HABE

Egitura eta eginkizunak

Hemen zaude: Erakundea > Egitura eta eginkizunak

HABEren sorrerako helburua helduen alfabetatzea eta euskalduntzea sustatzea da, euskara irakatsiz eta euskararen normalizazioa bultzatuz. Horretarako, material pedagogiko-didaktikoak sortu eta argitaratzen ditu, eta helduen euskalduntze eta alfabetatzerako euskaltegien sorkuntza sustatzen du, baita euskaltegietan helduak alfabetatzeko eta euskalduntzeko programak ezarri ere. Helburu horiek lantzen ari diren erakunde publiko eta pribatuei laguntzen die, eta egitasmo berezietarako hitzarmenak burutu. Bestalde, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari proposatzen dio komunikagaitasun-mailaren bat egiaztatu duten euskaltegietako ikasleei eta, oro har, herritar helduei ziurtagiriak ematea, eta horretarako, egiaztatze-deialdiak diseinatu, antolatu eta burutzen ditu. Bere jardun-esparruko ikerketa ere sustatzen du HABEk. Ekintza horiek guztiak bere bi zerbitzuen bidez gauzatzen ditu (Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzua eta Kudeaketa Zerbitzua) eta, zeharka, emakume eta gizonen berdintasuna sustatuz.

ZUZENDARITZA NAGUSIA JOKIN AZKUE ARRASTOA

Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzua

Joxe Joan González de Txabarri Miranda

Administrari eta laguntzaile orokorrak
Curriculum Garapena eta Prestakuntza Arloa
Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloa
Hizkuntza Teknologien Arloa
Metodologia eta Edukien Arloa

Kudeaketa Zerbitzua

Alfredo Badiola Arnedo

Aholkularitza juridiko eta Pertsonalerako Arloa
Ikuskatzailetza Arloa
Berdintasun Unitatea
Ekonomia eta Administrazioa, Informazioa eta Harrera Unitatea
Liburutegia

Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzua

Mezua bidali didaktika@habe.eus
Deitu 943 022610

Eginkizunak

  • Helduen euskalduntze eta alfabetatzeko ikasketaplanak eta kurrikulu-diseinuak prestatu, eta orobat HABEren Erregistroan bildutako edo bilduko diren euskaltegietako irakasleak etenik gabe hezitzeko egitasmoak bideratzen ditu.
  • Helduen euskalduntze eta alfabetatzegintzan ari diren erakunde edo lan-taldeekin elkarlanean aritzen da, heziketa-proiektuak proposatuz eta bere irizpenera jarritako gaiei buruzko txostenak eginez.
  • Euskara hobeto irakatsi eta zabaltzeko behar diren baliabide pedagogiko-didaktikoak programatzen ditu.
  • Euskara hobeto ikasi eta erabiltzeko behar diren baliabideak prestatu eta horiei buruz aholku ematen du.
  • Euskara ikasi eta zabaltzeko materialak argitaratzearekin eta banatzearekin zerikusia duten jarduerak burutzen ditu.
  • HABEk euskararen ikaskuntza eta erabilerarako ezarritako egitasmo eta norabideen aplikazioan euskaltegi bakoitza aholkatu, jarraitu eta ebaluatzen ditu.
  • HABEk eskuratu beharreko material bibliografikoa ikuskatu eta irizpena ematen du.
  • Euskaltegietako ikasleriaren eta, oro bat, herritar helduen euskarazko komunikagaitasun-maila egiaztatzeko egiaztatze-deialdiak diseinatu, antolatu eta burutzen ditu.

Curriculum Garapena eta Prestakuntza Arloa

Mezua bidali prestakuntz@habe.eus
Deitu 943 022627

Eginkizunak

Arlo honek bi zeregin nagusi ditu. Alde batetik, helduen alfabetatze/euskalduntzea sustatzeko eta hobetzeko oinarrizko curriculuma diseinatzeaz eta euskaltegietan berori garatzeko baliabideak eskaintzeaz arduratzen da. Beste alde batetik, sektoreko irakasleen garapen profesionala areagotzeko lan egiten du; arlo desberdinetan arituko da horretarako, hala nola ekintza akademikoen antolaketan (ikastaroak, hitzaldiak), euskaltegien formazio-planetarako aholkularitzan, Irakasbil atariaren kudeaketan edota argitalpen espezialduetan (eHIZPIDE aldizkaria, Itzulpen Saila bilduma eta IFB irakasleen formaziorako bideo-saila).

Araudia

Argitalpenak

Ebaluazio eta Egiaztatzerako Arloa

Mezua bidali ebaluazio@habe.eus
Deitu 943 022609

Eginkizunak

Helduen euskalduntzegintzan egin beharreko ebaluaziogintza eta egiaztatzegintza antolatzen eta kudeatzen ditu arlo honek. Horretarako, HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean (HEOC) eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritakoari jarraituta, euskarazko gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak aurrera eramaten eta helduen euskarazko komunikazio-gaitasuna ebaluatzeko prozesuen jarraipena egiten du.

Araudia

Hizkuntza Teknologien Arloa

Mezua bidali programabereziak@habe.eus
Deitu 943 022630

Eginkizunak

Euskarazko komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko prozesuak kudeatzen ditu arlo honek; horretarako, azterketa-deialdiak antolatzen ditu, ordenagailu bidezko HOBE egiaztatzegintza-sistema garatzeaz eta inplementatzeaz arduratzen da eta euskaltegietako ikasleen ikas ibilbidearen jarraipena egiten du. Eginkizun horiek gauzatzeko beharrezkoa den egitura teknologikoaren ardura du, baita autoikaskuntza eta online ikastaroei dagokienarena ere. Bestalde, egiaztatzegintzaren baitako prozesuen dokumentazioa eta informazioa kudeatzen ditu, eta euskalduntzearen oinarrizko adierazleak lantzen ditu.

Metodologia eta Edukien Arloa

Mezua bidali argitalpenak@habe.eus
Deitu 943 022612

Eginkizunak

Helduen euskalduntzean ari diren erakundeei (euskaltegi, autoikaskuntza zentro, ikastetxe, hizkuntza eskolei…) baliabide didaktikoen arloko horniketa eta aholkularitza ematen die lan-talde honek. Curriculumaren ildo metodologikoari jarraikiz eta ikasteredu desberdinetara egokituz (taldean edo bakarka; aurrez aurre, LMS moldeko Ikasten plataforman edo jardun bikoan), xede-talde orokor nahiz berezietarako langai didaktikoak sortu, kudeatu eta argitaratzen ditu. Zerbitzu honekin batera, joera metodologiko berrien haritik, euskaltegietan materialgintza-egitasmoak sustatzen ditu eta aholkularitza eman. Bestalde, Ikasbil atariaren edizioaz eta etengabeko eguneraketaz arduratzen da; bertan euskara ikasteko baliabide osagarriak daude eskuragarri, eroso eta didaktikoki katalogatuta, autoikaskuntzarako nahiz irakasleak gidatuta erabiltzeko.

Kudeaketa Zerbitzua

Mezua bidali info@habe.eus
Deitu 943 022639

Eginkizunak

  • Erakundearen kontratazio-espedienteen tramitazio administratiboa egiten du, dagokien Zerbitzuekin batera. Era berean, Euskadiko Ondarearen Legeak agindutakoaz gain, HABEren jabetzako edo honen esku dauden ondasun demanialen eta patrimonialen inbentarioa edukitzen du.
  • Zuzendari nagusiari laguntza ematen dio eta Aurrekontuen Aurreproiektuen prestakuntzan Zerbitzuak koordinatzen ditu.
  • Zuzendari nagusiari laguntza ematen dio aurrekontuen kudeaketan, eta aurrekontuen kontrola eta jarraipena gauzatzen du.
  • Langileen lansariak, ordainketak eta beste administrazio-alderdiak kudeatzen ditu.
  • Erakundearen lege-aholkularitzak darama HABEren eskuduntza-eremuan HABEk hartzen dituen xedapen eta burutzen dituen egintza administratiboei buruz, alderdi juridikotik eta lege-arauen ikuspegitik iritzia emanez.
  • HABEren Liburutegia kudeatzen du eta bertako materiala edozein euskarritan Erakundearen sailetan biltzen du, material horien eskuratzea koordinatuz, fondoak HABEko Zerbitzuei zein kanpoko erabiltzaileei erraztuz.
  • Herritarrei zuzeneko harrera eskaintzen dio eta Erakundeko Erregistroa eramaten du.
  • Azaroaren 25eko 29/1983 Legearen 14. atalak dioen Euskaltegien Erregistroa eramaten du, eta Erakundearen helburuek eskatzen dituzten datu-baseak zein fitxategiak sortu eta egunean dauzka.
  • Diruz lagundutako euskaltegiek bete beharreko baldintzak bete ditzaten arduratzen da, eta dirulaguntza horiek emandako helburuetarako erabiltzen dituztela zaintzen du, behar denean euskaltegi horietan plangintza bat burutzeko txosten egokiak eginez.
  • Berdintasun politikak sustatu eta koordinatzen ditu erakundean, 4/2005 Legea eta berdintasun plana gauzatzeko.

Aholkularitza juridiko eta Pertsonalerako Arloa

Mezua bidali info@habe.eus
Deitu 943 022641

Eginkizunak

Lege-aholkularitza, HABEk hartzen dituen xedapen eta burutzen dituen egintza administratiboei buruz iritzia emanez eta euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroa kudeatuz. Bestalde, langileen lansariak eta beste administrazio-alderdiak ere kudeatzen ditu.

Ikuskatzailetza Arloa

Mezua bidali ikuskatzailetza@habe.eus (Orokorra)
     Mezua bidali araba@habe.eus (Arabako ikuskatzailetza)
     Mezua bidali bizkaia@habe.eus (Bizkaiko ikuskatzailetza)
     Mezua bidali gipuzkoa@habe.eus (Gipuzkoako ikuskatzailetza)
Deitu 943 022633

Eginkizunak

Arlo hau euskaltegien administrazio-jarduera koordinatu eta gainbegiratzeaz arduratzen da, euskaltegiek bete beharreko baldintzak bete ditzaten eta dirulaguntzak emandako helburuetarako erabiltzen dituztela zainduz. Arloaren egitekoa da, era berean, Herri Administrazioetako langileak euskalduntzeko helburuarekin izenpetzen diren hitzarmen eta akordioei dagozkien izapideak betetzea.

Berdintasun Unitatea

Mezua bidali berdintasun@habe.eus
Deitu 943 022699

Eginkizunak

Berdintasun Unitatearen eginkizun nagusia da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioa aplikatzen dela zaintzea. Hala, HABEn berdintasun-politikak bultzatu eta koordinatzeko ardura du. HABEren arlo guztiei emakume eta gizonen berdintasunaren alorreko aholkua ematen die, asmo izanik emakume eta gizonen berdintasunerako legeak agindutakoa eta Eusko Jaurlaritzak emakume eta gizonen berdintasunerako legegintzaldi bakoitzean onartutako planak xedatutakoa betetzea.

Esparru juridikoa
HABEren Berdintasun Unitatea bi arauren xedapenen ondorio da: batetik, 4/2005 Legearen 11. artikuluak aurreikusten ditu emakumeen eta gizonen berdintasunerako unitateak; bestetik, 213/2007 Dekretuak unitate horiek arautzen ditu.

EAE mailako berdintasunerako plangintza
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 15.1 artikulua betez, legegintzaldi bakoitzean, Eusko Jaurlaritzak bedintasunerako plan orokor bat onetsi behar du:

HABEren berdintasunerako plangintza
Berdintasunerako unitateak arautzen dituen 213/2007 Dekretuaren 2. a) artikulua betez, HABEren Berdintasun Unitateak honako egitasmo hauek gauzatu ditu:

HABEren jardun-esparruarekin eta berdintasunarekin lotutako edukiak

Intereseko estekak

Ekonomia eta Administrazioa, Informazioa eta Harrera Unitatea

Mezua bidali info@habe.eus
Deitu 943 022600

Eginkizunak

Unitate hau, batetik, HABEren ekonomia- eta administrazio-kudeaketaz arduratzen da, aurrekontuen jarraipena, kudeaketa eta kontrola eginez, eta kontratazio-espedienteak bideratuz. Bestalde, unitate honi dagozkio HABEren erregistro-liburuak eramatea eta herritarrei zuzeneko arreta ematea.

Liburutegia

Mezua bidali liburutegi@habe.eus
Deitu 943 022604 / Deitu 943 022602

Eginkizunak

Eginkizun ditu HABEren liburutegia kudeatzea, materiala liburutan edo beste edozein euskarritan biltzea, liburuen katalogazioa egitea eta dokumentu-baseak sortzea, ondare bibliografikoaren zabalkundea koordinatzeko, maileguak kudeatzeko eta HABEko beste atalei nahiz kanpoko jendeari informazioa emateko.

Webgunea

Azken aldaketako data: