2025eko azterketa-deialdiak

Ohiko galderak

Oharra Behin deialdi batean matrikula eginda, ez da onartuko deialdi batetik bestera aldaketa egitea.

Deialdi-motak

Beheko taulan deialdien datu esanguratsuenak bildu dira. Azterketa-deialdi bati buruzko informazio xehea irakurtzeko, sakatu dagokion esteka orri honen goiburuan.

2025. urteko deialdien laburpena
Euskaltegietako ikasleen deialdia Deialdi irekia HOBE deialdia (ordenagailu bidez)
Baldintza nagusia Euskaltegiren batean matrikulatuta egotea 2024ko martxoaren 25etik aurrera. 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea. 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.
Mailak

B1, B2, C1 eta C2 mailak.

Euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu.

B1, B2, C1 eta C2 mailak.

Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.

B1, B2, C1 eta C2 mailak.

Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.

Azterketaldiak Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. Oraingoz, bat udaberrian. Bigarrena egitea erabakitze dago.
Matrikulazio-epeak (2025)
  • Lehen azterketaldia: martxoaren 24tik 31ra
  • Bigarren azterketaldia: irailaren 8tik 14ra
  • Lehen azterketaldia: martxoaren 24tik 31ra
  • Bigarren azterketaldia: irailaren 8tik 14ra
  • Martxoaren 24tik 31ra
Aztertokiak
  • Araba
  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Araba
  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Bartzelona
  • Madril
  • Gipuzkoa
Proben aplikazioa Irakurmen- eta entzumen-probak euskaltegiak aplikatu eta kalifikatzen ditu. Idazmen- eta mintzamen-probak bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba). Irakurmen- eta idazmen-probak batera egingo dira, egun batean; entzumen- eta mintzamen-probak batera egingo dira, beste egun batean.  Ordenagailuz egingo dira entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egun batean; mintzamen-proba beste egun batean egingo da.
Azterketaldien artean emaitzak gordetzea

2024ko eta 2025eko azterketaldi batean irakurmen-proba eta entzumen-proba gainditu dituen ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio 2025eko deialdiko bi azterketaldietan, eta, horrenbestez, idazmen-proba eta mintzamen-proba bakarrik egin beharko ditu, betiere, matrikulatzeko eskubidea baldin badu azterketaldi horietan. Halaber, irakurmen- eta entzumen-probak ez ezik, idazmeneko proba ere gainditu badu, soilik mintzamen-proba egin beharko du dagokion azterketaldian.

Oharra: kasu horietan, azterketariak, bigarren aukerako matrikula egin eta ordaindu beharko du.

2025eko azterketaldi batean irakurmen-proba eta idazmen-proba gainditu dituen azterketariari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio hurrengo azterketaldirako, eta, horrenbestez, entzumen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu. Horrez gain, 2024ko azterketaldi batean irakurmen-proba eta idazmen proba gainditu dituen azterketariari gordeko zaizkio 2025eko deialdiko bi azterketaldietan, eta, horrenbestez, mintzamen-proba eta entzumen-proba bakarrik egin beharko ditu.

Oharra: kasu horietan, azterketariak, bigarren aukerako matrikula egin eta ordaindu beharko du.

2025eko azterketaldi batean irakurmen-proba, entzumen-proba eta idazmen-proba gainditu dituen B1, B2, C1 eta C2 mailetako azterketariari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio hurrengo azterketaldirako, eta, horrenbestez, mintzamen-proba bakarrik egin beharko du bigarren azterketaldi horretan.

Oharra: kasu horietan, azterketariak, bigarren aukerako matrikula egin eta ordaindu beharko du.

Matrikula-ordaina 44 € (azterketaldiko) 87 € (azterketaldiko) 87 € (azterketaldiko)
Batera-ezintasuna Deialdi jakin bateko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileko azterketaldi berean, inolako matrikularik burutu HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.