Ebaluazioa euskaltegietan 2025-2026 ikasturtea
Mailaz mailako informazioa
Aukera ezazu maila, informazio xehea ikusteko:
Informazio orokorra
- Maila egiaztatzeko baldintzak
- Egutegia
- Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskaerak eta gora jotzeko errekurtsoak
- Agiriak
- Araudia
Maila egiaztatzeko baldintzak
Ikasleek bete beharreko baldintzoi buruzko zehaztapenak eskuragarri daude mailakako informazio-orrietan (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan):
- Euskaltegiren batean matrikulatuta egotea
- Gutxieneko ikastorduak hartzea
- Gutxieneko asistentzia betetzea
- Ikas-prozesuan aurrera egitea eta egiaztatu nahi den mailaren ebaluazioa gainditzea
Egutegia
Ikasturte bakoitzean, lau garai zehaztuko dira agiriak eskuratzeko:
| 1. GARAIA | 2. GARAIA | 3. GARAIA | 4. GARAIA | |
|---|---|---|---|---|
| Baitan hartzen ditu | 2025eko urriaren 1ean edo geroago hasi eta 2025eko abenduaren 31rako bukatuta dauden ikastaroak | 2025eko urriaren 1ean edo geroago hasi eta 2026ko martxoaren 31rako bukatuta dauden ikastaroak | 2025eko urriaren 1ean edo geroago hasi eta 2026ko ekainaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak | 2025eko urriaren 1ean edo geroago hasi eta 2026ko irailaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak |
| Kalifikazioak eta asistentziak ikusgai | Urtarrilak 9 | Apirilak 13 | Uztailak 3 | Urriak 2 |
| Euskaltegien aurrean eskaerak | Urtarrilaren 12tik 14ra | Apirilaren 14tik 16ra | Uztailaren 6tik 8ra | Urriaren 5etik 7ra |
| Euskaltegiek eskaerei erantzun |
Urtarrilak 19 | Apirilak 20 | Uztailak 13 | Urriak 13 |
| Eskaerak HABEren aurrean |
Urtarrilaren 26tik 28ra | Apirilaren 27tik 29ra | Uztailaren 20tik 22ra | Urriaren 19tik 21era |
| Agiriak eskuragarri | Urtarrilak 30 | Apirilak 30 | Uztailak 30 | Urriak 30 |
Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskaerak eta gora jotzeko errekurtsoak
Jarraibideak
Prozeduran akatsen bat egon bada, ikasleak erreklamazioa aurkeztu dezake. Maila-amaierako ebaluazio-jardueran jasotako emaitzarekin ados ez badago, ikasleak kalifikazioa berrikustea eskatu dezake. Erreklamazioak zein kalifikazio-berrikuspenak, lehendabizi, euskaltegiari zuzenduko zaizkio eta, ikaslea ez badago konforme jasotako erantzunarekin, ondoren, HABEren Azterketa Batzordeari.
- Txostena kontsultatu: Ikasleak sarbidea izango du, nork bere pasahitza erabiliz, egin duen ikastaroaren iraupenari, asistentziari eta lortutako mailari buruzko txostena ikusteko, hemen:
Hasi saioa > Jarraipena: asistentziak eta ebaluazioak
- Euskaltegiari eskaera: Ikaslea ez badago ados euskaltegiko amaierako ebaluazio-txostenean jasotako informazioarekin, kalifikazioa berrikusteko eskaera egin ahal izango du HABEk web-orrian zehaztutako egutetian adierazitako hiru laneguneko epean; betiere, eskaera arrazoituz, objektibizatuz eta gertatutakoaren lekukotasuna aurkeztuz.
- HABEri eskaera: Ikaslea ez badago ados euskaltegiak emandako erantzunarekin, interesdunak HABEren Azterketa Batzordearen aurrean erreklamazioa jarri ahal izango du edo emaitza berrikusteko eskaera egin, dagokion garaiko agirien eragin-dataren ondorengo bost lanegunetan, HABEk egutegian zehaztu bezala; betiere, okerren ebidentziak aurkeztuz eta berrikuspen-esakera arrazoituz.
- Gora jotzeko errekurtsoa: Azterketa Batzordean akordio edo erabakiaren (edo erantzunaren) aurka, ikasleak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango du HABEren zuzendariaren aurrean.
Epeak
Orri honetako "Egutegia" atalean daude zehaztuta, garai bakoitzerako, zeintzuk diren erreklamazioak jartzeko edo kalifikazioak berrikusteko eskaerak egiteko epeak, bai euskaltegien aurrean, bai HABEren aurrean. Gora jotzeko errekurtsoak, bestalde, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira.
Idazkiak aurkeztea
Erreklamazioak, kalifikazioak berrikusteko eskariak nahiz gora jotzeko errekurtsoak idatziz aurkeztuko dira. 39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako edozein baliabide erabili daitekeen arren, honako hauek dira HABEren aurrean erreklamazioak, emaitza berrikusteko eskaerak zein gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko bide nagusiak:
Bide telematikoa
Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan identifikazio sistema egoki bidez, hau da, BakQ edo NAN elektronikoz: EAEko Erregistro Elektroniko Orokorra
Aurrez aurre
Posta bidez
Idazkiak posta zertifikatuz igorriko dira, HABEren Erregistro Nagusira:
- Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a
- 20018 Donostia
Agiriak
Agiria eskuratzeko jarraibideak
- Maila egiaztatzeko baldintza guztiak betetzen dituzten ikasleek HABEren webgunean eskuratu ahal izango dute mailako agiri ofiziala, egutegian zehaztutako datan, hemen:
Hasi saioa > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Agiriak
- Deskargatutako agiriak balio ofizial osoa du, eta nahi beste aldiz inprimatu daiteke. Agiriaren oinean dagoen lokalizatzaileak egiaztatzen du agiriaren balio osoa.
Araudia
HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenez arautzen da zein den euskara-mailak egiaztatzeko prozedura indarrean dagoen ikasturteko ikasleentzako: Ebazpena, 2025eko abenduaren 23koa