AISA ikastaroak: Euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroak
Batez ere jatorri atzerritarra duten eta euskararekin aurretik harremanik izan ez duten pertsonentzat. Oinarrizko ezagutzak ematea eta gure gizartea zein kultura ezagutzen laguntzea da helburua.
Zer ikasten da?
- Agurrak eta aurkezpenak
- Zenbakiak eta ordutegiak
- Familia eta osasuna
- Garraioa, erosketak eta merkatua
- Eguneroko komunikaziorako oinarrizko esaldiak
Non eta nola egin?
Euskaltegietan edo zenbait udalerritan antolatutako taldeetan egiten dira.
- Normalean 60 ordu inguruko ikastaroak dira.
- Irakasle batekin eta taldean egiten dira.
Zein da helburua?
AISA ez da euskara-maila akademiko bat lortzeko ikastaroa. Helburuak:
- Euskararekiko lehen harremana erraztea.
- Oinarrizko komunikazio-baliabideak eskaintzea.
- Ondoren euskaltegi bateko ikasketa arruntetara igarotzea erraztea.