Gida

ERABILTZAILEA / PASAHITZA / PASAHITZA BERRESKURATU

www.habe.euskadi.eus atarian, HASI SAIOA (ACCESO) aukeratu.

Erabiltzailea: zure NAN zenbakia da, letrarik gabe.

Pasahitza: lehen aldian sartzean, NAN zenbakia (letrarik gabe). Ondoren pasahitza aldatzeko aukera izango duzu.

Pasahitza ahaztu bazaizu, Pasahitza berreskuratu funtzioa erabili dezakezu eta, baldin eta HABEk zure helbide elektronikoa ezagutzen badu (datutegian ikaslearen datu pertsonalak) posta elektronikoko postontzian jasoko duzu.

Bestela, jarri HABErekin harremanetan formulario hau erabiliz: Erabiltzailea / Pasahitza berreskuratu.

HABEN ERREGISTRATU

Deialdi irekian parte hartzeko izena ematean, noizbait euskaltegiren batean ibilia izanez gero, www.habe.euskadi.eus atarian, HASI SAIOAn ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA sartuko ditu.

Inoiz euskaltegiren batean ibili ez denari, sistemak ez dio bere NA zenbakia erabiltzaile moduan identifikatuko. Ondorioz, HABEn erregistratu aukera baliatuko du eta jarraian izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta aplikazioan sartzeko norberak dituen ERABILTZAILEA eta PASAHITZA baliatuko ditu.

HABEn erregistratu aukera izena emateko epearen barruan soilik izango da erabilgarri.

 Informazioa eskuratzeko: www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako). Deialdi irekia 2019 - Aukeratu dagokion maila - MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA atala ikusi.

 

DATU PERTSONALAK ZUZENDU EDO ALDATU

Euskaltegietako matrikulazioen jarraipenerako aplikazio informatikoan jasotzen dira ikaslearen datu pertsonalak eta ibilbide akademikoa. Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek sartutako datuak dira.

Aplikazioan jasotako datu pertsonalak ez badira zuzenak, norberak bere kabuz alda ditzake, NA-zenbakia izan ezik. Horretarako: www.habe.euskadi.eus / HASI SAIOA / ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA / DATU PERTSONALAK ETA AKADEMIKOAK. Zuzendu edo aldatu datua eta "Grabatu" botoia sakatu.

Aldatu beharreko datua NA-zenbakia bada, eskaria HABEra zuzendu behar da, dagokion formularioa erabiliz.

DATU AKADEMIKOAK - IKASLEAREN IBILBIDE AKADEMIKOA

Euskaltegietako matrikulazioen jarraipenerako aplikazio informatikoan jasotzen dira ikaslearen datu akademikoak eta euskaltegietan eginiko ibilbide akademikoa. Euskaltegiak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek sartutako datuak dira.

Maila egiaztatzeari begira, aplikazio honetan euskaltegiak sartutako datuak hartzen ditu kontuan HABEk.

Datu hauetarako sarbidea izateko: www.habe.euskadi.eus / HASI SAIOA / ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA / DATU PERTSONALAK ETA AKADEMIKOAK / IKASLEAREN IBILBIDEA

Oharra: Datu hauen inguruko zalantzak argiteko, jarri harremanetan dagokion euskaltegiarekin.

 


 

EGIAZTATZE-DEIALDIAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez arautzen dira HABEren mailak egiaztatzeko deialdiak. Ebazpen hauen bitartez xedatzen dira dagokion deialdian parte hartzeko bete behar diren baldintzak.

www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako). Informazioa mailaz maila sailkatua eskaintzen da. Deialdi bakoitzean maila bakoitzari dagokion orrian PARTE HARTZEKO BALDINTZAK atala ikusi.

IRAKURMENEKO ETA ENTZUMENEKO PROBAK - PROBEN ANTOLAKETA

Euskaltegietan matrikulatutako ikasleei zuzendutako egiaztatze-deialdietan, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketetan irakurmeneko eta entzumeneko proben aplikazioa euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen ardurapekoa da. Proba hauek deialdiko egutegian zehazten den egunerako burutuko dira eta egutegian zehaztutako egunean emango dira jakitera emaitzak, egun honetatik aurrera izango dutelarik balioa. 

Deialdi irekian, berriz, azterketak bi une ezberdinetan egingo dira: lehenik irakurmena eta idazmena, hurrenez hurren, egun berean, eta ondoren, beste egun batean entzumena eta mintzamena.

www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako). Informazioa mailaz maila sailkatua eskaintzen da. Deialdi bakoitzean maila bakoitzari dagokion orrian PROBEN ANTOLAKETA atala ikusi.

 

MATRIKULA ORDAINTZERAKOAN SOR DAITEZKEEN ARAZOAK

www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako). Informazioa mailaz maila sailkatua eskaintzen da. Deialdi bakoitzean maila bakoitzari dagokion orrian MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA atala ikusi.

Atal honetan, besteak beste, eskaintzen diren azalpenak: Matrikula zertan den ikusi: "Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu"  /  Diru-ordainaren itzulketak.

 

PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK

www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako). Informazioa mailaz maila sailkatua eskaintzen da. Deialdi bakoitzen maila bakoitzari dagokion orrian EGUTEGIA eta PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK atalak ikusi.

 

 

PROBAK EGITEKO EGUNA ALDATZEKO ESKARIA. BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK

www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako). Informazioa mailaz maila sailkatua eskaintzen da. Deialdi bakoitzean maila bakoitzari dagokion orrian PROBETARAKO LEKU, EGUN ETA ORDUAK eta BERARIAZKO EGOERAK. EGOKITZAPENAK atalak ikusi.

 

PROBAK GAINDITZEKO LORTU BEHARREKO GUTXIENEKO PUNTUAZIOA. KONPENTSAZIOA

www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako). Informazioa mailaz maila sailkatua eskaintzen da. Deialdi bakoitzean maila bakoitzari dagokion orrian DEIALDIAREN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA atala ikusi.

EMAITZAK IKUSTEA

www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako).

Informazioa mailaz maila sailkatua eskaintzen da. Deialdi bakoitzean maila bakoitzari dagokion orrian EMAITZAK atala ikusi.

 

EMAITZA: EZ GAI (BALDINTZATUA)

Gaitasun-proba bat gainditzeko gutxieneko puntuazioara iritsi ez, baina beste proba batean lortutako puntuazioarekin konpentsatzeko aukera onartzen denetan, burututako proba horren emaitza honela emango da: EZ GAI (BALDINTZATUA).

www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako). Informazioa mailaz maila sailkatua eskaintzen da. Deialdi etbakoitzean maila bakoitzari dagokion orrian DEIALDIAREN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA atala ikusi.

KALIFIKAZIOAK GORDETZEA BIGARREN DEIALDIRAKO

Euskaltegietako ikasleen egiaztatze-deialdietan, 2019ko lehen deialdian entzumen- eta irakurmen-probak gainditu dituen B2, C1 eta C2 mailetako ikasleari trebetasun-proba horietako emaitzak gordeko zaizkio bigarren deialdirako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu. Halaber, entzumen- eta irakurmen-probak ez ezik, idazmeneko proba ere gaindituko balu, soilik mintzameneko proba egin beharko du bigarren deialdian. Gainditutako trebetasunen emaitzak 2019ko bigarren deialdirako soilik gordeko dira.

Kontuan izan, aipatutakoaren arabera, 2019ko bigarren deialdian trebetasun-proba guztiak egin behar ez dituenak ere, bigarren deialdi honetan parte hartu nahi izatera, izen-ematea eta dagokion ordainketa egin behar dituela horretarako ezarritako epe barruan.

www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako). Informazioa mailaz maila sailkatua eskaintzen da. Deialdi bakoitzean maila bakoitzari dagokion orrian MATRIKULA: IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA eta DEIALDIAREN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA atalak ikusi.

GAITASUN-PROBEN ZUZENKETA-PROZESUA

HABEren egiaztatze-deialdietan burututako gaitasun-proben zuzenketa-prozesuaren xehetasunak:

 www.habe.euskadi.eus atarian, EGIAZTATZE-DEIALDIAK atalean aukeratu dagokion deialdia (jarraibide eta egutegi berezituak deialdi bakoitzerako). Informazioa mailaz maila sailkatua eskaintzen da. Deialdi bakoitzean maila bakoitzari dagokion orrian DEIALDIAREN EZAUGARRIAK ETA ZUZENKETA-PROZESUA atala ikusi.

Azken aldaketako data: