Datu pertsonalen babesa HABEn

HABEk, datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna izanik, indarrean dagoen legeriaren arabera, eta zehazki, Datuak Babesteko Araudi Orokorraren (DBAO) arabera [Europako Parlamentuaren (EB) 2016/ 679 Erregelamendua - 2016ko apirilaren 27koa - datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa – datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa], bere eginkizuna gauzatu eta zerbitzuak eskaintzean erabilitako datu pertsonalen segurtasuna bermatzen du.

Tratamendu-jardueren erregistroa

Erregistro honen helburua erantzukizun proaktiboaren printzipioan oinarritzen da, Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren (leiho berri batean irekitzen da) oinarrizko printzipioetako bat. Praktikan, erakundeek zer datu pertsonal tratatzen dituzten, zer helbururekin tratatzen dituzten eta zer tratamendu-eragiketa mota egiten dituzten aztertzea eskatzen du, erakundeak egiten dituen datu-tratamenduko jarduera guztien ikuspegi orokorra izateko aukera ematen duen tresna izanik.

HABEren tratamendu-jardueren erregistroa