Preguntas frecuentes dirigidas a los euskaltegis: Subvenciones a los alumnos y alumnas que cursen el nivel A1 en el curso 2024-2025

El objetivo de este contenido es dar información a los euskaltegis sobre la ayuda y no tiene ningún valor jurídico. La fuente de esta información es la siguiente:

RESOLUCIÓN de 30 de agosto de 2024, del Director de HABE, por la que se regula el procedimiento y las condiciones de concesión de subvenciones al alumnado que curse el nivel A1 en el curso 2024-2025, y se procede a su convocatoria.

En caso de duda, consulta dicha resolución o ponte en contacto con HABE.

Zein ikastaro barne hartzen ditu dirulaguntza lerro honek? Eta zein abiapuntu mailarekin abiatu behar du ikasleak?

Dirulaguntza ebazpenaren bigarren oinarriko 1a) atalak honakoa dio:

“Matrikulatu izana, A1 mailako ikastaro batean A0A0 edo A1A0 abiapuntu mailarekin.”

Bertaratzea kalkulatuko da ikasleak izena eman duen ikastaroaren hasiera eta amaiera datekin, eta ikasleak jasotako orduekin. Ikasleak HEOC A1eko komunikagaitasun-mailako trebetasunetako batean azpimaila bat aurrera egin ezean, eta ikastaroan emandako orduen %75etara joan ezean, ehuneko horretara heltzeko bete gabeko zatiari dagokion matrikularen diru kopurua ordainduko dio HABEri “dirulaguntza itzulketa” kontzeptupean.  

Dena den, ikasle bat aldez aurretik abian den ikastaro batean sartzea onargarria denez, haren gutxieneko bertaratzearen hasieraren erreferentzia ikasleak berak ikastaroari ekin dion eguna da. Hasierako erreferentzia hori aldakorra izatea onargarria da dirulaguntza lerro honetan. Ikastaroaren amaierako erreferentzia, aldiz, mugiezina da, hau da, beti izango da ikastaroa eta taldea eratu zen uneko amaierako data. 

Adibide bat jarriko da ondoren berantiarrak diren ikasleekin bertaratzearen baldintza edo konpromisoa nola kalkulatu hobeto ulertzeko: 

Ikastaroa 120 ordukoa bada, ikasleak izena ematen badu 20 ordu eman direnean (beraz, 100 ordu teoriko bere kasuan), eta 80 ordu hartzen baditu, betetzat emango litzateke bertaratzearen baldintza?

Ikastaroa hasita dagoela izena eman duen ikasleari (A-alta hizkia duenari) hasten den egunetik aurrera ikasle horri emandako orduak hartuko zaizkio aintzat (ez taldean emandakoak). Hau da, aipatutako balizko ikasle horrek  100 ordu jasotzeko aukera izan du ikastaroan hasi denetik  eta 80 ordu jaso ditu, hau da, orduen % 80, beraz, gutxieneko bertaratzearen baldintza beteko luke.

Dirulaguntzak eskola-materiala eskuratzeko oradaindutakoa barne hartzen du?

Dirulaguntza lerro honek eskola-ordu bakoitzeko prezio publikoa baino ez du barne hartzen eta ez eskola-materiala.

Dirulaguntza ikasleari aintzatetsi edo errekonozituko dio HABEk. Errekonozimendu formal hori, nagusiki, matrikula egiteko garaian dirua ez aurreratzean datza, ikaslearen ikuspegitik.

Aintzatetsitako edo errekonozitutako dirulaguntza horren zenbatekoa zehatza izango da, euskaltegian matrikulatzen den ikastaroaren prezioari 0,60 euro x ikastaroaren ordu kopurua gutxitu ondoren ondorioztatzen den kopurua. Horixe da, hain zuzen ere, dirulaguntza. 

Ikasleak soilik orduko 0,60 euro ordaindu edota aurreratuko ditu, ikastaroa hasten den unean bertan. Orduko 0,60  euroko ordainketa horren ordainagiria euskaltegiak jaso eta Q87 aplikaziora igoko du.

Aurreko paragrafoan aipatutako hobaria ikasleari aintzatetsiko dio HABEk, ebazpen formal eta berariazko baten bitartez. Baina horrek ez du eragingo ikaslearen aldeko diru-transferentzia edo diru-sarrera bat haren kontu korrontean. Dirulaguntzak esan nahi du ez duela dirua aurreratu beharko edo ez duela ikastaroan izena emateko unean matrikula osoa ordaindu beharko. 

Dirulaguntzaren zenbatekoaren diru-sarrera hori euskaltegiak jasoko du ikasturtean zehar hiru epetan. 2024ko azaroaren 15a baino lehen jasotako eskabide-formularioen ebazpena abenduaren 20a baino lehen gauzatuko da. 2025eko apirilaren 11a baino lehen jasotako eskabide-formularioen ebazpena maiatzaren 23a baino lehen gauzatuko da. 2025eko irailaren 10a baino lehen jasotako eskabide-formularioen ebazpena urriaren 17a baino lehen gauzatuko da. 

Dirulaguntza hori, dena den, A1eko komunikagaitasun-mailako trebetasunetako batean azpimaila bat aurrera egitearen eta ikaslearen gutxieneko bertaratzearen menpe dago.  

A1eko komunikagaitasun-mailako trebetasunetako batean azpimaila bat aurrera egin ezean eta ikasleak gutxieneko asistentzia betetzen ezean, bete ez duen proportzioan ordaindu egin beharko dio matrikularen zati baliokidea HABEri.


Ezberdindu egin behar dira hainbat kontzeptu:

  • Ikasleari HABEk aintzatetsiko dion dirulaguntza (errekonozimendu formala).
  • Ikasleak ordainduko edo aurreratuko ez duen matrikula-zatia (matrikula prezioari orduko 0,60 euro kenduta) da dirulaguntza. Ikasleari errekonozitu bai, baina ez dio ordainduko ez HABEk ezta euskaltegiak kobratuko ere. 
  • HABEk euskaltegiei ordainduko dien diru zenbatekoa, hots, ikasleak aurreratu ez duen matrikularen zatia, dagokion diru transferentziaren bidez gauzatuko da. Baina ez da euskaltegiarentzako dirulaguntza, baizik eta euskaltegiak zuzenean ikaslearengandik jaso edo kobratu ez duen matrikularen zatia. 

Horrelaxe dio ebazpenak hamabigarren oinarriaren 1 d) puntuan:

d) Ikastaroan, gutxienez, HEOCaren A1eko komunikagaitasun-mailako trebetasunetako batean azpimaila  bat aurrera egitea. Trebetasunen bat aurreratu izana euskaltegiko zuzendariaren adierazpen baten bidez jasoko da.

Aipatutako aurrerapena lortu ezean eta ikastaroan emandako orduen % 75etara joan ezean, ehuneko horretara heltzeko bete gabeko zatiari dagokion matrikularen diru kopurua ordainduko dio ikasleak HABEri “dirulaguntzaren itzulketa” kontzeptupean. Asistentzia hori bete den neurtzeko, izena eman dutenetik ikastaroa amaitu arteko ordu guztiak hartuko dira kontuan, baldin eta ikastaroan jarraitzea ezinezkoa egiten duen egoeraren bat (lan berri batekin bateraezintasuna, osasun arrazoiak...) ez badago. Horrelakoetan baja izan arteko orduak hartuko dira aintzat asistentzia kalkuluak egiteko.

Ikaslea baja izan bada baina gutxieneko bertaratzea bete badu, ez dio HABEri ordaindu beharko, ezta?

Ikasleak gutxieneko bertaratzea betetzen badu, ez dio HABEri ordaindu beharko.

Ikasleak ikastaroa amaitu aurretik baja emanez gero, aipatutako gutxieneko bertaratzea ikaslea ikastaroan hasten denetik ikastaroa amaitzen den artean taldean eman diren orduak aintzat hartuta kalkulatuko da.

Adibidea:

  • Ikasle batek izena emanez gero 134 orduko ikastaro eta baja emanez gero apirilaren 30ean, 102 eskola ordu hartuta, egun horretara arte eman dizkioten ordu guztiak jasota, % 76ko asistentzia izango du. Beraz, ez dio ezer ordaindu beharko HABEri. 
  • Baina talde bereko ikasle batek 90 ordu jasota dituenean, data berean baja emanez gero, hobaria ordaindu beharko dio HABEri , %67ko (134 ordutik 90 jasota) bertaratzea izango baitu soilik.
  • HABEri ordaindu beharreko hobariaren kopurua kalkulatzeko, %75eko gutxieneko bertaratzeari % 67ko bertaratze efektiboa kenduko zaio, hots, % 8. Hortaz, hobariaren prezioaren % 8 ordaindu beharko dio HABEri (% 75-% 67=% 8).
  • Eman dezagun matrikula prezioa  (orduko 0,60 euro kenduta) 550 eurokoa dela. Kasu horretan, 44 euro ordainduko ditu, 550 euroren % 8.
  • HABEk eskatuko dio errekonozitu dion dirulaguntzaren zati proportzionala  (% 8 hori, hau da, 44 euro, kasu honetan) ordaintzeko.

Berariazko taldeetan, zein da adierazi behar duten prezioa ikasle bakoitzak eskaria betetzerakoan?

Euskaltegian maila horretako taldeen orduko prezioa bider emango diren orduak.

Euskaltegian ikasle orduko jasotzen ditugu matrikula sariak, zergatik berariazkoen kasuan talde orduka eta prezio zehatz batean izan behar dute? Gainontzeko ikasleen sarrerekin ez du bat egiten. Zergatik desberdintasun hau?

Euskaltegi pribatuen kasuan, berariaz sortutako taldeetan erabili diren prezioak mugatu egin dira (22,57 euro/talde-orduko), izan ere, dirulaguntza lerro honen bidez, euskaltegien ohiko finantzaketarekin lotuneak daude.

Gainfinantzaketaren arriskua ekidin asmoz, funtzionarioentzat eskainitako euskara irakaskuntzaren kontratazioan finkatutako prezioari, 95,23 euro, (eskuratze sistema dinamikoaren pleguetan zehaztutakoa) euskaltegi pribatuen 2022ko abuztuaren 31ko ebazpenean (2022-2025 epealdiko dirulaguntza sistema onartzen duenean), 6. oinarriaren 2. puntuan,  2024/2025 ikasturterako ezarritako gehieneko modulua (66,66 euro) eta ikasleek ordainduko dutena (10 ikasle x 0,6=6 euro) kendu zaizkio.

Ebazpenaren bigarren oinarriaren 2. puntuan hau esaten da:

Dirulaguntzen deialdi honetatik at geldituko dira Administrazio Publikoak finantzatuta eskolatu diren ikasleak.

Zer esan nahi du? Beka bat jasoz gero ezingo luketela dirulaguntzarik eskatu?

Oinarri hori ez da bekei buruz ari. Administrazioak ordainduta eskolaratuko diren balizko ikasleei buruz ari da.

Euskaltegiaren matrikulazio epea irailaren amaieran bukatuko da. Ezinbestekoa da ikasleek data horren aurretik aurkeztea dirulaguntza eskaria? Zer gertatuko litzateke urrian zehar izena ematen duten ikasleekin?

Dirulaguntza eskaria matrikula egiten den une berean egin beharko da. Matrikula eskari hori  ikastaroa hasi ondoren (kasu honetan, irailaren amaieraren ondoren) eginez gero,  dirulaguntza eskaria ikastaroa abiatu ondoren egin ahal izango du ikasleak. Ikasleak ikastaroari ekiteko aukera edo epea malgua da. Antolatutako ikastaroaren amaiera data, aldiz, aldaezina da.

Dirulaguntza eskaria egiten den unean bertan bermatu behar du euskaltegiak ikasleak betetzen dituela deialdi honetako baldintzak, alegia, orduko 0,60 euro aldez aurretik ordaintzea eta A0A0 edo A1A0 abiapuntua izatea. Horretaz gain, euskaltegiak aurreko baldintzak bete izanaren justifikazio edo froga moduan, Q87 aplikazio informatikoan igo beharko ditu derrigorrean matrikula eskari izenpetua eta orduko 0,60 euroren ordainketa agiria. Q87n taldearen datuak sartzearekin batera ikasle hauek aurkeztu beharreko dokumentazioa igo beharko da.

Laburbilduz, galderako kasuan, urrian zehar izena ematen duten ikasleek izena ematearekin batera aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza-eskaria eta ordainagiria. Euskaltegiak horiek jaso eta, baldintzak betetzen direla egiaztatuta, Q87ra igoko ditu.

Ondorioz, 2024ko urrian edo azaroan edota 2025eko otsailean abiatutako talde batean  matrikulatzen den ikasle batek dirulaguntza eskatzeko aukera izango du, gainerako baldintza guztiak betetzen baditu, besteak beste dirulaguntza-lerro honetan dirulaguntza jaso ez izana.

Euskaltegiok HABEri eskari horiek azaroaren 15a baino lehen bidali behar dizkiogu, ezin genezake ikasturtea hasita dirulaguntza eskaria ikasleekin batera bete?

Bai, dirulaguntza eskaria matrikula egiten den une berberean egin beharko da. Dirulaguntza eskaria egiten den unean bertan bermatu behar du euskaltegiak ikasleak betetzen dituela deialdi honetako baldintzak, alegia, orduko 0,60 euro aldez aurretik ordaintzea eta A0A0 edo A1A0 abiapuntua izatea. Horretaz gain, aurreko baldintzak bete izanaren justifikazio edo froga moduan, Q87 aplikazio informatikoan igo beharko ditu nahitaez matrikula eskari izenpetua eta orduko 0.60 euroren ordainketa agiria.

HABEk azken epemuga batzuk jarri dizkie euskaltegiei aipatutako dokumentazioak, beranduenez, Q87ra igotzeko. Epemuga horietan informazio hori sartuta ez badago, HABEk ulertuko du ikasleak ez dituela dirulaguntzaren baldintzak betetzen, eta ez du ikaslearen alde dirulaguntzaren errekonozimendua egingo ebazpenean.

HABEk 24-25 ikasturterako hiru epemuga jarri ditu. Lehenengo epea azaroaren 15ean bukatuko da. Ikasturteko hasieratik azaroaren 15era matrikulatu diren ikasleen eta berariazko taldeen dokumentazioa aztertuko du Q87 aplikazioaren bitartez eta dirulaguntzaren esleipen-ebazpena abenduaren 20rako gauzatuko du. Bigarren epea 2025eko  apirilaren 11n amaituko da eta hirugarrena 2025eko irailaren 10ean.

Zazpigarren oinarriko 2. puntuan (Erakunde laguntzaileak) zehaztu da ikastaroek zein matrikula-prezio izango duten. Udal euskaltegi publikoen kasuan, udal bakoitzak argitaratutako prezio publikoa. X Udal Euskaltegiak 2014/09/04 egin zuen azken publikazioa. Urtero egin beharko luke?

Udal Euskaltegiak Udal ordenantza fiskaletan onartutako azken prezio publikoa, eguneratutakoa, ezarri beharko du. Ohikoena zenbatekoen eguneraketak urtez urte Aldizkari ofizialean argitaratzea da, testu osoa ez bada ere. Dena den, garrantzitsuena da prezio publikoa eguneratutakoa eta Udalbatzak onartutakoa izatea, indarrean dagoen berme gisa.

Ikasleek EAEn erroldatuta egon behar dute dirulaguntza jasotzeko? 

Dirulaguntza hau jasotzeko ez da EAEn erroldatuta egon behar.