HABE

Fecha de publicación: 04/11/2013

"Sustraietatik zerura" Daniel Cassanyren lan hautatuak liburuaren aurkezpena

Duela gutxi Itzulpen Sailaren bildumaren baitan HABEk argitara eman duen 53. liburuaren aurkezpena egingo da aste honetan, egilearen beraren eskutik egin ere.


			     Daniel Cassany

Daniel Cassany

Norentzat
Lehen eta bigarren hizkuntzen irakaskuntzan lanean diharduten profesionalei zuzendutako aurkezpenak dira hauek.


Noiz-nongoak
•Bilbo
– IES Ibarrekolanda BHIko erabilera anitzeko gela (Arbolagane, 2 –
48015 BILBO) - 2013/11/07 - Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara
•Donostia – Donostiako Berritzegunea (Villa Fatima, Atarizar 16 – 20013 DONOSTIA) - 2013/11/08 - Eguerdiko 13:30etik 14:30era.

Izen-ematea
Mesedez, etorri nahi izatera, adierazi azaroaren 6rako, deituz edo idatziz: 943 022627 / prestakuntz@habe.org zure izen-abizenak eta zein saiotara joan nahi duzun zehaztuz.

Hizlaria

Daniel Cassanyk Diskurtsoaren Analisia irakasten du Universitat Pompeu Fabran (Bartzelona). Lizentziatua da Kataluniar Filologian, eta doktore Hizkuntzaren Didaktikan. Irakurtzeaz, idazteaz eta hizkuntzaren didaktikaz hainbat liburu idatzi ditu, eta kapitulu ugari hainbat lanetan; baita 15 monografia eta 100 artikulutik gora ere.
Hispanoamerikako zenbait aldizkaritan (15etik gora) editore-kontseiluko kide da. Europa, Amerika eta Asiako herrialde zenbaitetan (25etik gora) irakasle eta hizlari aritu da gonbidatua. Literazitate kritikoa ikergai duen taldearen buru da 2004az geroztik.