EUSKALTEGIETAKO IKASLEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK 2013

Euskara-ikasleentzako diru-laguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2013 urtean, horretarako 700.000 euro baliatuz.

Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta prozedura.

Halere, aurreratu daiteke deialdi honetan parte hartu ahal izango dutela 2012/2013 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatzen duten ikasleek. HABEren mailak egiaztatzeko gaitasun-probei dagokienez, berriz, 2012ko bigarren deialdian eta orain indarrean dagoen 2013ko lehen deialdian mailaren bat egiaztatzen dutenek.

Bestalde, diru-laguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2013ko irailean izango dela aurreikusten da.

Azken eguneratzea: 2013/05/07