HABE

Eusko Jaurlaritzak milioi bat eurorekin sustatuko du euskararen presentzia nagusiki gaztelaniazkoak diren hedabideetan (Gobernu Bilera 2021-6-8)

Argitalpen-data: 

fotoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak nagusiki gaztelania erabiltzen duten hedabideetan (eguneroko prentsan, edizio digitaletan, irratietan eta internet bidez albisteak ematen dituzten berri-agentzietan) euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak onartu ditu gaur. Guztira milioi bat euro izango da era honetara banatuta:

  •  Eguneroko prentsa eta egunkariak: Guztira 900.000 euro erabiliko dira euskararen presentzia areagotzeko. 550.000 euro paperezko edizioetara bideratuko da eta beste 350.000 edizio digitaletara. Paperezko edizioek gutxienez 10 orrialde argitaratu beharko dituzte, astean, euskaraz eta digitalek egunero, gutxienez, euskaraz sei albiste kaleratu beharko dituzte.
  • Internet bidez albisteak euskaraz ematen dituzten berri-agentziak: 50.000 euroko diru partida erabiliko da egunero gutxienez 12 albiste berri zabaltzen dituztenei laguntzeko.
  • Osorik euskaraz emititzen ez duten uhin bidezko irratiak: emisio orduetatik % 85 euskaraz dituzten irratiei laguntzeko 50.000 euro erabiliko dira. Eta euskarazko emisio orduak, astean, gutxienik, 25 izan beharko dira.

 Interesa duten hedabideek deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.