HABE

Deialdi irekia (2022)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiakDeialdi irekia > Azterketa-egunerako jarraibideak

Azterketa-egunerako jarraibideak

Jarraian duzu, ohiko galderen formatuan, azterketa-egunerako informazio garrantzitsua; bai antolaketari buruzkoa, bai Covid-19ari aurre egiteko prebentzio-neurriei dagokiona. Deialdi irekiko irakurmen- eta idazmen-probak egitera deituta dauden azterketari guztiek arretaz irakurri eta derrigor bete behar dituzte orri honetan jasotako jarraibide guztiak.

  • HABEren webgunean kontsultatu dezakezu zer leku, egun eta ordutan zauden deituta probak egiteko, hemen:
    www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak

    Oharra: egun- edo ordu-aldaketa eskatu baduzu eta HABEk onartu egin badizu, baliteke informazio hori oraindik eguneratu gabe egotea webgunean.
  • Azterketa-egunaren aurretik
    • Sintomei erreparatu: ezinbestekoa da norberak, proba-egunaren bezperan eta egunean bertan, tenperatura hartzea eta arnasa-sintomarik izateari erreparatzea. COVID-19arekin bateragarriak diren gaixotasun-sintomarik baldin baduzu, ezinbestekoa da FFP2 musukoa erabiltzea. 
  • Azterketa-egunean
    • Prebentzio-neurriak bete: indarrean dauden prebentzio-neurriak errespetatu (pertsonen arteko tartea gorde, eskuen higienea zaindu…).
    • Musukoa: aztertokian bertan musukoa erabiltzea gomendatzen dizugu. UNE-0065 zehaztapen teknikoa duen musukoak erabiltzea komeni da.
    • Saihestu pilaketak eta alferrikako itxaronaldiak: sarrera egoki eta patxadaz egin ahal izateko, nahikoa da aztertokira 20 bat minutu lehenago iristea. Sarrera nagusira hurbildu bezain laster, sartu barrura zuzenean. 
    • Segurtasun-distantzia: aztertokira sartzean, aztertokian bertan eta aztertokitik irtetean, gorde beti pertsonen arteko tartea.
  • Segurtasun-distantzia: geletan bermatuta egongo da 1,5 metroko gutxieneko tartea azterketarien artean.
  • Gel hidroalkoholikoa: aztertokian gel hidroalkoholikoa egongo da eskuragarri.
  1. Azterketa-egunean aztertokira bertaratu ezin diren azterketariei dagokienez, honako hau xedatzen du deialdi irekia egiten duen Ebazpenak:

    5. oinarria.– Azterketaldiak burutzea.

    […]

    3.– Matrikula egin eta gero, HABEren web-orrian argitaratu den azterketa-egutegian ezarritako egunean azterketaria azterketa-lekura agertzen ez bada, ez-aurkeztutzat joko da, eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera. Salbuespen gisa, bi egoera hauek aurreikusi dira, jarraian adierazitako ondorioekin:

    a) Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu edota lege edo erregelamendu izaera duen arau batek babestutako egoera bada, azterketa-probaren eguna aldatu ahal izango da, egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere, honako baldintza hauek betez gero: Azterketariak, proba-eguna egin eta biharamunetik aurrera, hiru lanegun izango ditu HABEri posta elektronikoz igortzeko azterketa-egunean aurkeztea eragotzi dion egoera eta arrazoia azaltzen duen adierazpen-orria eta berau justifikatzen duen ziurtagiriaren kopia (helbide elektroniko honetara: egiaztatzegintza@habe.eus). Adierazpen-orri horretan azaldutako karia justifikatuko duen ziurtagiria, txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du. Horretarako, proba-eguna egin eta biharamunetik aurrera, bost lanegun izango ditu, HABEren egoitzetako batean zuzenean aurkezteko posta elektronikoz bidalitako ziurtagiriaren jatorrizko agiria, HABEn dagokion konpultsa gauzatu ahal izateko.

    Aukera hori behin bakarrik probestu ahal izango da.

    Hiru laneguneko epea igarota, azterketariak ez badu HABEra posta elektronikoz igorri adierazpen-agiria, ez-aurkeztutzat joko da azterketaldi horretan.

    b) Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege edo erregelamendu izaera duen arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta azterketariak proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.

    Mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketari dagokionez, aldaketa jakinak eska ditzake azterketariak, eta HABEk baimendu, HABEren web-orrian argitaratu den azterketa-egutegian jarritako epe eta jarraibideen baitan.

  • Zure eskaera onartuz gero, irakurmen- eta idazmen-probak egiteko ezohiko aukera eskainiko dizu HABEk deialdi irekiaren egutegian horretarako zehaztutako datan.
  • Nortasun-agiria: NANa edo agiri ofizial baliokideren bat (pasaportea, gidabaimena).
  • Musukoa: aztertokian sartzeko UNE-0065 zehaztapen teknikoa duen musukoa eraman beharko duzu; hortaz, ez dira onartuko saredun edo garden gisa ezagutzen diren musukoak.
  • Boligrafo urdina edo beltza: gogoan izan erantzun-orrietan boligrafo urdinez edo beltzez idatzi behar dela.
  • BAKHen eta Buesa Arenan (Gasteiz), probaren hasiera-ordua baino 30 minutu lehenago.
  • BECen (Barakaldo), probaren hasiera-ordua baino 20 minutu lehenago.
  • Ficoban (Irun), probaren hasiera-ordua baino 20 minutu lehenago.
  • Ez; azterketariak soilik sartu ahal dira aztertokira. Nolanahi ere, desgaitasun edo behar berezi jakinen bat duten azterketariak lagunduta joan ahal izango dira.
  • HABEren webgunean, deialdi irekiaren mailakako informazio-orrietan dituzu,"Proben ezaugarriak" atalean, maila bakoitzeko proben deskribapena eta proba-eredua eskuratzeko esteka (ikus B1; ikus B2; ikus C1; ikus C2). 
  • Bertaratze-agiria behar duten azterketariei azterketa-egunean bertan luzatuko zaie azterketara joan izanaren frogagiria.

Azken aldaketako data: