HABE

Datos estadísticos

Estas aquí: Institución > Datos estadísticos

  • Helduen euskalduntzea ebaluatzeko oinarrizko adierazle-sistema
    2019az geroztik, HABEren Erregistroko euskaltegi guztien eskura dago "Helduen Euskalduntzea Ebaluatzeko Oinarrizko Adierazle Sistema". Tresna honek euskaltegiei ahalbidetzen die azterketa konparatiboa egitea, bai modu sinkronikoan (euskaltegi bakoitzak bere datuak alderatu ditzake euskaltegi guztien batez besteko datuekin) eta baita modu diakronikoan ere (euskaltegi jakin baten azken ikasturteetako bilakaera aurkezten du txostenak). Txosten honetan jaso dira euskaltegi guztien batez besteko datuak, oinarrizko hamar adierazletan egituratuta: ikasleriaren bilakaera, emakumezko ikasleriaren bilakaera, ikasleen batez besteko adina, eskola-ordu kopuruaren bilakaera, birmatrikulak, ikasleen banaketa mailetan, ikasleen banaketa ikastereduetan, ikasle-ratioa, asistentzia eta bajak:
    Helduen Euskalduntzea Ebaluatzeko Oinarrizko Adierazle Sistema: Orotarako datuak (2009-2010 / 2018-2019)

  • 2019-2020 ikasturtean, 35.527 ikasle heldu aritu dira euren euskara-maila hobetzen, Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan:
    • Erdia baino gehiago emakumeak dira (% 66,3)
    • Adinari dagokionez, ikasleen banaketa nahiko orekatua da adin-tarte guztietan
    • Herena baino gehiago graduatua edo lizentziaduna da (% 37,7)
    • Gehiengo zabala aurrez aurreko ikastereduan dago matrikulatuta (% 82,6)

  • 2019-2020 ikasturtean, 1.320 irakasle aritu dira helduei euskara-eskolak ematen, Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan
    • Erdia baino gehiago emakumeak dira (% 66,8)
    • Erdia baino gehiago 50-60 urte bitarteko adin-tartean dago (% 52,2)
    • Erdia baino gehiago graduatua edo lizentziaduna da (% 61,7)

    • Ebaluazioa euskaltegietan (2019-2020 ikasturtea)
      • A1 maila: euskaltegian maila horretan ibilitako* ikasleen % 32k lortu du A1 mailako agiria
      • A2 maila: euskaltegian maila horretan ibilitako* ikasleen % 48k lortu du A2 mailako agiria
      • B1 maila: euskaltegian maila horretan ibilitako* ikasleen % 53k lortu du B1 mailako agiria
        * Mailan ibilitako ikasleak dira dagokion maila baino abiapuntu-maila baxuagoa eta maila hori bera edo altuagoa helburu-maila duten ikasleak

      • Azterketa-deialdiak (2020)
        Euskaltegietako ikasleentzako deialdiaren eta deialdi irekiaren kasuan, bi azterketaldietako datuak jaso dira batera (HOBE deialdiak azterketaldi bakarra izan zuen 2020an).
        • Euskaltegietako ikasleentzako deialdia (2020)
          • B2 maila: matrikulatutako ikasleen % 60k lortu du B2 mailako agiria
          • C1 maila: matrikulatutako ikasleen % 36k lortu du C1 mailako agiria
          • C2 maila: matrikulatutako ikasleen % 25ek lortu du C2 mailako agiria

        • Deialdi irekia (2020)
          • B1 maila: matrikulatutako ikasleen % 38k lortu du B1 mailako agiria
          • B2 maila: matrikulatutako ikasleen % 43k lortu du B2 mailako agiria
          • C1 maila: matrikulatutako ikasleen % 37k lortu du C1 mailako agiria
          • C2 maila: matrikulatutako ikasleen % 19k lortu du C2 mailako agiria

        • HOBE deialdia (2020)
          • C1 maila: matrikulatutako ikasleen % 32k lortu du C1 mailako agiria
          • C2 maila: matrikulatutako ikasleen % 25ek lortu du C2 mailako agiria

Fecha de última modificación: