HABE

Bingen Zupiria sailburuak Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren hasiera ekitaldian parte hartu du

Argitalpen-data: 

Irekia__1_.jpeg

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Soziolinguistika Klusterrak antolatutako "Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren" aurtengo edizioaren hasiera ekitaldian parte hartu du gaur. Jardunaldian, besteak beste, hizkuntzen erabileraren kale neurketaren datu osogarriak eman eta ikerketan bildutrako datuak aztertu dira. 

Bere hitzaldian Zupiria sailburuak azpimarratu duenez "gure hizkuntzaren, euskararen, osasuna neurtzeko garrantzitsua da neurketak egitea; Jardunaldi hauei lotzen zaien gaiari loturik, kalea aztertzea eta aldaketak identifikatzea ere bai. Kalea aldatzen ari den objektu soziologiko bat da; kaleko harreman motak, denborak, espazioak eta hizkuntzen presentzia ere aldatzen ari zaigu. Euskarari dagokionean, kalean gertatzen dena jakitea garrantzitsua da kaleko testuinguruan eta hizkuntzari dagokionean ere eragitea baita gure hizkuntza politiken egiteko bat". 

Euskal Soziolinguistika jardunaldiaren hasiera ekitaldian Zupiria sailburuarekin batera Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak,   Xabier Arauzo  Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusiak eta Mertxe Mugika -Soziolinguistika Klusterraren lehendakariak parte hartu dute.