2024ko azterketa-deialdiak

Matrikula egiteko, zalantzak dituzu?

Oharra Behin deialdi batean matrikula eginda, ez da onartuko deialdi batetik bestera aldaketa egitea.

Deialdi-motak

Beheko taulan deialdien datu esanguratsuenak bildu dira. Azterketa-deialdi bati buruzko informazio xehea irakurtzeko, sakatu dagokion esteka orri honen goiburuan.

2024. urteko deialdien laburpena
Euskaltegietako ikasleen deialdia Deialdi irekia
Baldintza nagusia Euskaltegiren batean matrikulatuta egotea 2023ko martxoaren 27tik aurrera hasitako ikastaro batean. 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.
Mailak

B1, B2, C1 eta C2 mailak.

Euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu.

B1, B2, C1 eta C2 mailak.

Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.

Azterketaldiak Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean.
Matrikulazio-epeak (2024)
  • Lehen azterketaldia: apirilaren 2tik 9ra
  • Bigarren azterketaldia: irailaren 9tik 15era
  • Lehen azterketaldia: apirilaren 2tik 9ra
  • Bigarren azterketaldia: irailaren 9tik 15era
Aztertokiak
  • Araba
  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Araba
  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Bartzelona
  • Madril
  • Buenos Aires
Proben aplikazioa Irakurmen- eta entzumen-probak euskaltegiak aplikatu eta kalifikatzen ditu. Idazmen- eta mintzamen-probak bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba). Irakurmen- eta idazmen-probak batera egingo dira, egun batean; entzumen- eta mintzamen-probak batera egingo dira, beste egun batean. 
Azterketaldien artean emaitzak gordetzea Azterketaldi batean sortutako bi aukeren arteko lehenengoan entzumen- eta irakurmen-probak bakarrik gainditu dituen ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio  bigarren aukerarako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu. Halaber, entzumen- eta irakurmen-probak ez ezik, idazmen-proba ere gainditzen badu, soilik mintzamen-proba egin beharko du bigarren aukeran. Kasu horietan, azterketariak, bigarren aukerako matrikula egin eta ordaindu beharko du. Azterketaldi batean irakurmen-proba eta idazmen-proba gainditu dituen azterketariari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio hurrengo azterketaldirako, eta, horrenbestez, entzumen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu.
Matrikula-ordaina 40 € (azterketaldiko) 80 € (azterketaldiko)
Batera-ezintasuna Deialdi jakin bateko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileko azterketaldi berean, inolako matrikularik burutu HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.