matrikula egiten baduzu (azterketak@habe.eus helbidera idatziz), betiere matrikula-epearen barnean.

Lau kasu hauetan bakarrik itzuliko da (eskaera azterketak@habe.eus helbidera idatziz egingo da):

  • Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada.
  • Okerreko maila baterako burutu bada matrikula. Kasu horretan, matrikula-epearen barruan egin beharko ditu, batetik, dagokion mailarako matrikula eta, bestetik, oker egindako matrikularen dirua itzultzeko eskaria.
  • Aurreko deialdiren baten baitan azterketariak jarritako gora jotzea onartu badu HABEren zuzendariak eta, ondorioz, burututako matrikula baliogabetu bada.
  • Matrikula-egile den azterketariaren heriotza gertatu bada proba-egunaren aurretik.

Laguntza eta kontaktua

HABErekin jar zaitezke harremanetan telefonoz, postontzi elektronikoa erabiliz edota HABEren bulegoetan.

HABEren bulegoak:

  • Araba:
    • Samaniego kalea 2, 7. solairua
    • 01008 Vitoria-Gasteiz - Araba
    • Tel.: 945 017090
  • Bizkaia
    • Gran Via 85, 1. solairua
    • 48011 Bilbo – Bizkaia
    • Tel.: 94 4031620
  • Gipuzkoa
    • Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua
    • 20018 Donostia - Gipuzkoa
    • Tel.: 943 022600

Aurrez aurreko arreta jaso nahi baduzu, hitzordua eskatu behar duzu: Eskatu hitzordua

Herritarrak artatzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30 - 14:00.

HABEren postontzia:

Egiaztatze-deialdiak: informazioa/argibidea nahi dut (leiho berri batean irekitzen da)

Egokitzapenak eta behar bereziak

Ezarritako egunean azterketara aurkeztu ezin izatea

Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu, edota lege-mailako arau batek babestutako egoera bada, azterketa-probaren eguna aldatu ahal izango da.

Azterketariek ezarritako egunean azterketara aurkeztu ezin izatea justifikatzen duten egoera batzuk honako hauek izan litezke, bigarren aukerara aurkeztu ahal izateko:

Ustekabeko eta ezinbesteko egoerak

  • Gaixotasun larriak edo larrialdi medikoak: Istripua, ebakuntza kirurgikoa, ospitaleratze bat edo azterketara aurkeztea eragozten duen gaixotasun bat. Hau mediku-txosten baten bidez frogatu beharko da.
  • Senide hurbil baten heriotza edo gaixotasun larria: Gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, ezkontidea edo izatezko bikotekidea. Egoera hau heriotza-agiri baten edo senidearen mediku-txosten baten bidez justifikatu beharko da.
  • Istripuak (adibidez, trafiko-istripua): Azterketara joatea eragozten duen edozein istripu, poliziaren atestatua edo aseguruaren txostena aurkeztuta justifikatu behar dena.
  • Etxebizitza-galerak eta antzeko egoerak: Sutea edo bestelako hondamendiak, dagokion dokumentazio bidez justifikatu beharrekoak.
  • Eguraldi oso txarra: Elurteak, uholdeak edo azterketa-lekura mugitzeko ezintasunak eragiten dituzten beste fenomeno meteorologiko batzuk, betiere agintarien dokumentazio bidez frogatuta.

Lege-mailako arauek babestutako egoerak

  • Legezko betebehar ezinbestekoak: Auzian testigu, epaimahaikide edo beste rol batean parte hartu behar izatea, dagokion zitazio ofizialarekin justifikatuta.
  • Laneko betebehar babestuak: Beharrezko zerbitzuetan (osasungintza, larrialdiak, segurtasuna, etab.) lan egin eta azterketara joatea galarazten duen txanda bat izatea, enpresaren ziurtagiria aurkeztuta.
  • Betebehar zibil edo administratiboak:
    • Hauteskunde-mahai batean kide izatea.
    • Tokiko, eskualdeko edo bestelako erakunde publiko baten osoko bilkuretan edo funtzio ofizialetan parte hartzea.
    • Amatasun/aitatasun egoerak: Medikuaren aginduz atseden hartu behar izatea edo erditze baten kasuan, dagokion mediku-ziurtagiria aurkeztuta.
  • Eliteko kirolariak eta ordezkaritza ofizialak:
    • Eliteko kirol-lehiaketetan edo selekzio ofizialetan parte hartzea, dagokion erakundearen ziurtagiri bidez frogatu beharko dena
    • Euskal kulturaren ordezkaritza ofizial bat egitea nazioarteko edo estatu mailako ekitaldi batean, dagokion erakundearen ziurtagiri bidez frogatu beharko dena.
  • Erlijio-agindu edo jaiegun batek azterketaren egunean parte hartzea galarazten badio azterketariari, dagokion erakunde erlijiosoaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da.

Ezintasuna baliatzeko baldintzak

  • Epeak zorrotz betetzea:
    • Azterketaren biharamunetik hasita hiru egun baliodun izango dira posta elektronikoz justifikazio-agiria bidaltzeko, helbide honetara: egiaztatzegintza@habe.eus.
    • Azterketaren biharamunetik hasita bost egun baliodun, agiriaren kopia konpultsatua HABEren egoitza batean aurkezteko.
  • Dokumentazio argia eta zalantzarik gabekoa: Aurkeztutako txostenek edo agiriek argi frogatu behar dute aipatutako arrazoia.

Adibide praktikoa

Azterketari batek trafiko-istripua izan badu azterketa-egunean:

  • Biharamunean, medikuaren ziurtagiria eta/edo poliziaren atestatua bidali beharko ditu posta elektronikoz.
  • Ondoren, bost egun balioduneko epean, ziurtagiri elektronikoa edo Kopia autentikoa, zertifikatua edo konpultsatua aurkeztu beharko da.