Euskaltegietako ikasleentzako deialdia (2023)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak > Euskaltegietako ikasleentzako deialdia

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia: B1 maila Euskaltegietako ikasleentzako deialdia: B2 maila Euskaltegietako ikasleentzako deialdia: C1 maila Euskaltegietako ikasleentzako deialdia: C2 maila

  • Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza

    HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2022ko martxoaren 23tik aurrera.

  • Egutegia

    Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2023 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.
Euskaltegietako ikasleen deialdia (2023) Lehen azterketaldia Bigarren azterketaldia
Euskaltegiek HABEri jakinarazi ikasleek gainditutako maila Martxoaren 15erako Irailaren 5erako
Matrikulazio-epea Martxoaren 27tik apirilaren 4ra Irailaren 7tik 13ra
Onartuen zerrenda Apirilaren 5ean Irailaren 14an
Irakurmen- eta entzumen-proben emaitzak Apirilaren 26an Irailaren 26an
Idazmen-probaren lekua aldatzeko eskaerak [1] Apirilaren 25a Irailaren 22a
Idazmen-proba Maiatzaren 3tik 6ra [2] Urriaren 4tik 7ra [2]
Idazmen-proba egiteko ezohiko data [3] Maiatzaren 16a Urriaren 17a
Idazmen-probaren emaitza Ekainaren 9a Azaroaren 10a
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Ekainaren 12tik 14ra Azaroaren 13tik 15era
Mintzamen-probaren lekua, eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [1] Ekainaren 12a Azaroaren 13a
Mintzamen-proba Ekainaren 29tik uztailaren 8ra [2] Azaroaren 23tik abenduaren 2ra [2]
Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [3] Uztailaren 14a Abenduaren 12a
Emaitza orokorrak Uztailaren 21a Abenduaren 18a
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Uztailaren 24tik 27ra Abenduaren 19tik 21era
[1] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Mintzamen-probetan, lekuaz gain, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
[2] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Ikusi mailakako egutegi xehea mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
[3] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Irakurri xehetasunak mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).

  • Aztertokiak

    • Araba
    • Bizkaia
    • Gipuzkoa
  • Proben aplikazioa

    • Irakurmen- eta entzumen-probak: euskaltegian egingo dira.
    • Idazmen- eta mintzamen-probak: bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba), HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
    • Emaitzei buruzko oharra: irakurmen- eta entzumen-probak gainditzea ezinbestekoa da idazmen-probara aurkezteko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko. Ikusi xehetasunak mailakako informazioaren atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
  • Matrikula-eskubideak

    Ikasleak, euskaltegian lortutako mailaren arabera, honako matrikula-eskubide hauek eskuratuko ditu:
    • Ikasleak mailaren atalasea gainditzen baldin badu, bi aukera izango ditu maila horretan matrikulatzeko, maila lortu duen ebaluazio-dataren ondorengo bi azterketaldietan.
    • Ikasleak mailaren atalasea gainditu ez, baina maila horren aurreko azpimaila lortzen baldin badu, bi aukera izango ditu gainditu ez duen mailaren beheragoko mailan matrikulatzeko, azpimaila lortu duen ebaluazio-dataren ondorengo bi azterketaldietan.
    • Oraindik ere matrikula-aukeraren bat erabilgarri duen ikasle batek beste aukera-multzo bat eskuratuko balu maila berean, ikasle horri ez zaizkio aukerak pilatuko. Beste aukera-multzo hori beste maila baterako eskuratuko balu, ikasleak erabaki beharko du maila bietako zeinetan matrikulatu.
  • Azterketaldi batetik bestera emaitzak gordetzea

    Matrikula-aukera bakoitza emaitza batzuei lotuta dago, eta emaitza horiek azterketaldi batetik bestera gordetzen dira, betiere matrikula-aukeren multzo beraren barruan (ikus aurreko puntua: "Matrikula-eskubideak"). Aukera-multzoa amaitzearekin batera agortzen da azterketaldi batetik bestera emaitzak gordetzea ere. Adibidez:
    • Bi matrikula-aukera lortzen dituenari, lehenengoan entzumen- eta irakurmen-probak soilik gainditu baldin baditu, gainditutako proben emaitzak gordeko zaizkio bigarren aukerarako.
    • Bi matrikula-aukera lortu eta lehenengoan entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak soilik gainditzen dituenari bigarren aukerarako gordeko zaizkio emaitza horiek.
  • Matrikulazioa

    • Mailak: euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatan matrikulatu daitekeen azterketaria; azterketaldi bakoitzean, maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.
    • Matrikula-ordaina:40 €
    • Izen-ematea: HABEren webgunetik bideratuko da, egutegian zehaztutako epean, hemen:

      Hasi saioa* > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi

  • Bateraezintasuna

    Euskaltegietako ikasleen deialdiko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du sei hileroko azterketaldi berean inolako matrikularik egin HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan. Euskaltegietako ikasleen deialdiari uko egin eta HABEren beste deialdi batean matrikulatu nahi duen ikasleak HABErekin jarri behar du harremanetan mezu bat bidaliz helbide honetara: egiaztatzegintza@habe.eus

  • Mailakako informazioa

    Euskaltegietako ikasleen deialdian maila jakin bat egiaztatzeari buruzko xehetasunak irakurtzeko, sakatu mailari dagokion irudia orri honen goiburuan.

  • Araudia

    HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenez daude ezarrita zeintzuk diren, indarrean dagoen ikasturtean, euskaltegietako ikasleentzako deialdia egiteko oinarriak eta irizpideak (II. eta III. eranskinak):
    Ebazpena, 2022ko abenduaren 21ekoa

Azken aldaketako data: