Eusko Jaurlaritzak 400.000 euro bideratuko ditu euskarazko argitalpenak sustatzera (Gobernu Kontseilua 2026-07-28)

Argitalpen-data: 

n770_logoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du euskaraz eta paperean argitaratzen diren argitalpenak sendotu, garatu eta normalizatzeko dirulaguntzen deialdi berria ezartzen duen agindua. 400.000 euroko zuzkidurarekin, laguntza-ildo honen helburua da euskararen sorkuntza, zabalkundea eta gizarte-presentzia indartzeko funtsezkoa den argitalpenen eremua babesten eta sustatzen jarraitzea.

Deialdi honen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak berretsi egiten du euskarazko kultur ekosistema indartzeko duen konpromisoa, baita herritarrei euskarazko kultura-eduki gehiago eskaintzen, kulturarako sarbidea errazten eta euskararen normalizazioa nahiz gizarte-eremu guztietan duen presentzia sendotzen laguntzen duten argitalpenak babestekoa ere.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)