HABE

Euskaltegietako ikasleentzako deialdia (2022)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiakEuskaltegietako ikasleentzako deialdia > Azterketa-egunerako jarraibideak

Azterketa-egunerako jarraibideak

Jarraian duzu, ohiko galderen formatuan, azterketa-egunerako informazio garrantzitsua; bai antolaketari buruzkoa, bai Covid-19ari aurre egiteko prebentzio-neurriei dagokiona. Euskaltegietako ikasleentzako deialdiko idazmen-proba egitera deituta dauden azterketari guztiek arretaz irakurri eta derrigor bete behar dituzte orri honetan jasotako jarraibide guztiak.

  • HABEren webgunean kontsultatu dezakezu zein leku, egun eta ordutan zauden deituta probak egiteko, hemen:
    www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak>

    Oharra: egun- edo ordu-aldaketa eskatu baldin baduzu eta HABEk onartu egin badizu, baliteke informazio hori oraindik eguneratu gabe egotea webgunean.
  • Azterketa-egunaren aurretik
    • Sintomei erreparatu: ezinbestekoa da norberak, proba-egunaren bezperan eta egunean bertan, tenperatura hartzea eta arnasa-sintomarik izateari erreparatzea. COVID-19arekin bateragarriak diren gaixotasun-sintomarik baldin baduzu, ezinbestekoa da FFP2 musukoa erabiltzea. 
  • Azterketa-egunean
    • Prebentzio-neurriak bete: indarrean dauden prebentzio-neurriak errespetatu (pertsonen arteko tartea gorde, eskuen higienea zaindu…).
    • Musukoa: aztertokian bertan musukoa erabiltzea gomendatzen dizugu. UNE-0065 zehaztapen teknikoa duen musukoak erabiltzea komeni da.
    • Saihestu pilaketak eta alferrikako itxaronaldiak: sarrera egoki eta patxadaz egin ahal izateko, nahikoa da aztertokira 20 bat minutu lehenago iristea. Sarrera nagusira hurbildu bezain laster, sartu barrura zuzenean. 
    • Segurtasun-distantzia: aztertokira sartzean, aztertokian bertan eta aztertokitik irtetean, gorde beti pertsonen arteko tartea.
  • Segurtasun-distantzia: geletan bermatuta egongo da 1,5 metroko gutxieneko tartea azterketarien artean.
  • Gel hidroalkoholikoa: aztertokian gel hidroalkoholikoa egongo da eskuragarri.
  1. Azterketa-egunean aztertokira bertaratu ezin diren azterketariei dagokienez, honako hau xedatzen du euskaltegietako ikasleentzako deialdia egiten duen Ebazpenak:

    5. oinarria.– Azterketaldiak burutzea.

    […]

    4.– Matrikula egin eta gero, HABEren web-orrian argitaratu den azterketa-egutegian ezarritako egunean azterketaria ez bada agertu azterketa-lekura, ez aurkeztutzat emango da eta azterketariak galdu egingo du azterketa aukera, salbuespenezko bi egoera hauengatik ez bada, jarraian adierazitako ondorioekin:

    a) Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu edota lege-xedapenez babestutako egoera bada, azterketa-probaren eguna aldatu ahal izango da, egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere, ondorengo baldintzak betez gero: Azterketariak proba-egunaren biharamunetik hasita hiru lanegun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ez izanaren agiria HABEn aurkezteko posta elektronikoz, eta proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bost lanegun agiriaren konpultsa HABEren egoitzetako batean aurkezteko. Agiri horretan azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko du.

    Aukera hori behin bakarrik probestu ahal izango da.

    b) Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege-xedapenez babestutako arrazoi batek eragin badu, eta azterketariak proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.

    Hiru laneguneko epea igaro ondoren aurkeztutako eskabideen izenpetzaile diren azterketariak ez aurkeztutzat emango dira azterketaldi horretan.

    Mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketari dagokionez, aldaketa jakinak eska ditzake azterketariak, eta HABEk baimendu, jarritako epe eta jarraibideen baitan.

  • Nortasun-agiria: NANa edo agiri ofizial baliokideren bat (pasaportea, gidabaimena).
  • Boligrafoa: gogoan izan erantzun-orrietan boligrafo urdinez edo beltzez idatzi behar dela.
  • Musukoa: horrenbeste jende pilatuko den toki itxian gomendagarria da musukoa erabiltzea.
  • BAKHen eta Buesa Arenan (Gasteiz), probaren hasiera-ordua baino 30 minutu lehenago.
  • BECen (Barakaldo), probaren hasiera-ordua baino 20 minutu lehenago.
  • Ficoban (Irun), probaren hasiera-ordua baino 20 minutu lehenago.
  • Ez; azterketariak soilik sartu ahal dira aztertokira. Nolanahi ere, desgaitasun edo behar berezi jakinen bat duten azterketariak lagunduta joan ahal izango dira.
  • HABEren webgunean, Euskaltegietako ikasleentzako deialdiaren mailakako informazio-orrietan dituzu,"Proben ezaugarriak" atalean, maila bakoitzeko proben deskribapena eta proba-eredua eskuratzeko esteka (ikus B1; ikus B2; ikus C1; ikus C2). 
  • Bertaratze-agiria behar duten azterketariei azterketa-egunean bertan luzatuko zaie azterketara joan izanaren frogagiria.

Azken aldaketako data: