Euskaltegietako ikasleentzako deialdia: azterketa-egunerako jarraibideak
Jarraian duzu, ohiko galderen formatuan, azterketa-egunerako informazio garrantzitsua. Euskaltegietako ikasleentzako deialdiko idazmen-proba egitera deituta dauden azterketari guztiek arretaz irakurri eta derrigor bete behar dituzte orri honetan jasotako jarraibide guztiak.
- HABEren webgunean kontsultatu dezakezu zein leku, egun eta ordutan zauden deituta probak egiteko, hemen:
www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak>
- Azterketa-egunean aztertokira bertaratu ezin diren azterketariei dagokienez, honako hau xedatzen du euskaltegietako ikasleentzako deialdia egiten duen Ebazpenak:
5. oinarria.– Azterketaldiak burutzea.
[…]
4.– Matrikula egin eta gero, HABEren web-orrian argitaratu den azterketa-egutegian ezarritako egunean azterketaria ez bada agertu azterketa-lekura, ez aurkeztutzat emango da eta azterketariak galdu egingo du azterketa aukera, salbuespenezko bi egoera hauengatik ez bada, jarraian adierazitako ondorioekin:
a) Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu edota lege-xedapenez babestutako egoera bada, azterketa-probaren eguna aldatu ahal izango da, egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere, ondorengo baldintzak betez gero: Azterketariak proba-egunaren biharamunetik hasita hiru lanegun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ez izanaren agiria HABEn aurkezteko posta elektronikoz, eta proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bost lanegun agiriaren konpultsa HABEren egoitzetako batean aurkezteko. Agiri horretan azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du.
Aukera hori behin bakarrik probestu ahal izango da.
b) Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege-xedapenez babestutako arrazoi batek eragin badu, eta azterketariak proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.
Hiru laneguneko epea igaro ondoren aurkeztutako eskabideen izenpetzaile diren azterketariak ez aurkeztutzat emango dira azterketaldi horretan.
Mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketari dagokionez, aldaketa jakinak eska ditzake azterketariak, eta HABEk baimendu, jarritako epe eta jarraibideen baitan.
- Zure eskaera onartuz gero, idazmen-proba egiteko ezohiko aukera eskainiko dizu HABEk euskaltegietako ikasleentzako egutegian horretarako zehaztutako datan.
- Nortasun-agiria: NANa edo agiri ofizial baliokideren bat (pasaportea, gidabaimena).
- Boligrafoa: gogoan izan erantzun-orrietan boligrafo urdinez edo beltzez idatzi behar dela. Ez da komeni tinta ezabagarridun boligraforik erabiltzea, eskaneatzean tinta ezaba liteke eta.
- BAKHen eta EUNEIZen (Gasteiz), probaren hasiera-ordua baino 30 minutu lehenago.
- BECen (Barakaldo), probaren hasiera-ordua baino 30 minutu lehenago.
- Ficoban (Irun), probaren hasiera-ordua baino 30 minutu lehenago.
- Ez; azterketariak soilik sartu ahal dira aztertokira. Nolanahi ere, desgaitasun edo behar berezi jakinen bat duten azterketariak lagunduta joan ahal izango dira.
- Bertaratze-agiria behar duten azterketariei azterketa-egunean bertan luzatuko zaie azterketara joan izanaren frogagiria.
Azken aldaketako data: