HABE

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia (2022)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak > Euskaltegietako ikasleentzako deialdia

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia: B1 maila Euskaltegietako ikasleentzako deialdia: B2 maila Euskaltegietako ikasleentzako deialdia: C1 maila Euskaltegietako ikasleentzako deialdia: C2 maila

  • Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza

    HABEren erregistroan inskribatutako euskaltegi batean matrikulatuta egotea, betiere 2021eko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.

  • Egutegia

    Euskaltegietako ikasleentzako deialdiak bi azterketaldi izango ditu 2022 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.
Euskaltegietako ikasleen deialdia (2022) Lehen azterketaldia Bigarren azterketaldia
Euskaltegiek HABEri jakinarazi ikasleek gainditutako maila Martxoaren 23rako Irailaren 6rako
Matrikulazio-epea Apirilaren 4tik 12ra Irailaren 8tik 14ra
Onartuen zerrenda Apirilak 13 Irailak 15
Irakurmen- eta entzumen-proben emaitzak Apirilak 26 Irailak 26
Idazmen-probaren lekua aldatzeko eskaerak [1] Apirilak 27 Irailak 27
Idazmen-proba Maiatzaren 4tik 6ra [2] Urriaren 7an eta 8an [2]
Idazmen-proba egiteko ezohiko data [3] Maiatzak 17 Urriak 18
Idazmen-probaren emaitza Ekainak 10 Azaroak 11
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Ekainaren 13tik 15era Azaroaren 14tik 16ra
Mintzamen-probaren lekua, eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [1] Ekainak 13 Azaroak 14
Mintzamen-proba Ekainaren 23tik uztailaren 9ra [2] Azaroaren 24tik abenduaren 3ra [2]
Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [3] Uztailak 15 Abenduak 13
Emaitza orokorrak Uztailak 20 Abenduak 19
Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Uztailaren 21etik 26ra Abenduaren 20tik 22ra
[1] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Mintzamen-probetan, lekuaz gain, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
[2] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Ikusi mailakako egutegi xehea mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
[3] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Irakurri xehetasunak mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).

  • Aztertokiak

    • Araba
    • Bizkaia
    • Gipuzkoa
  • Proben aplikazioa

    • Irakurmen- eta entzumen-probak: euskaltegian egingo dira.
    • Idazmen- eta mintzamen-probak: bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba), HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
    • Emaitzei buruzko oharra: irakurmen- eta entzumen-probak gainditzea ezinbestekoa da idazmen-probara aurkezteko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko. Ikusi xehetasunak mailakako informazioaren atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
  • Matrikula-eskubideak

    Ikasleak, euskaltegian lortutako mailaren arabera, honako matrikula-eskubide hauek eskuratuko ditu:
    • Ikasleak mailaren atalasea gainditzen baldin badu, bi aukera izango ditu maila horretan matrikulatzeko, maila lortu duen ebaluazio-dataren ondorengo bi azterketaldietan.
    • Ikasleak mailaren atalasea gainditu ez, baina maila horren aurreko azpimaila lortzen baldin badu, aukera bakarra izango du gainditu ez duen mailaren beheragoko mailan matrikulatzeko, azpimaila lortu duen ebaluazio-dataren ondorengo azterketaldian.
    • Oraindik ere matrikula-aukeraren bat erabilgarri duen ikasle batek beste aukera-multzo bat eskuratuko balu maila berean, ikasle horri ez zaizkio aukerak pilatuko. Beste aukera-multzo hori beste maila baterako eskuratuko balu, ikasleak erabaki beharko du maila bietako zeinetan matrikulatu.
  • Matrikulazioa

    • Mailak: euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatan matrikulatu daitekeen azterketaria; azterketaldi bakoitzean, maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.
    • Matrikula-ordaina:40 €
    • Izen-ematea: HABEren webgunetik bideratuko da, egutegian zehaztutako epean, hemen:

      Hasi saioa* > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi

  • Bateraezintasuna

    Euskaltegietako ikasleen deialdiko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du sei hileroko azterketaldi berean inolako matrikularik egin HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan. Euskaltegietako ikasleen deialdiari uko egin eta HABEren beste deialdi batean matrikulatu nahi duen ikasleak HABErekin jarri behar du harremanetan mezu bat bidaliz helbide honetara: egiaztatzegintza@habe.eus

  • Mailakako informazioa

    Euskaltegietako ikasleen deialdian maila jakin bat egiaztatzeari buruzko xehetasunak irakurtzeko, sakatu mailari dagokion irudia orri honen goiburuan.

  • Araudia

    HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenez daude ezarrita zeintzuk diren, indarrean dagoen ikasturtean, euskaltegietako ikasleentzako deialdia egiteko oinarriak eta irizpideak (II. eta III. eranskinak):
    Ebazpena, 2021eko azaroaren 22koa (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: