Euskara-mailak egiaztatzeko deialdiak - Izena emateko epea zabalik
Argitalpen-data:
IKASLEEN EGIAZTATZEA – 2018KO BIGARREN DEIALDIA
HABEren erregistroan inskribatuta dauden euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko 2018ko bigarren deialdiko probetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago: irailaren 14tik 25era bitartean, biak barne.
2018KO DEIALDI IREKIA
B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekian parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago: irailaren 14tik 25era bitartean, biak barne.
Deialdi honetara aurkezteko aukera izango dute euskaltegietako ikasle ez direnek ere, edozein herritarrek.