HABE

Azterketa-deialdiak (2022)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak

Azterketa-deialdiak: euskaltegietako ikasleentzako deialdia (B1, B2, C1 eta C2 mailak) Azterketa-deialdiak: deialdi irekia (B1, B2, C1 eta C2 mailak) Azterketa-deialdiak: HOBE sistema bidezko deialdia (B1, B2, C1 eta C2 mailak)


ADI: Behin deialdi batean matrikula eginda, ez da onartuko deialdi batetik bestera aldaketa egitea.

  • Hiru deialdi-mota

    HABEk hiru deialdi-mota nagusi egiten ditu. Beheko taulan datu esanguratsuenak bildu dira. Azterketa-deialdi bati buruzko informazio xehea irakurtzeko, sakatu dagokion irudia orri honen goiburuan.

2022 Euskaltegietako ikasleen deialdia Deialdi irekia HOBE deialdia (ordenagailu bidez)
Baldintza nagusia Euskaltegiren batean matrikulatuta egotea 2021eko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean. 16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako. 16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako.
Mailak B1, B2, C1 eta C2 mailak.
Euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu.
B1, B2, C1 eta C2 mailak.
Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.
Lehen azterketaldian: C1 eta C2 mailak; bigarrenean, berriz: B1, B2, C1 eta C2.
Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.
Azterketaldiak Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean.
Matrikulazio-epeak (2022) – Lehen azterketaldia: apirilaren 4tik 12ra
– Bigarren azterketaldia: irailaren 8tik 14ra
– Lehen azterketaldia: apirilaren 4tik 12ra
– Bigarren azterketaldia: irailaren 8tik 14ra
– Lehen azterketaldia: martxoaren 28tik apirilaren 5era
– Bigarren azterketaldia: irailaren 1etik 7ra
Aztertokiak – Araba
– Bizkaia
– Gipuzkoa
– Araba
– Bizkaia
– Gipuzkoa

– Bartzelona
– Madril

– Buenos Aires

– Araba
Proben aplikazioa Irakurmen- eta entzumen-probak euskaltegiak aplikatu eta kalifikatzen ditu. Idazmen- eta mintzamen-probak bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba). Irakurmen- eta idazmen-probak batera egingo dira, egun batean; entzumen- eta mintzamen-probak batera egingo dira, beste egun batean. Ordenagailuz egingo dira entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egun batean; mintzamen-proba beste egun batean egingo da.
Azterketaldien artean emaitzak gordetzea

2022ko lehen azterketaldian entzumen- eta irakurmen-probak bakarrik gainditu dituen ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio deialdi bereko bigarren azterketaldirako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu. Halaber, entzumen- eta irakurmen-probak ez ezik, idazmen-proba ere gainditzen badu, soilik mintzamen-proba egin beharko du bigarren azterketaldian. Kasu horietan, azterketariak, bigarren azterketaldiko matrikula egin eta ordaindu beharko du.

Ez da gainditutako proben emaitzarik gordeko azterketaldi batetik bestera. Ez da gainditutako proben emaitzarik gordeko azterketaldi batetik bestera.
Matrikula-ordaina 40 € (azterketaldiko) 80 € (azterketaldiko) 80 € (azterketaldiko)
Batera-
ezintasuna
Deialdi jakin bateko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileko azterketaldi berean, inolako matrikularik burutu HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.

Azken aldaketako data: