Euskara-mailak egiaztatzea
Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea
-
Bi modu euskara-mailak egiaztatzeko
- Euskaltegiko ebaluazio-jardueren bidezko egiaztatzegintza (A1 eta A2 mailak)
HABEk balio egiaztatzailea aitortzen die euskaltegietako ikasprozesuan zehar ikasleek egindako ebaluazio-jarduerei, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira. - Azterketa-deialdi bidezko egiaztatzegintza (B1, B2, C1 eta C2 mailak)
Azterketarien gaitasuna (partez edo osorik) kanpo-ebaluazioaren bidez egiaztatzen da, HABEk antolatutako azterketa-deialdietan.
- Euskaltegiko ebaluazio-jardueren bidezko egiaztatzegintza (A1 eta A2 mailak)
-
Egiaztatze-modu bakoitzaren ezaugarriak
Maila jakin bat egiaztatzeko informazio xehea irakurtzeko, sakatu mailari dagokion irudia orri honen goiburuan.
-
Araudia
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aginduz daude finkatuta euskara-mailen agiriak eskuratzeko HABEren egiaztatzegintza-prozedurak:
Agindua, 2020ko irailaren 9koa
Hutsen zuzenketa: Agindua, 2021eko otsailaren 16koa
Hutsen zuzenketa: Agindua, 2022ko urriaren 20koa
Azken aldaketako data: