HABE

Erreklamazioak eta gora jotzeak

Erreklamazioak

Deialdi hauetako egiaztatze-prozesuan interesdunak uste badu prozeduran, puntuazioen zenbatzean edo emaitzetan errakuntzarik gertatu dela, erreklamazioa aurkez dezake betiere, honako datu zein agiriak aurkezten baditu:

  • Erreklamatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea
  • Nortasun-agiriaren zenbakia
  • Egiten duen eskaera edo erreklamazioa
  • Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak.
  • Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila
  • Erreklamaziogilearen izenpea

Erreklamazioak hiru eguneko epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia hartu edota proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik  kontatzen hasita. Erreklamazioak, probak egin aurretik eta emaitzak onartu baino lehen ebatziko dira, hurrenez hurren.

Gora jotzeko errekurtsoa

Interesdunek, halaber, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, eta horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera.

Erreklamazioak zein gorako errekurtsoak HABEren Donostiako Erregistro Nagusira zuzenduko dira, honako helbide honetara: Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6.a – 20018 Donostia-San Sebastián.

Azken eguneratzea: 2015/01/21