Udal euskaltegiei 2021-2022 ikasturteko euskara-ikastaroengatiko dirulaguntzak
[UE]
- Erakundea:
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Udal euskaltegiei 2021-2022 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen baldintzak eta prozedura arautzea.
Aurrekontuko zuzkidura
12.760.000Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:
a) Dirulaguntzaren Ebazpena hartzean, 2021eko abendua amaitu baino lehen, esleitutako dirulaguntza osoaren % 7,53 ordainduko da eta 2021eko otsailean % 40,47 ordainduko da.
b) 2022ko apiriletik aurrera, udal euskaltegiek 2021eko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren, dirulaguntzaren Ebazpenean esleitutako laguntzaren % 42 ordainduko da.
c) Ikasturtearen dokumentazio frogagarriak jaso eta gero, dagozkion egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutu ondoren, kasu bakoitzean dagokiona kitatuz, ordaintzeko geratzen den kopurua ordainduko da. Hala gertatu ez bada, dirulaguntza-zati horri dagokion aitortza indarrik gabe geldituko da.
Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatua egongo da, betiere, Euskal autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

Nori dago zuzenduta
Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak
Ebazpen honen bidez deitutako diru-laguntzen onuradunak HABEren Erregistroan euskaltegi publiko gisa sailkatutakoak izan daitezke, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.
Eskakizunak:
-
Baldintza orokorrak
a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea edo, dagokionean, deialdi honetako 3.4 oinarrian ezarritakoaren arabera eguneratzea.
b) DLOren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea; eta batez ere, zerga guztiak ordainduta edukitzea, eta egunean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak, baita dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea ere.
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten entitateek betebehar horiek egunean dituztela. Hala ere, eskaria egiten duenak baimena emango ez balu, berak aurkeztu beharko ditu baldintza horiei dagozkien egiaztagiriak.
c) Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera, eta eskariarekin batera 3. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.
d) Giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatzea eta, ondorioz, dirulaguntza hauen onuradunek ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.
e) Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzarik lortu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigorrik duten erakundeek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik lortu sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.
-
Bestelako baldintzak
a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez (uztailaren 31ko EHAAren 149.zk.) ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) unez une aplikatzea.
b) Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskura ditzaten, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituena betetzea ata aipatu Aginduan oinarrituta ikasturtearen hasieran HABEren zuzendari nagusiak emango dituen jarraibideak unez une aplikatzea.
c) Material didaktikoari dagokionez, uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoa betetzea.
d) Irakaskuntzan erabiliko dituzten lokalek bete beharko dituzte aipatu 179/2003 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako baldintzak. Gainera, oinarri hauetan aipatzen diren laguntzak eskatzen dituztenek konpromisoa hartu beharko dute osasun-agintariek edo arlo horretan eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurri guztiak betetzeko, oinarri hauetan aipatzen den deialdiaren bidez diruz lagundutako jarduerari dagokionez, bai jardueraren antolamenduari dagokionez, bai eta jarduera gauzatzeko erabiltzen diren lokalen ezaugarriei dagokienez ere, eta jarduera horri aplikagarri zaion beste edozein neurri ere. Neurri horiek betetzeak deitutako dirulaguntzen onuradun izateko baldintzaren izaera izango du.
e) Helduentzako euskalduntze-ikastaroak ematen dituzten irakasleek 179/2003 Dekretuak 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute, edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita egon beharko dute, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuaren arabera. Eta C2 maila helburu duten ikasleek C1 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan, edo aipatu Dekretuen arabera maila hori egiaztatzetik salbuetsita egon beharko dute.
f) Ikasleei matrikula-saria kobratu beharko diete. Ikasleek kopuru horren herena, gutxienez, ikastaroa hasi baino lehen edo beranduenik hasi eta lehenengo hamar eskola-egunetan ordainduta eduki beharko dute. Honetatik at geratzen dira matrikula erakunde batek ordaintzen dien ikasleak.
g) Jasota eta egunean edukiko dituzte matrikulen banku-agiriak, ikasleek matrikulak garaiz ordaindu dituztela frogatzeko. Ordainketak beti banku bidez egin beharko ditu ikasleak, ordainketa nori dagokion ere nabarmen azalduz. Horrela, matrikulen bidezko sarrera guztien mugimenduak ikusi ahal izango dira era errazean, eta ikasleek, eurei zuzendutako dirulaguntza deialdian, ez dute gai honi buruzko agiririk aurkeztu beharko eskaria egitean.
h) 2021-2022 ikasturterako HABEren zuzendariak ematen dituen jarraibideak bere osotasunean bete beharko dira. Gainera, helduen euskalduntzean egiten duten jardun osoaren berri eman beharko diote HABEri.
i) Diruz lagungarria den jardueraren aldetik, Ebazpen honen II. Eranskinean jasotzen diren irizpideak bete beharko dituzte.
j) Aurrez aurreko, jardun biko eta urrutiko aurrez aurreko talde-irakaskuntza ikastereduetan, COVID-19aren eraginez sortutako ezohiko egoeraren aurrean bete beharreko osasun-baldintzak kontuan hartuta eta deialdi honetarako salbuespen bezala, euskaltegiek ikastaro bakoitzaren hasieran gutxieneko ikasle-kopuru hauek bete beharko dituzte dirulaguntzetan onartuak izateko, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera:
Biztanleak
Talde bakoitzeko gutxienekoa
< = 5.000
5 5.001 – 10.000
6 10.001 – 25.000
7 > 25.001
8 Barnetegi erako ikastaroetako taldeek, edozein herritan antolatuta ere, 10.001-25.000 biztanleko herrietakoen trataera bera izango dute.
Ikasturte hasieran edo ikasturtean zehar, osasun-agintariek edo eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurriak aldatzen badira, zehaztutako gutxieneko ikasle-kopuruak HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez aldatu ahal izango dira.
k) HABEren zuzendari nagusiak ikasturtearen hasieran ebazpenez emango dituen jarraibideak bete beharko dituzte, jakinaraziko diren euskarriak erabiliz eta bertan adieraziko diren epeetan. Halaber, diruz lagungarria den jardueraren berri emateko, udal euskaltegiek HABEra luzatuko dituzten agirien bitartez, hauen berri eman beharko dute:
– Euskaltegiaren oinarrizko informazioa, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.
– Euskaltegiaren barruko karguak, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.
– Ikasturtean aritzen diren irakasle eta beste langile guztiak, hauen jarduera eta titulazioarekin batera.
– Ikasle guztien oinarrizko datuak eta ezaugarriak, ikasle bakoitzaren matrikula-ordainketak, eta ikasten emandako denbora eta aprobetxamenduaren berri. Barnetegien kasuan, ikaslea zein pentsio-motatan dagoen ere adieraziko da.
– Ikastalde bakoitzaren berri, bere ezaugarriak adieraziz (maila, ordutegia, egutegia, eta abar).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601
Kodea
1046206Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- eskabidea sinatu,
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|
-
Udal euskaltegiko langileria osoaren informazio zehatza, lanpostuen izaera, egoera, langileen zerrenda, behin betiko karrerako funtzionarioei edo lan-itunpeko behin betiko langileei aitortzen zaizkien antzinatasun-data eta hirurtekoen kopuruak bereziki zehaztuz.
-
-
Baldintza orokorrak
a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea edo, dagokionean, deialdi honetako 3.4 oinarrian ezarritakoaren arabera eguneratzea.
b) DLOren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea; eta batez ere, zerga guztiak ordainduta edukitzea, eta egunean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak, baita dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea ere.
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten entitateek betebehar horiek egunean dituztela. Hala ere, eskaria egiten duenak baimena emango ez balu, berak aurkeztu beharko ditu baldintza horiei dagozkien egiaztagiriak.
c) Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera, eta eskariarekin batera 3. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.
d) Giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatzea eta, ondorioz, dirulaguntza hauen onuradunek ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.
e) Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzarik lortu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigorrik duten erakundeek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik lortu sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.
-
Bestelako baldintzak
a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez (uztailaren 31ko EHAAren 149.zk.) ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) unez une aplikatzea.
b) Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskura ditzaten, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautu eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituena betetzea ata aipatu Aginduan oinarrituta ikasturtearen hasieran HABEren zuzendari nagusiak emango dituen jarraibideak unez une aplikatzea.
c) Material didaktikoari dagokionez, uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoa betetzea.
d) Irakaskuntzan erabiliko dituzten lokalek bete beharko dituzte aipatu 179/2003 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako baldintzak. Gainera, oinarri hauetan aipatzen diren laguntzak eskatzen dituztenek konpromisoa hartu beharko dute osasun-agintariek edo arlo horretan eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurri guztiak betetzeko, oinarri hauetan aipatzen den deialdiaren bidez diruz lagundutako jarduerari dagokionez, bai jardueraren antolamenduari dagokionez, bai eta jarduera gauzatzeko erabiltzen diren lokalen ezaugarriei dagokienez ere, eta jarduera horri aplikagarri zaion beste edozein neurri ere. Neurri horiek betetzeak deitutako dirulaguntzen onuradun izateko baldintzaren izaera izango du.
e) Helduentzako euskalduntze-ikastaroak ematen dituzten irakasleek 179/2003 Dekretuak 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute, edo maila hori egiaztatzetik salbuetsita egon beharko dute, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren eta otsailaren 26ko 28/2019 Dekretuaren arabera. Eta C2 maila helburu duten ikasleek C1 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan, edo aipatu Dekretuen arabera maila hori egiaztatzetik salbuetsita egon beharko dute.
f) Ikasleei matrikula-saria kobratu beharko diete. Ikasleek kopuru horren herena, gutxienez, ikastaroa hasi baino lehen edo beranduenik hasi eta lehenengo hamar eskola-egunetan ordainduta eduki beharko dute. Honetatik at geratzen dira matrikula erakunde batek ordaintzen dien ikasleak.
g) Jasota eta egunean edukiko dituzte matrikulen banku-agiriak, ikasleek matrikulak garaiz ordaindu dituztela frogatzeko. Ordainketak beti banku bidez egin beharko ditu ikasleak, ordainketa nori dagokion ere nabarmen azalduz. Horrela, matrikulen bidezko sarrera guztien mugimenduak ikusi ahal izango dira era errazean, eta ikasleek, eurei zuzendutako dirulaguntza deialdian, ez dute gai honi buruzko agiririk aurkeztu beharko eskaria egitean.
h) 2021-2022 ikasturterako HABEren zuzendariak ematen dituen jarraibideak bere osotasunean bete beharko dira. Gainera, helduen euskalduntzean egiten duten jardun osoaren berri eman beharko diote HABEri.
i) Diruz lagungarria den jardueraren aldetik, Ebazpen honen II. Eranskinean jasotzen diren irizpideak bete beharko dituzte.
j) Aurrez aurreko, jardun biko eta urrutiko aurrez aurreko talde-irakaskuntza ikastereduetan, COVID-19aren eraginez sortutako ezohiko egoeraren aurrean bete beharreko osasun-baldintzak kontuan hartuta eta deialdi honetarako salbuespen bezala, euskaltegiek ikastaro bakoitzaren hasieran gutxieneko ikasle-kopuru hauek bete beharko dituzte dirulaguntzetan onartuak izateko, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera:
Biztanleak
Talde bakoitzeko gutxienekoa
< = 5.000
5 5.001 – 10.000
6 10.001 – 25.000
7 > 25.001
8 Barnetegi erako ikastaroetako taldeek, edozein herritan antolatuta ere, 10.001-25.000 biztanleko herrietakoen trataera bera izango dute.
Ikasturte hasieran edo ikasturtean zehar, osasun-agintariek edo eskumena duten gainerako agintariek ezarritako prebentzio eta higiene-neurriak aldatzen badira, zehaztutako gutxieneko ikasle-kopuruak HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez aldatu ahal izango dira.
k) HABEren zuzendari nagusiak ikasturtearen hasieran ebazpenez emango dituen jarraibideak bete beharko dituzte, jakinaraziko diren euskarriak erabiliz eta bertan adieraziko diren epeetan. Halaber, diruz lagungarria den jardueraren berri emateko, udal euskaltegiek HABEra luzatuko dituzten agirien bitartez, hauen berri eman beharko dute:
– Euskaltegiaren oinarrizko informazioa, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.
– Euskaltegiaren barruko karguak, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.
– Ikasturtean aritzen diren irakasle eta beste langile guztiak, hauen jarduera eta titulazioarekin batera.
– Ikasle guztien oinarrizko datuak eta ezaugarriak, ikasle bakoitzaren matrikula-ordainketak, eta ikasten emandako denbora eta aprobetxamenduaren berri. Barnetegien kasuan, ikaslea zein pentsio-motatan dagoen ere adieraziko da.
– Ikastalde bakoitzaren berri, bere ezaugarriak adieraziz (maila, ordutegia, egutegia, eta abar).
Eskaera egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
2021eko abenduaren 20a baino lehen jakinaraziko da.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Zuriketa
Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:
a) 2022ko otsailaren 11, 2021eko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2021 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.
b) 2022ko urriaren 14a, 2022ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2021-2022 ikasturteko Memoria aurkezteko.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.