HABE

Deialdi irekia 2019

Ebazpena  

B1 Maila. Erabiltzaile independentea

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2019an betetzea.
  • Interesduna, gehienez ere, bi gaitasun-mailetarako matrikula daiteke deialdi honetan.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

Bestelako betebeharrak

Gaitasun-proba hauetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

Bateraezina izango da deialdi honetan eta 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez eginiko 2019ko bigarren deialdian parte hartzea maila berean. Beraz, euskaltegietako edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2019ko bigarren deialdian mailaren bat egiaztatzeko baldintzak betetzen dituztenean, aukeratu egin beharko dute deialdi batean zein bestean matrikulatu, gaitasun-maila jakin bat egiaztatzeko.

MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea ekainaren 26tik uztailaren 9ra bitartekoa izango da, biak barne.

Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian HASI SAIOAn klik eginez (ERABILTZAILEA - PASAHITZA).

Noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, ERABILTZAILEA eta PASAHITZA sartuko dira:

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza baieztatzea edo aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero,  pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Behar izanez gero, HABEra jo daiteke.

Inoiz euskaltegiren batean ibili ez direnek, HABEn erregistratu aukera baliatuko dute eta jarraian Izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta jarraian aplikazioan sartzeko norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Oharra: HABEn erregistratu aukera izena-emateko epearen barruan soilik izango da erabilgarri.

Ondoren, Azterketak: matrikulak eta emaitzakDeialdi irekia Maila aukeratu (B1, B2, C1, C2) - Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horretarako "Datu pertsonalak eta akademikoak" atalean sartu eta egin beharreko aldaketak egin eta gero klik egin "Gorde" ikonoaren gainean. Aldatu behar dena NAN-zenbakia baldin bada, datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikula-ordaina 75 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu.

Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden petsonak. Halaber, % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.

Matrikularen ordainketa horretarako ezarritako epearen barruan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, lau kasu hauetan bakarrik itzuliko da:

a) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

b) Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

c) Euskaltegietako ikasleentzako 2019ko lehen deialdian parte hartu eta lortutako kalifikazioen aurkako gora jotzeko errekurtsoa ebaztearen ondorioz, egindako matrikulak baliorik ez badu deialdi ireki honetan. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

d) Deialdi ireki honetan matrikula egina izan eta, udako ikastaroetan gainditutako gaitasun-mailen ondorioz, euskaltegietako ikasleei zuzendutako 2019ko bigarren deialdian ere maila bereko probetara aurkezteko matrikula eginez gero. Kasu honetan, bertan behera utziko da deialdi ireki honetarako eginiko matrikula eta, ondorioz, HABEk itzuli egingo dio matrikula-eskubideengatik ordaindutako dirua. Hau guztia dagokion eskaria betez bideratuko da.

EGUTEGIA

2019ko deialdi irekiko egutegia:

  • Matrikula-epea: ekainaren 26tik uztailaren 9ra bitartean
  • Onartuen zerrenda: uztailaren 11n
  • Irakurmeneko eta idazmeneko probak: irailaren 14n
  • Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak: urriaren 30ean
  • Entzumeneko eta mintzameneko probak: azaroaren 29an eta 30ean
  • Emaitzak: abenduaren 12an

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa beharko du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

PROBEN ANTOLAKETA

  1. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenaren II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Azterketak bi une ezberdinetan egingo dira: lehenik irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba. 

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2019ko deialdi irekia - B1 maila:

Irakurmeneko eta idazmeneko probak

  • Eguna: irailaren 14an
  • Ordua: 12:30
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia. EHU. Donostia

Entzumeneko eta mintzameneko probak (1)

  • Eguna: azaroaren 29an eta 30ean
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Idazmeneko emaitzak jakin ondoren. Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn www.habe.euskadi.eus

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.  

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi beharko da, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Egiaztatze-proba hauetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa), eta duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Irakurmen- eta idazmen-probak nahiz entzumen- eta mintzamen-probak egiteko lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian horretarako ezarritako epeetan:

- Irakurmeneko eta idazmeneko probetarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: irailaren 6a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

- Entzumeneko eta mintzameneko probetarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 18a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa). Oharra: entzumeneko eta mintzameneko probetarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du egiaztatze-proba hauetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den. Horretarako, HASI SAIOAn sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

DEIALDIAREN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

  1. Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak,  2019ko martxoaren 7ko Ebazpenaren II. eranskinean jasotako puntuazio-sistemari jarraikiz.
  2. Gaitasun-proba gainditutzat emateko, oro har, lau trebetasunetan gainditu beharko ditu azterketariak aipatu II. eranskinean zehaztutako gutxienekoak.
  3. Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Nolanahi ere, B1, B2, C1 eta C2 mailetako probetan azterketariak irakurmen-proban 9 puntu ateratzen baditu, idazmen-proba zuzendu egingo zaio, eta idazmen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio irakurmen-probako kalifikazioa. Era berean, azterketariak entzumen-proban 9 puntu atera eta mintzamen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio entzumeneko kalifikazioa.
  4. Horrezaz gain, B1, B2 eta C1 mailetako idazmen-probako emaitzan 15 puntura iritsi ez, baina gutxienez 13 lortzen dituen azterketariak mintzamen-proban ateratako puntuekin konpentsatu ahal izango du puntu-gabezia hori, baldin eta mintzamen-proba gainditzeko gutxienekoa lortu eta idazmen-proba gainditzeko eskatzen den gutxienekora iristen bada mintzamen-proban lortutako soberakinarekin.
  5. Edozelan ere, aipatu maila horietan ezinbesteko baldintza izango da gutxienez 13 puntu ateratzea idazmen-proban, mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  6. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatzeko.
  7. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  8. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  9. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta azterketariak egindako irakurmen- eta idazmen-probak (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  10. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenaren I. eranskineko 9. oinarrian eta Ebazpen beraren II. eranskinean daude jasota.
  11. Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, MP3 grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakurtresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoak) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.
  12. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  13. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.
  14. Probak egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

EMAITZAK

HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta trebetasunez trebetasun, egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin, ikus ZIURTAGIRIAK atala.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK

Ikus ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK atala.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2019ko martxoaren 7ko Ebazpena - II. eranskina

Ebazpena  

B2 Maila. Erabiltzaile aurreratua

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2019an betetzea.
  • Interesduna, gehienez ere,  bi gaitasun-mailetarako matrikula daiteke deialdi honetan.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

Bestelako betebeharrak

Gaitasun-proba hauetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

Bateraezina izango da deialdi honetan eta 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez eginiko 2019ko bigarren deialdian parte hartzea maila berean. Beraz, euskaltegietako edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2019ko bigarren deialdian mailaren bat egiaztatzeko baldintzak betetzen dituztenean, aukeratu egin beharko dute deialdi batean zein bestean matrikulatu, gaitasun-maila jakin bat egiaztatzeko.

MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea ekainaren 26tik uztailaren 9ra bitartekoa izango da, biak barne.

Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian HASI SAIOAn klik eginez (ERABILTZAILEA - PASAHITZA).

Noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, ERABILTZAILEA eta PASAHITZA sartuko dira:

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza baieztatzea edo aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Behar izanez gero, HABEra jo daiteke.

Inoiz euskaltegiren batean ibili ez direnek, HABEn erregistratu aukera baliatuko dute eta jarraian Izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta jarraian aplikazioan sartzeko norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Oharra: HABEn erregistratu aukera izena-emateko epearen barruan soilik izango da erabilgarri.

Ondoren, Azterketak: matrikulak eta emaitzakDeialdi irekia Maila aukeratu (B1, B2, C1, C2) - Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horretarako "Datu pertsonalak eta akademikoak" atalean sartu eta egin beharreko aldaketak egin eta gero klik egin "Gorde" ikonoaren gainean. Aldatu behar dena NAN-zenbakia baldin bada, datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikula-ordaina 75 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu.

Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden petsonak. Halaber, % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.

Matrikularen ordainketa horretarako ezarritako epearen barruan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, lau kasu hauetan bakarrik itzuliko da:

a) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

b) Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

c) Euskaltegietako ikasleentzako 2019ko lehen deialdian parte hartu eta lortutako kalifikazioen aurkako gora jotzeko errekurtsoa ebaztearen ondorioz, egindako matrikulak baliorik ez badu deialdi ireki honetan. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

d) Deialdi ireki honetan matrikula egina izan eta, udako ikastaroetan gainditutako gaitasun-mailen ondorioz, euskaltegietako ikasleei zuzendutako 2019ko bigarren deialdian ere maila bereko probetara aurkezteko matrikula eginez gero. Kasu honetan, bertan behera utziko da deialdi ireki honetarako eginiko matrikula eta, ondorioz, HABEk itzuli egingo dio matrikula-eskubideengatik ordaindutako dirua. Hau guztia dagokion eskaria betez bideratuko da.

EGUTEGIA

2019ko deialdi irekiko egutegia:

  • Matrikula-epea: ekainaren 26tik uztailaren 9ra bitartean
  • Onartuen zerrenda: uztailaren 11n
  • Irakurmeneko eta idazmeneko probak: irailaren 14n
  • Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak: urriaren 30ean
  • Entzumeneko eta mintzameneko probak: azaroaren 21ean, 22an eta 23an
  • Emaitzak: abenduaren 12an

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

PROBEN ANTOLAKETA

  1. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenaren II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Azterketak bi une ezberdinetan egingo dira: lehenik irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2019ko deialdi irekia - B2 maila:

Irakurmeneko eta idazmeneko probak

  • Eguna: irailaren 14an
  • Ordua: 08:30
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia. EHU. Donostia

Entzumeneko eta mintzameneko probak (1)

  • Eguna: azaroaren 21ean, 22an eta 23an

- Irakurmeneko eta idazmeneko probetarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: irailaren 6, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

C1 Maila. Erabiltzaile gaitua

  • Entzumeneko eta mintzameneko probak: azaroaren 28an, 29an eta 30ean
  • Emaitzak: abenduaren 12an

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

PROBEN ANTOLAKETA

  1. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenaren II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Azterketak bi une ezberdinetan egingo dira: lehenik irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2019ko deialdi irekia - C1 maila:

Irakurmeneko eta idazmeneko probak

  • Eguna: irailaren 14an
  • Ordua: 11:30
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia. EHU. Donostia

Entzumeneko eta mintzameneko probak (1)

  • Eguna: azaroaren 28an, 29an eta 30ean
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Idazmeneko emaitzak jakin ondoren. Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn www.habe.euskadi.eus

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi beharko da, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Egiaztatze-proba hauetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa) eta duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

C2 Maila. Erabiltzaile aditua

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdi honetan matrikulatu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Gutxienez 17 urte izatea edo 2019an betetzea.
  • C2 mailarako matrikulatzeko C1 mailako euskara-agiria izatea, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen dituen uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuaren baitako irizpide eta jarraibideen arabera egiaztatua; edota C1 mailako euskara-agiria izatetik salbuetsia izatea, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
  • C2 mailaren kasuan, azterketariak norberaren espezialitate akademiko edo teknikoa zehaztuko du matrikulazioan, azterketa egiteko.
  • Interesduna, gehienez ere, bi gaitasun-mailetarako matrikula daiteke deialdi honetan.
  • Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

Bestelako betebeharrak

Gaitasun-proba hauetan parte hartzeko azterketariak ondoko hauek ere bete behar ditu:

  • Matrikula behar bezala bideratzea
  • Azterketa-eskubideak ordaintzea.
  • Azterketa egunean ordurako bertan izatea.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea, nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.

Bateraezina izango da deialdi honetan eta 2018ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez eginiko 2019ko bigarren deialdian parte hartzea maila berean. Beraz, euskaltegietako edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleek 2019ko bigarren deialdian mailaren bat egiaztatzeko baldintzak betetzen dituztenean, aukeratu egin beharko dute deialdi batean zein bestean matrikulatu, gaitasun-maila jakin bat egiaztatzeko.

 MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea ekainaren 26tik uztailaren 9ra bitartekoa izango da, biak barne.

Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian HASI SAIOAn klik eginez (ERABILTZAILEA - PASAHITZA).

Noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, ERABILTZAILEA eta PASAHITZA sartuko dira:

Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.

Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza baieztatzea edo aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Behar izanez gero, HABEra jo daiteke.

Inoiz euskaltegiren batean ibili ez direnek, HABEn erregistratu aukera baliatuko dute eta jarraian Izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta jarraian aplikazioan sartzeko norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira.

Oharra: HABEn erregistratu aukera izena-emateko epearen barruan soilik izango da erabilgarri.

Ondoren, Azterketak: matrikulak eta emaitzakDeialdi irekia Maila aukeratu (B1, B2, C1, C2) - Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.

Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NAN-zenbakia izan ezik. Horretarako "Datu pertsonalak eta akademikoak" atalean sartu eta egin beharreko aldaketak egin eta gero klik egin "Gorde" ikonoaren gainean. Aldatu behar dena NAN-zenbakia baldin bada, datuak zuzentzeko eskaria egin dezake HABEra zuzenduz.

MATRIKULAREN ORDAINKETA

Matrikula-ordaina 75 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu.

Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden petsonak. Halaber, % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.

Matrikularen ordainketa horretarako ezarritako epearen barruan egin beharko da, Internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular, Caja Rural de Navarra), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.

Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.

Matrikula ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak:

Arrazoiak arrazoi, behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, lau kasu hauetan bakarrik itzuliko da:

a) Matrikula egin ondoren, azterketaria konturatzen bada okerreko maila baterako egin duela, dagokion mailarako matrikula egin beharko du (matrikulaldi epearen barruan). Kasu hauetan oker egindako matrikularen dirua itzultzea eska dezake, dagokion eskaria betez. Baina, betiere, itzulketarako eskaria matrikula-epearen barruan egin beharko da.

b) Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

c) Euskaltegietako ikasleentzako 2019ko lehen deialdian parte hartu eta lortutako kalifikazioen aurkako gora jotzeko errekurtsoa ebaztearen ondorioz, egindako matrikulak baliorik ez badu deialdi ireki honetan. Kasu horretan, azterketariak eska dezake dirua itzultzea, dagokion eskaria betez.

d) Deialdi ireki honetan matrikula egina izan eta, udako ikastaroetan gainditutako gaitasun-mailen ondorioz, euskaltegietako ikasleei zuzendutako 2019ko bigarren deialdian ere maila bereko probetara aurkezteko matrikula eginez gero. Kasu honetan, bertan behera utziko da deialdi ireki honetarako eginiko matrikula eta, ondorioz, HABEk itzuli egingo dio matrikula-eskubideengatik ordaindutako dirua. Hau guztia dagokion eskaria betez bideratuko da.

EGUTEGIA

2019ko deialdi irekiko egutegia:

  • Matrikula-epea: ekainaren 26tik uztailaren 9ra bitartean
  • Onartuen zerrenda: uztailaren 11n
  • Irakurmeneko eta idazmeneko probak: irailaren 14n
  • Irakurmeneko eta idazmeneko emaitzak: urriaren 30ean
  • Entzumeneko eta mintzameneko probak: azaroaren 29an eta 30ean
  • Emaitzak: abenduaren 12an

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

PROBEN ANTOLAKETA

  1. HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuko Ebaluazio Atalak prestatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenaren II. eranskinean zehaztutakoa oinarri hartuz.
  2. Proben aplikazioari dagokionez, HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak aplikatuko ditu lau trebetasunak neurtzeko probak, lurraldeka eta lurralde bakoitzean eremu bateratuan, egutegian zehaztutako datetan.
  3. Azterketak bi une ezberdinetan egingo dira: lehenik irakurmen-proba eta idazmen-proba egingo dira, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, entzumen-proba eta mintzamen-proba.

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

2019ko deialdi irekia - C2 maila:

Irakurmeneko eta idazmeneko probak

  • Eguna: irailaren 14an
  • Ordua: 08:30
  • Lekua Araba: Elurreta gelategia. EHU. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Barriola gelategia. EHU. Donostia

Entzumeneko eta mintzameneko probak (1)

  • Eguna: azaroaren 29an eta 30ean
  • Ordua: Ikasle bakoitzari berea emango zaio
  • Lekua Araba: Mendebaldea institutua. Gasteiz
  • Lekua Bizkaia: BEC. Barakaldo
  • Lekua Gipuzkoa: Luberri institutua. Donostia

(1) Idazmeneko emaitzak jakin ondoren. Probetarako leku, egun eta ordu zehatzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn www.habe.euskadi.eus

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

PROBA EGUNERAKO OHARRAK

  • Gaitasun-mailak egiaztatzeko probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du proban parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.
  • Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko du, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.
  • Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.
  • Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.
  • Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.
  • Idazmeneko proba boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi beharko da, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

Egiaztatze-proba hauetan parte hartu nahi duten eta egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetzeke edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizteke.

Gaitasun-proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak matrikula egiteko garaian, HABEren lurralde-arduradunari egin beharko dio dagokion eskaera (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa) eta duen desgaitasuna agiri ofizialez zuritzeaz gain, eskatzen duen egokitzapena azalduko du (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema, etab.), kasuan kasuko antolaketa-moduaren arabera. Eskari hauen aurrean, HABEk denbora nahiz baliabideak egokituko dizkio behar bereziak dituen azterketariari.

Egiaztatze-prozesuan matrikula egin eta gero, azterketariak egiaztatze-proba egiteko egutegian ezarritako azterketa-data aldatu ahal izateko, inguruabar eragileak eman beharko dira, eta emandako egunean azterketariari proba egitea galarazten dion arrazoiak ustekabekoa eta ezinbestekoa behar du izan. Halaber, azaldutako karia dagokion txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da, ezinbestez. Eskariak idatziz aurkeztuko dira HABEren Azterketa-batzordeburuaren aurrean, honako helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. HABEk gertaera hori berariaz ontzat emanez gero, proba egiteko eguna aldatzeko aukera eskainiko dio azterketariari. Horrelakoetan, data berriak egiaztatzegintzaren antolaketaren ardatzetara egokitu beharko du, ezinbestez.

Irakurmen- eta idazmen-probak nahiz entzumen- eta mintzamen-probak egiteko lekua aldatzeko eskabidea posta elektronikoz egingo da, eskari hori egiteko arrazoiak azalduz eta, betiere, deialdiaren egutegian horretarako ezarritako epeetan:

- Irakurmeneko eta idazmeneko probetarako leku-aldaketa eskatzeko eguna: irailaren 6a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).

- Entzumeneko eta mintzameneko probetarako leku-, egun- edo ordu-aldaketa eskatzeko eguna: azaroaren 18a, dagokion eskaria betez (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa). Oharra: entzumeneko eta mintzameneko probetarako egun-aldaketa egutegian aurreikusitako egunen artean bakarrik egin daiteke.

ONARTUEN ZERRENDA

Matrikula egiteko epea amaitu ondoren, HABEren zuzendari nagusiak argitaratuko du egiaztatze-proba hauetan parte hartzeko onartuen zerrenda eta azterketari bakoitzak www.habe.euskadi.eus atarian ikusi ahal izango du norberari dagokion matrikula zertan den. Horretarako, HASI SAIOAn sartu eta Matrikula zertan den puntura joan.

DEIALDIAREN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA

  1.  Maila bateko probak gainditzeko, 100 puntutik gutxienez 50 lortu beharko ditu azterketariak, 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenaren II. eranskinean jasotako puntuazio-sistemari jarraikiz.
  2. Gaitasun-proba gainditutzat emateko, oro har, lau trebetasunetan gainditu beharko ditu azterketariak aipatu II. eranskinean zehaztutako gutxienekoak.
  3. Ezinbesteko baldintza izango da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Nolanahi ere, B1, B2, C1 eta C2 mailetako probetan azterketariak irakurmen-proban 9 puntu ateratzen baditu, idazmen-proba zuzendu egingo zaio, eta idazmen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio irakurmen-probako kalifikazioa. Era berean, azterketariak entzunmen-proban 9 puntu atera eta mintzamen-proban gutxienez 16 puntu ateratzen baditu, konpentsatu egingo zaio entzumeneko kalifikazioa.
  4. Edozelan ere, ezinbesteko baldintza izango da idazmen-proba gainditzea mintzamen-probara aurkeztu ahal izateko.
  5. Gaitasun-probak norenak diren jakin gabe zuzenduko dituzte aztertzaileek zein tutoreek, zuzenketa izengabea bermatzeko.
  6. Idazmen- nahiz mintzamen-probak, gutxienez bina aztertzailek zuzenduko dituzte eta irizpen arrazoitua emango dute adostutako kalifikazio-fitxan. Gutxienekoak bete diren ala ez erabakitzean bi aztertzaileek bat ez badatoz, hirugarren zuzenketa bideratuko da tutore/adituaren eskutik.
  7. Mintzamen-proba guztiak grabatu egingo dira, zuzenketa-prozesuaren euskarri eta ikerketa-helburu zein aztertzaileen trebakuntzarako.
  8. Idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta azterketariak egindako irakurmen- eta idazmen-probak (PDF formatuan) ikusgai izango ditu azterketariak www.habe.euskadi.eus atarian, baita bere mintza-saioa entzungai ere.
  9. Idazmen-proba ontzat emateko, eskatutako hitz-kopuruaren gutxienekoa gainditu beharko du. Eskatutako hitz-kopurura iristen ez diren idazlanak baloratzerakoan, % 10 baino gutxiagogatik iristen ez den azterketariari kenketa egingo zaio puntuazio orokorrean. Halaber, mintzamen-proban egindako elkarrizketak ezarritako gutxieneko iraupena izango du. Gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak HABEren zuzendari nagusiaren 2019ko martxoaren 7ko Ebazpenaren I. eranskineko 9. oinarrian eta Ebazpen beraren II. eranskinean daude jasota.
  10. Egiaztatze-prozesua bideratzeko jardunak, gailu elektronikoek (telefono, ordenagailu, argazki-kamera, MP3 grabagailu, haririk gabeko entzungailu, irakurtresnadun ordulariak eta entzungai edo ikusgai diren edukietara sarbidea eskaintzen duten betaurrekoak) eskain dezaketen edukietarako sarbiderik gabe daude aurreikusita eta Interneterako konexiorik gabe.
  11. Probak PDFatuta zuzenduko direnez, idazmen-probetan, irakurgarria izan beharko du idazketak eta ulergarria kaligrafiak. Ahalik eta garbien idazteko eskatzen zaio azterketariari. Ohar Tippex edo antzekoekin zuzendutako testuak, baita ezaba daitezkeen boligrafoz idatzitakoak ere, irakurgaitz bihur daitezkeela. Gomendatu egiten da, beraz, boligrafo urdin ilunez nahiz beltzez idaztea. Aztertzaileek ez dituzte kalifikatuko ezin irakur daitezkeen testuak. Ez dira, halaber, zuzenduko azterketariaren grafia ez den beste norbaitenaz idatzitakoak ezta orrialde solteetan edota eredu ofiziala ez den beste batean egindako idazmen-probak ere. Arkatzez idatzitako probak ere ez dira zuzenduko.
  12. Mintzamen-probetan, berriz, argi ahoskatu eta zuzen ebakiko dira hitzak.
  13. Probak egiterakoan, azterketariak ematen zaizkion jarraibideak zuzen eta egoki bete behar ditu.

EMAITZAK

HABEk gaitasun-proben emaitzak argitaratuko ditu www.habe.euskadi.eus atarian, mailaz-maila eta trebetasunez trebetasun, egutegian zehaztutako datetan.

Emaitzak ikusteko, sartu HASI SAIOAn (Erabiltzailea/Pasahitza jarrita) eta Azterketaren emaitza jakin puntura jo. Horrela eginda, idazmen- eta mintzamen-ataletako kalifikazio-orriak eta egindako idazmen-proba ikusgai izango ditu azterketariak, baita bere mintza-saioa entzungai ere.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK, EZAUGARRIAK, ANTOLAMENDU-MODUA ETA ATALEZ ATALEKO KALIFIKAZIOAK

2019ko martxoaren 7ko Ebazpena - II. eranskina

AZTERKETA-EREDUAK

HABEren deialdietan egiaztatu daitezkeen mailen azterketa-ereduak eskuragarri daude www.ikasbil.eus atarian, baliabideak atalean.

ERREKLAMAZIOAK ETA GORA JOTZEAK

Erreklamazioak

Egiaztatze-prozesu honetako interesdunak erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendariaren aurrean onartuen zerrendaren aurka aurkezten denean, eta dagokion Epaimahaiaren aurrean, prozeduran edo puntuazioen zenbatzean edota emaitzetan nolabaiteko errakuntzarik gertatu dela uste badu; betiere, jarraian azaltzen diren datu zein agiriak aurkezten baditu: 

  • Erreklamatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea.
  • Nortasun-agiriaren zenbakia.
  • Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.
  • Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.
  • Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.
  • Erreklamaziogilearen izenpea.

Erreklamazioak hiru egun baliodunen epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia hartu ala proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa

Interesdunak, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo, horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Prozedura

Erreklamazioak zein gora jotzeko errekurtsoak idatziz egin eta HABEren Donostiako Erregistro Nagusira igorriko dira, honako helbide honetara: Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6.a-20018 Donostia. Horretarako, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.4 artikuluan ezarritako baliabideak erabili ahal izango dira.

Edozein modutan, erreklamazioek zein gora jotzeko errekurtsoek ez dituzte etengo deialdi honetan jasotako ohiko prozedurak eta egutegia.

ZIURTAGIRIAK

Gaitasun-proba gaindituz mailaren bat egiaztatu duen azterketariak dagokion ziurtagiria eskuratu ahal izango du www.habe.euskadi.eus atariaren bitartez.

Ziurtagiria eskuratzeko, HASI SAIOAn sartu eta Agiriak puntura jo.

Matrikula nola egin?

Zein dira erabiltzailea eta pasahitza?

Azken aldaketako data: