Ahozko azterketaren txanda-aldaketa
Ohar garrantzitsuak, txanda-aldaketa eskatu nahi baduzu:
- Mintzamen-proba nahitaez egin behar da matrikula egitean hautatutako lurraldean (hau da, idazmen-proba egindako lurralde berean). Txanda-aldaketa, beraz, matrikulatzean hautatu zenuen lurraldeko aukeren artean baino ezin da eskatu.
- Deialdi bakoitzak txanda batzuk ditu, eta txanda-aldaketa dagokizun deialdiko aukeren artean baino ezin da eskatu.
- Maila, deialdi eta lurralde jakin batean txanda bakarra baldin badago, ez da egongo txanda aldatzeko aukerarik.
- HOBE deialdian, Bartzelonan eta Madrilen maila bakoitzeko txanda bakarra dago, eta, beraz, ez da egongo txanda aldatzeko aukerarik. Hori dela eta, ez dira beheko tauletan jaso.
Aukera ezazu maila, informazio xehea ikusteko: