Ohiko galderak: euskara ikasleentzako 2023. urteko dirulaguntzak
Eduki honen helburua informazioa ematea da eta ez du inolako balio juridikorik. Informazio honen iturria da EBAZPENA, 2023ko apirilaren 26koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2022-2023 ikasturtean euskara ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena eta Ebazpen horren aldaketa. Zalantzak izanez gero, horra jo beharko duzu edota HABErekin harremanetan jarri.
Ohiko galderak eskaera egin aurretik (euskara ikasleentzako 2023eko dirulaguntzak)
Onuradun izateko, zenbait baldintza bete behar dira:
Ikasleek bete behar dituzten baldintza orokorrak
- Euskaltegian matrikulatuta egon izana epe honetan: 2022ko ekainaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra
- Matrikula-prezioak ordaindu izana
- Zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatea
- Zerga zein gizarte segurantza arloko betebeharrak egunean izatea
Orohar, ikasleak dirulaguntza eskatzeko euskara maila egiaztatu behar du, B1 eta B2 kasuetan salbu. Kasu horietan maila egiaztatu edo euskaltegian gainditu dezake. Mailaz mailako baldintzak ondorengo taulan agertzen dira:
Mailaz mailako baldintzak
Mailak | Baldintzak |
---|---|
A1 eta A2 mailetako ikasleak |
Maila egiaztatu:
|
B1 eta B2 mailetako ikasleak |
Maila gainditu edo egiaztatu ( bata edo bestea egin dezakete) Maila gainditu:
Oharra: Euskaltegiak adierazpen bat luzatuko du baldintza hauek betetzen direla azalduz. Maila egiaztatu:
|
C1 eta C2 mailetako ikasleak |
Maila egiaztatu:
|
Baldintzak bete behar dira deialdian jasotzen diren txanda bakoitzean ezarritako eskari-epea amaitzen den egunean.
2022ko ekainetik aurrera, ikasle izan bazara, aukera duzu eskaera egiteko. Aukera izateak ez du esan nahi dirulaguntza dagokizunik , horretarako eskaera egin eta baldintzak bete behar dituzu.
HABEk diruz laguntzen ditu euskaltegietan eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan ikasten duten ikasleak. Matrikula ordaintzen zaie, baldin eta dirulaguntza jasotzeko behar diren baldintzak betetzen badituzte.
Dirulaguntzaren kopurua ikasleak egindako mailen araberakoa da. Ikasleek euskaltegian ordaindutako matrikula eskura dezakete, betiere, ondoko gehieneko muga kontuan izanda:
- HABEren A1 maila: 600 euro.
- HABEren A2 maila: 800 euro.
- HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro.
- HABEren B2 maila edo baliokidea: 1.000 euro.
- HABEren C1 maila edo baliokidea, 1993an edo ondoren jaio diren ikasleentzat: 700 euro.
- HABEren C1 maila edo baliokidea, 1992n edo aurretik jaio diren ikasleentzat: 150 euro.
- HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro.
Maila bakoitzean adierazitako kopurua da ikasle batek lor dezakeen laguntza altuena. Horrek ez du esan nahi ikasle guztiek kopuru hori jasoko dutenik.
Ikasle bakoitzaren dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu behar dira bi aldagai:
- Ikasleak euskaltegian edo euskararen autoikaskuntza zentro homologatuan ordaindutako matrikularen kopurua.
- Ikasleak beste erakunde baten dirulaguntzak jaso dituen. Dirulaguntza horiek erakunde publikoek (udalek adibidez) edo pribatuek eman ahal dituzte.
Bai, HABEri eta beste erakunde bati euskara ikasi izanagatik dirulaguntza eska diezaiokezu. HABEk ematen duen dirulaguntza bateragarria izango da xede berarekin jaso daitekeen beste edozeinekin, baldin eta gainfinantzaketarik ez badago laguntzen den xedearen guztirako kostuan.
Gainfinantzaketa da zure matrikula gastuak baino diru gehiago jasotzea. HABEren dirulaguntzen kasuan, gainfinantzaketa gerta daiteke ikasle batek euskara euskaltegietan edo zentro holomogatuetan ikasi izanagatik, ordaindutako dirua baino gehiago jasotzen baldin badu, erakunde edota enpresa desberdinetatik.
Adibidea
Demagun ikasle batek euskaltegi baten euskara ikasteko matrikulan 600€ ordaindu dituela, eta HABEri eta bere udalari dirulaguntza eskatzen diola:
- Udalak 200€ ematen dizkio eta HABEk eskaera aztertu ondoren, 400€ko dirulaguntza ematen dio.
- Guztira, ikasleak 600€ jasoko lituzke. HABEk udalak emandakoa kontuan hartu duenez, ez da gainfinantzaketa gertatzen.
- Gainfinantzaketa gertatuko balitz, dagozkion kenketak egingo lirateke, ez litzaioke aldea ordainduko edo, ordainduz gero, itzultzeko eskatuko lioke HABEK.
- Euskara ikasketa bere Administrazioak finantziatu dion funtzionarioak.
- Ikasleak laguntzeko eskatu duen maila aurretik tituluaren bidez egiaztatu duten ikasleak.
- Deialdi honetako epealdian ikasleari ezarri zaion abiapuntu-mailarik baxuena baino beheragokoa den mailaren bat gainditu edota egiaztatu duten ikasleak.
C1 mailan bai, ikaslearen adinaren arabera dirulaguntzaren kopurua aldatzen da. Ikasleak ikasten duen mailak ere dirulaguntzaren kopuruarekin erlazioa dauka. Argibide guztiak 4. puntuan daude jasota.
Bai, egin dezakete, baina horretarako ikaslearen legezko ordezkaria izan behar du. Ordezkariak idatzi baten bidez edo Eusko Jaurlaritzak duen formularioaren bidez izendatu daitezke.
Legearen arabera, HABEK informazioa bakarrik eskaera egiten duen pertsonari eman ahal dio, prozeduran interesduna den pertsonari. Hortaz, zure ama, aita edo bikotea zure ordezkaria ez bada, ezin du dirulaguntzaren inguruko informaziorik jaso.
Ohiko galderak eskaera egiteko orduan (euskara ikasleentzako 2023eko dirulaguntzak)
Aurten dirulaguntzak eskatzeko bi txanda egongo dira. Gainditutako maila bakoitzeko eskari bakarra egin ahal izango da.
- Lehenengo txanda: ekainaren 1etik abuztuaren 4ra arte.
- Bigarren txanda: irailaren 7tik azaroaren 6ra arte.
Txanda | Noiz egin daiteke eskaera? | Nork egin dezake? |
---|---|---|
1. txanda |
2023ko ekainaren 1etik abuztuaren 4ra arte |
Maila gainditu edo egiaztatu duten ikasleek ondorengo epeetan:
|
2. txanda |
2023ko irailaren 7tik azaroaren 6ra arte |
Maila gainditu edo egiaztatu duten ikasleek ondorengo epeetan:
Edo, lehen txandan eskaera egiteko aukera zutenek eta egin ez dutenek, betiere, 2022ko uztailaren 1etik 2023ko uztailaren 31ra bitartean gainditu badute maila edota egiaztatu. |
Lehenengo txanda: ekainaren 1etik abuztuaren 4ra arte.
Eskaera egin ahal izango dute maila gainditu edo egiaztatu duten ikasleek ondoren agertzen den epean:
- 2022ko uztailaren 1etik 2023ko uztailaren 31ra bitartean.
Gomendioa: azterketaren emaitza jakin arte ez egin dirulaguntzaren eskaera.
Bigarren txanda: irailaren 7etik azaroaren 6ra arte.
Eskaera egin ahal izango dute maila gainditu edo egiaztatu duten ikasleek ondoren agertzen den epean:
- 2023ko uztailaren 22tik urriaren 31ra bitartean
Edo, lehen txandan eskaera egiteko aukera zutenek eta egin ez dutenek, betiere, 2022ko uztailaren 1etik 2023ko uztailaren 31ra bitartean gainditu badute maila edota egiaztatu.
Edonola ere, maila bakoitzeko dirulaguntza-eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da.
Eskaera Internet bidez edo aurrez aurre egin daiteke:
- Internet bidez:
- Egoitza elektronikoko dirulaguntzaren web-orrian , "Tramitazio elektronikoa" atalean agertzen den eskaera-formularioan sartu eta datuak bete.
- Oharra: eskaera egiteko identifikazio elektronikorako bitarteko bat behar duzu.
- Aurrez aurre:
- Egoitza elektronikoko dirulaguntzaren web-orrian , "Aurrez aurreko tramitazioa" atalean agertzen den eskaera-orria bete, inprimatu eta sinatu.
- Ondoren aurkeztu daiteke:
- HABEren bulegoetan
- Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan
- Correos bulego batean, ziurtatutako postaren bidez eta eskaera-orrian Correos-en zigiluarekin. Eskaera epe barruan egin den jakiteko zigiluaren data hartuko da kontuan. Hona bidali behar da:
- HABE
Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua
20018 Donostia (Gipuzkoa)
- HABE
- Beste erakunde publiko baten bidez
- Eskaera-orria
- Egindako ikastaroaren matrikularen ordainketa-agiria:
- Bankuko agiria non agertzen den nork ordaindu duen, zein euskaltegiri, noiz eta zenbat euro.
- Euskaltegiak egindako ziurtagiria non azaltzen den ikaslearen izen-abizenak, ordaindutako kopurua, ordaindutako ikastaroa eta noiz ordaindu duen.
Ez dira ordainketa-agiriak:
- Euskaltegiaren matrikulak.
- Ikasleak egindako idatziak edo dokumetuak.
- Euskaltegiarekin edo zentro homologatuarekin ikasleak sinatzen duen kontratua.
- Baldin eta ez badiozu HABEri baimena ematen ofizioz euskararen ezagutza maila egiaztatzeko, lortu duzun euskara mailaren agiria aurkeztu beharko duzu.
Ohiko galderak eskaera egin ondoren (euskara ikasleentzako 2023eko dirulaguntzak)
Eskaera zuzentzeko idatzi bat egin eta adierazi zein den egindako akatsa eta zure eskarian zer aldatu nahi duzun. Argi azaldu zein den datu berria eta eskatzen duzuna. Idatziari data jarri eta sinatu. Ondoren, idatzi hori aurkezteko bi modu daude:
- Telematikoki, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez, hiritarrok dugun "Nire karpetaren " bitartez. Hor, dirulagunztaren espedientean sartu eta "Dokumentuak erantsi" atala erabili.
- Aurrez aurre: HABEren bulegoetan; Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean zerbitzuan; Correos bulego batean; beste erakunde baten bidez…
- Eskaera lehenengo txandan egin baduzu:
- 2023ko irailaren 30a baino lehen.
- Eskaera bigarren txandan egin baduzu:
- 2023ko abenduaren 20a baino lehen.
Dirulaguntzaren esleipenarekin ez bazaude ados, esleipena argitaratu ondoren hilabeteko epea izango duzu berraztertzeko errekurtsoa jartzeko. Errekurtsoa tramitazio elektronikoaren bidez edo aurrez aurre aurkeztu dezakezu:
Jo dirulaguntzaren web-orrira eta "Ebazpenak eta errekurtsoak" atalera sartu. Ondoren, aukeratu tramitazio elektronikoa edo aurrez aurrekoa zure berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
HABEren ikasleentzako dirulaguntzen inguruan zalantzak badituzu, HABErekin jar zaitezke harremanetan telefonoz, posta elektronikoa erabiliz edota HABEren bulegoetan.
HABEren bulegoen helbideak ondoren agertzen dira:
- Gipuzkoa
- Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua
- 20018 Donostia - Gipuzkoa
- Tel.: 943 022600
- Araba
- Samaniego kalea 2, 7.solairua
- 01008 Vitoria-Gasteiz - Araba
- Tel.: 945 017090
- Bizkaia
- Gran Via 85, 1. solairua
- 48011 Bilbo - Bizkaia
- Tel.: 94 4031620
Aurrez aurreko arreta jaso nahi baduzu, aldez aurretiko hitzordua eskatu behar duzu. Eskatu hitzordua
Herritarrak artatzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30 - 14:00.
Helbide elektronikoa:
ikasle-laguntzak@habe.eus