Ikasturtearen Hasiera Ekitaldi akademikoa
Helduen Euskalduntzea 2009/10
Mahaikideak:
Blanca Urgell Lázaro anderea, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua
Ramon Etxezarreta Aizpuru jauna, Hizkuntza Politikarako sailburuordea
Eugenio Mujika Galparsoro jauna, HABEren zuzendari nagusia
Josu Esnaola Aranguren jauna, Udal euskaltegien ordezkaria
Juan Carlos Murillo Belaustegi, Euskaltegi homologatuen ordezkaria
Hizlaria:
Juli Palou Sangrà (Bartzelonako Unibertsitatea)
Juli Palou Sangrà Filosofian eta Katalan Filologian lizentziatua da. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Doktore (2002). Doktoretza Sari Berezia jaso zuen bere doktore-tesiak. 1992an Rosa Sensat Pedagogia Saria jaso zuen, eta 2004an Alexandre Galí Pedagogia saria. Eskarmentu handiko irakasle da, eta eskarmentu handia du maisu eta irakasleak hezten. Irakasle titularra da egun Bartzelonako Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean. Master zenbaitetan irakasle aritua da, eta helburutzat hizkuntzen ikasketa duten hainbat doktore–tesitan zuzendari. “Plurilingüisme i Aprenentatge de Llengües” (PLURAL) ikerketa-taldearen buru da. Eta taldeko kide den aldetik, giro eleaniztunetan hizkuntza irakastearekin zerikusia duten irakasleen ideiak eta jardunak aztergai dituen ikerketak burutu ditu. Egun ikerketagai ditu ahozko zein idatzizko testu erreflexibo direlakoak.