HABE

Hautatu deialdia

Hautatu deialdia - 2020 

OHARRA: Deialdi batean matrikulatzen den azterketariak EZIN IZANGO DU INOLAKO MATRIKULARIK burutu sasoi bereko beste deialdian.

Irakurri arretaz deialdi bakoitzaren ezaugarriak.

 

Euskaltegietako ikasleen deialdiak-2020

  •  A1, A2 eta B1 mailak ebaluazio jarraituaren hariko ebaluazio-jardueren bitartez egiaztatu ahal izango dira, ikasturtean zehar garatuko diren lau ebaluazio-garaietan, Ebazpenak ezarritako baldintzak betetzen badira.

  • 2020 urtean bi azterketa-deialdi burutuko dira B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko.

  • Matrikulazio-epeak. Lehen deialdian: martxoaren 17tik 25era. Bigarren deialdian: irailaren 9tik 15era.
  •  Azterketa-deialdi hauetan parte hartu ahal izateko: euskaltegi batean matrikulatuta egotea 2019ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.

  • Euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu.

  • Irakurmeneko eta entzumeneko probak euskaltegian burutuko dira.

  • Deialdi hauetan parte hartzen duen azterketariak ezin izango du inolako matrikularik burutu sasoi bereko deialdi irekian.

  • Matrikula-ordaina: 40 €

 

Deialdi irekiak-2020

  • 2020 urtean bi deialdi ireki egingo dira: lehen deialdian C1 maila egiaztatu ahal izango da; bigarrenean, B1, B2, C1 eta C2 mailak.

  • Matrikulazio-epeak: Lehen deialdian (C1 maila): martxoaren 17tik 25era. Bigarren deialdian: irailaren 9tik 15era.

  • Parte hartu ahal izateko: ez da beharrezkoa euskaltegi batean matrikulatuta egotea.

  • Norberak aukeratzen du zein mailatara aurkeztu (maila bakar batera aurkez daiteke deialdi irekiko azterketaldi bakoitzean).

  • Deialdi irekian matrikulatzen denak ezin izango du inolako matrikularik burutu sasoi bereko euskaltegietako ikasleentzako egiaztatze-deialdian.
  • Probak bi egunetan burutuko dira: batean irakurmen- eta idazmen-probak; bestean entzumen- eta mintzamen-probak.

  • Matrikula-ordaina: 75 €

Azken aldaketako data: