Euskara Bonua: Ordaindu behin, ikasi 4 urte arte

Euskara Bonua Eusko Jaurlaritzak euskara ikasteko bultzatutako doakotasun-eredu berria da. Sistema honen bidez, ikasleek behin bakarrik ordaintzen dute eta lau urtera arteko epea dute ikasteko.

Ezaugarri nagusiak:

  • Hasierako ordainketa bakarra: 120 euroko ordainketa bakarra egiten da prozesu osorako.
  • Epea: Gehienez 4 urteko epea ematen du ikastaroak egiteko eta ikasketa-prozesuari jarraipena emateko.
  • Helburua: Gutxienez B1 maila lortzea (erabiltzaile independentea), egunean egunean euskaraz aritzeko gaitasuna izateko.
  • Trantsizio automatikoa: Dagoeneko A1 eta A2 mailetako laguntzak jasotzen dituzten ikasleak automatikoki sartuko dira sistema berrian, 120 euroak ordaindu gabe.

Eusko Jaurlaritzaren eredu berria da, euskara ikasteko doakotasunean aurrera egiteko politikaren barruan. Eredu honek euskara ikasteko aukera ematen du, 120 euroko hasierako ordainketa bakarraren bidez, eta gehienez 4 urteko ikaskuntza-ibilbide luze eta malgu batean sartzeko aukera ematen du.

Beste era batera esanda: matrikula behin bakarrik ordaintzen da eta, hortik aurrera, ikasleak bere erritmoan ikasteko aukera izango du, B1 mailara iristeko denbora eta malgutasunarekin. Ez gara ikastaro bat finantzatzen ari; ikaskuntza-prozesu osoa bermatzen ari gara.

Sistema honek 4 urte arteko iraupena eskaintzen du nork bere ikas-ibilbidea osatzeko; ez da nahitaez bete beharreko iraupen bat, gehieneko epealdi bat baizik, eta beraz, pertsona bakoitzak bere hasierako mailaren araberako ibilbidea egin ahal izango du.

Sistema honen barruan ikas-modalitate guztiak sartzen dira (aurrez aurrekoak, onlinekoak eta jardun bikoak), bakoitzak bere diru-mugak eta ordu-mugak dituela.

Ikas-ibilbide oso baterako aukera ematen du eta hainbat ikastaro kateatu ditzake bata bestearen atzetik.

Ordu-kredituen sistema batean oinarritua dago, eta horri esker:

  • Hainbat ikastaro/ikasturte egin daitezke.
  • Malgutasunez egin daiteke aurrera.
  • Nork bere erritmoaren arabera egokitu dezake ibilbide hori.
  • Burokrazia murrizten du (ordainketa eta izapide bakarra).

HABEk homologatutako euskaltegietan erabili ahal izango da Euskara Bonua.

Bai. Ibilbide malgua eskaintzen du sistema honek, euskaltegi bakarrari lotuta egon beharrik gabe.

Helburua jarraikortasuna bermatzea da, etenaldiengatik zigorrik jarri gabe.

Gure helburuko maila erdietsi aurretik epealdia edo kreditua agortzen badugu, ohiko matrikulazioarekin jarraitu ahal izango dugu.

Aukeratu duzun euskaltegira joan eta bertan beteko duzu inprimakia, bertako langileek lagunduta.

120€ horiek euskaltegiari -erakunde laguntzaileari- ordaindu behar dizkiozu euskaltegian matrikulatu eta dirulaguntza eskatzeko inprimakia betetzen duzunean. Nolanahi ere, HABEk eramango du dirulaguntza eskatu dutenen erregistroa.

Ez; abiapuntuaren arabera izango duzun ordu-poltsa eta epemuga agortu arte ez duzu beste ordainketarik egin beharko.

Bai, 2025-26 ikasturtean A1 edo A2 mailako ikasleen dirulaguntzaz baliatu bazara, jo dezakezu dirulaguntza honetara, eta gainera, ez duzu ezer ordaindu beharrik izango dirulaguntzaz baliatzeko. Euskaltegian esango dizute zein den zure ordu-kreditua eta epemuga.

Euskaltegira hurbiltzen zarenean, bertan esango dizute aitortua duzun maila/azpimailaren arabera zein izango den zure gutxieneko abiapuntu-maila eta dagokizun ordu-poltsa.

Dirulaguntza-eskaera egin ondoren, HABEren webgunean zure ikasle-profilean sartuta ikusi ahal izango duzu zein den zure ordu-poltsa.

C1 mailako ikasleek ikastaro bakarra egin ahal izango dute dirulaguntza honen babesean, eta, beraz, lehenago baliatu bazara, ezin dezakezu berriro eskatu.

AZPIMAILA ETA ASISTENTZIA

Ez da ezer gertatzen; ez da eskatuko aurrerapenik egitea eta, beraz, ikastaroak egiten jarrai dezakezu zure ordu-kreditua eta epemuga agortu arte, mailarik/azpimailarik aurreratu ez arren.

2025-26 ikasturtean euskaltegian maila/azpimailaren bat aitortu edo mailarik egiaztatu baduzu, aitortutako edo egiaztatutako maila/azpimaila hori izango da gutxieneko abiapuntu-maila, baina bestela, 2025-26 ikasturtean ez baduzu maila/azpimailarik gainditu edo egiaztatu, euskaltegian egiten dizuten diagnosi-probak finkatuko du zure abiapuntu-maila.

Ez, C1 mailan izan ezik, ez duzu gutxieneko asistentziarik bete behar; dena den, ikastaroak dituen eskola-ordu guztiak deskontatuko zaizkizu zure ordu-poltsatik, joan ala ez.

ORDU-KREDITUA ETA EPEMUGA

Bai; zeuk hautatuko duzu ikasketa-modulua, euskaltegiak duen eskaintzaren arabera, zure erritmoaren arabera ikasi ahal izan dezazun.

Bai; zure ordu-poltsa ez da aldatuko, baina dirulaguntzaz baliatzeko epemugak bere horretan jarraituko du.

Egiten ari zaren ikastaroa amaitzen duzunean B1A2 azpimailara iritsi bazara, agortu egingo da zure dirulaguntza eta ezingo duzu beste ikastarorik egin.

Ikastaroaren erdian euskaltegian baja ematen baduzu, ikastaroaren amaiera arteko ordu-kopuru osoa deskontatuko zaizu ordu-poltsatik; dena den, lanagatik edo osasun-arrazoiengatik justifikatuta egonez gero, baja eman arteko eskola-orduak bakarrik deskontatuko zaizkizu ordu-poltsatik.

BESTELAKOAK

Ordu-poltsa amaitu ondorengo eskola-orduen prezioa euskaltegi bakoitzaren ohiko prezioan izango dira eta, beraz, euskaltegian galdetu beharko duzu.

Ez; barnetegiko mantenu-gastuak (otorduak eta loa) dirulaguntza honetatik kanpo geratzen dira eta ikasleak ordaindu beharko ditu.

Bai, ez dago inolako arazorik sistema batetik bestera aldatzeko; nolanahi ere, kontuan izan beharko duzu sistema bakoitzak bere ordu-poltsa duela.

Hurbildu euskaltegira eta bideratu bertan zure matrikula. Kontsultatu euskaltegien zerrenda eta aurkitu zure beharretara gehien egokitzen dena.

Kontsultatu euskaltegien zerrenda