HABE

Deialdi irekia (2021)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak > Deialdi irekia

Deialdi irekia: B1 mailaDeialdi irekia: B2 mailaDeialdi irekia: C1 mailaDeialdi irekia: C2 maila

  • Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza

    16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako.

  • Egutegia

    Deialdi irekiak bi azterketaldi izango ditu 2021 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean.
    Matrikula-epea itxi eta hamar egun baliodunen epean emango da argitara deialdiaren egutegia.
Deialdi irekia (2021) Lehen azterketaldia Bigarren azterketaldia
Matrikulazio-epea Apirilak 6 - 14 Irailak 9 - 15
Onartuen zerrenda [erabakizun] [erabakizun]
Irakurmen- eta idazmen-proben lekua aldatzeko eskaerak [1] [erabakizun] [erabakizun]
Irakurmen- eta idazmen-probak [erabakizun] [2] [erabakizun] [2]
Irakurmen- eta idazmen-probak egiteko ezohiko data [3] [erabakizun] [erabakizun]
Irakurmen- eta idazmen-proben emaitzak [erabakizun] [erabakizun]
Erreklamazioak eta berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea [erabakizun] [erabakizun]
Entzumen- eta mintzamen-proben eguna, lekua edo ordua aldatzeko eskaerak [1] [erabakizun] [erabakizun]
Entzumen- eta mintzamen-probak [erabakizun] [2] [erabakizun] [2]
Entzumen- eta mintzamen-probak egiteko ezohiko data [3] [erabakizun] [erabakizun]
Emaitza orokorrak [erabakizun] [erabakizun]
Erreklamazioak eta berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea [erabakizun] [erabakizun]
[1] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Irakurmen- eta idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Entzumen- eta mintzamen-probetan, lekuaz gain, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
[2] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Ikusi mailakako egutegi xehea mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
[3] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Irakurri xehetasunak mailakako informazio-orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).

  • Proben aplikazioa

    • Irakurmen- eta idazmen-probak: batera egingo dira, egun batean, HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
    • Entzumen- eta mintzamen-probak: batera egingo dira, beste egun batean, HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
    • Emaitzei buruzko oharra: ezinbesteko baldintza da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko. Ikusi xehetasunak mailakako informazioaren atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).

  • Matrikulazioa

    • Mailak: azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.
    • Matrikula-ordaina: 80 €
    • Izen-ematea: HABEren webgunetik bideratuko da, egutegian zehaztutako epean, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa* [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi *Inoiz euskaltegiren batean ibili ez denak, saioa hasteko, "HABEn erregistratu" esteka sakatu beharko du, eta, ondoren, izena emateko inprimakia bete.

  • Bateraezintasuna

    Deialdi irekiko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileroko azterketaldi berean, inolako matrikularik egin HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.

  • Mailakako informazioa

    Deialdi irekian maila jakin bat egiaztatzeari buruzko xehetasunak irakurtzeko, sakatu mailari dagokion irudia orri honen goiburuan.

Azken aldaketako data: