2023-2024 ikasturtean euskararen C1 maila helburu duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

2023-2024 ikasturtean euskararen C1C1 komunikagaitasun-maila helburu duten ikastaroetan matrikulatzeko C1C1 helburu maila eta abiapuntu maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntza ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

850.000

Prestazio ekonomikoa

2023-2024 ikasturtean 850.000 euroko kopurua jarriko da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako dagoen partidaren kontura. Honela banatuko da kopuru hori:

  • 535.000 euro, 2023an hasiko diren ikastaroetan matrikulatzen direnentzat.
  • 315.000 euro, 2024an hasiko diren ikastaroetan matrikulatzen direnentzat.

Nori dago zuzenduta


16-18 urteko ikasleak

Eskakizunak:

  • 16tik 18 urtera bitarteko adina izatea

  • Matrikulatu izana, C1C1 helburu mailarekin eta abiapuntu maila jakin batekin

  • Matrikularen 20 euroko ordainketa

  • Ikaslearen errendimendu akademikoa

Betekizunak

  • Administrazio- edo zigor-zehapenik jaso ez izana, sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edota emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.

  • Zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatea.

  • Dirulaguntza Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aurreikusitako egoeretan ez egotea

Kontaktu-informazioa


  • Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. (20018 DONOSTIA)
  • Telefonoa: 943 022600
  • Emaila: ikasle-laguntzak@habe.eus

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabide-formularioa ikaslea matrikulatzen den euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentro homologatuan bete beharko da. Formulario hori betetzen lagunduko diote euskaltegietako langileek.

Eskabide-formulario horretan honakoak jasoko dira:

  • Eskari-egilearen datuak eta NANa.
  • Matrikularen prezioa edo zenbateko osoa (ikasleak ordaindu behar duen 20 euroko diru kopurua kendu gabe).
  • Eskari-egilearen izenpea edo sinadura (eskuzkoa edo elektronikoa).

Eskari-formularioarekin batera honako bi agiri hauek aurkeztu behar ditu eskari egileak:

  • NANaren kopia.
  • Ikasleak ordaindu beharko duen ikastaroaren 20 euroko matrikula-zatiari dagokion ordainagiria.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

  • 2023. urtean abiatu diren ikastaroetan matrikulatu diren ikasleen dirulaguntza-eskariak ebatziko dira 2023ko abenduaren 20a baino lehen.
  • 2023. urtean hasitako ikastaroetan beranduago matrikulatu diren ikasle berrien dirulaguntza-eskariak eta 2024 urtean zehar abiatu diren ikastaroetan matrikulatu diren ikasleen dirulaguntza-eskariak ebatziko dira 2024 urtean zehar hiru hilabetean behin (martxoaren 29an, ekainaren 28an, irailaren 27an).

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk