HABE

Emaitzak argitaratu dira

Argitalpen-data: 

Azterketa Batzordearen erabakiz, argitara eman dira 2021eko lehen azterketaldiari dagozkion euskaltegietako ikasleentzako deialdiko idazmen-proben emaitzak, deialdi irekiko irakurmen- eta idazmen-proben emaitzak eta HOBE deialdiko entzumen-, irakurmen- eta idazmen-proben emaitzak.

Azterketariek, emaitza jakiteko, HABEren webgunean hasi behar dute saioa euren erabiltzaile eta pasahitzarekin, "Azterketak: matrikulak eta emaitzak" atalean klik egin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" atalean sartu.

Azterketa Batzordeak, bestalde, honako epe hau zehaztu du erreklamazioak eta emaitzak berrikusteko eskabideak aurkezteko: ekainaren 14tik 16ra, biak barne.

Eskabideak izapidetzea
39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako edozein baliabide erabili daitekeen arren, honako hauek dira HABEren aurrean erreklamazioak edo emaitza berrikusteko eskaerak aurkezteko bide nagusiak:

Erreklamazioak zein emaitza berrikusteko eskaerak izapidetu daitezen, datu hauek aurkeztu beharko ditu azterketariak:

  • Izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea
  • Nortasun-agiriaren zenbakia
  • Egiten duen erreklamazioa edo eskaera
  • Hutsegitea egon dela frogatzen duten azalpen edo lekukotasunak (erreklamazioen kasuan) edo emaitzarekiko desadostasuna arrazoitzen duten argudioak (emaitzak berrikusteko eskaeren kasuan)
  • Lurraldea, aztertokia, data eta egiaztatze-maila
  • Azterketariaren izenpea

Ohar garrantzitsua: Emaitzak berrikusteko eskabideak arrazoituak izan behar dira. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango kalifikazioa berrikusteko; beraz, ez dira onartuko oinarri teknikorik gabeko berrikuspen-eskaerak.


Datozen probak

Mintzamen-probara deituak dauden azterketariak (euskaltegietako ikasleentzako deialdikoak eta HOBE deialdikoak) edo entzumen- eta mintzamen-probetara deituak daudenak (deialdi irekikoak), HABEren webguneko euren perfilean ikusi ahal izango dute zein den egokitu zaien eguna eta ordua proba horiek egiteko. Informazio hori kontsultatzeko, azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian hasi beharko du saioa, norbere erabiltzaile eta pasahitzarekin, "Azterketak: matrikulak eta emaitzak" atalean klik egin eta, ondoren, "Azterketaren emaitza jakin" atalean sartu.