HABE

AZTERKETA-EGUNERAKO OHARRAK

Probak esandako orduan hasiko dira. Horregatik ordua baino ordu laurden lehenago bertan egon behar du azterketariak. Ordurako bertan ez dagoenak ezin izango du frogan parte hartu, probak hasi ondoren ez baitu azterketa-tokira sartzerik izango.

Azterketako arduradunaren aurrean identifikatu egin beharko da, nortasun-agiria edo argazkia duen agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz. Agiria mahai gainean bistan ipini behar du, gelako arduradunak etorri direnen izenak ziurta ditzan.

Debekaturik dago eskuko telefonoa, ordenagailua edota bestelako baliabide teknologikorik erabiltzea.

Azterketan zehar isiltasuna ezinbestekoa da.

Arazo larririk ez bada, ezingo da gelatik irten azterketa amaitu arte. Azterketa amaitu ahala gelatik irten ahal izango da, baina ezin izango da pasilloan geratu.

Azterketa boligrafo beltz edo urdin ilunez idatzi behar du, eta arkatza zirriborroetarako besterik ez da erabiliko.

Azken eguneratzea: 2014/01/23