HOBE deialdia (2023)

Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak > HOBE deialdia

Mailaz mailako informazioa

Aukera ezazu maila, informazio xehea ikusteko:

HOBE deialdia: B1 maila HOBE deialdia: B2 maila HOBE deialdia: C1 maila HOBE deialdia: C2 maila

Informazio orokorra

  • Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza

    16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako.
  • Egutegia

    HOBE deialdia izango dugu 2023 urteko udaberriko eta udazkeneko azterketaldietan, eta B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. 
HOBE deialdia (2023) Lehen azterketaldia  Bigarren azterketaldia 
Matrikulazio-epea Martxoaren 20tik 28ra Irailaren 1etik 7ra
Onartuen zerrenda Martxoaren 29an Irailaren 8an
Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-proben lekua aldatzeko eskaerak [3] Apirilaren 11 Irailaren 19a
Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak Apirilaren 24tik 26ra [1] Irailaren 28tik 30era [1]
Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egiteko ezohiko data [2] Maiatzaren 16a Urriaren 17a
Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-proben emaitzak Ekainaren 9a Azaroaren 10a
Erreklamazioak eta berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Ekainaren 12tik 14ra Azaroaren 13tik 15era
Mintzamen-probaren lekua, eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [3] Ekainaren 12a Azaroaren 13a
Mintzamen-probak Ekainaren 29tik uztailaren 8ra [1] Azaroaren 23tik abenduaren 2ra [1]
Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [2] Uztailaren 14a Abenduaren 12a
Emaitza orokorrak Uztailaren 21a Abenduaren 18a
Erreklamazioak eta berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea Uztailaren 24tik 27ra Abenduaren 19tik 21era

[1] Adierazitako epe hori deialdi osoari dagokio. Maila bakoitzeko probak egun eta ordu jakin batzuetan egingo dira. Ikusi mailakako egutegi xehea mailakako informazioaren orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).

[2] Ustekabeko eta ezinbesteko arrazoi batengatik ohiko datan aurkeztu ezin izan direnentzako bakarrik. Irakurri xehetasunak mailakako informazioaren orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).

[3] HABEk ahal den neurrian onartuko ditu aldaketa-eskaerak. Entzumen, irakurmen- eta idazmen-probetan, leku-aldaketa eskatu daiteke. Mintzamen-probetan, lekuaz gain, egun- edo ordu-aldaketa eskatu daiteke, betiere dagokion mailaren egutegian aurreikusitako aukeren artean. Ikusi mailakako egutegi xehea eta irakurri aldaketak eskatzeko jarraibideak mailakako informazioaren orrietako "Probak egiteko leku, egun eta orduak" atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).

  • Aztertokiak

    • Araba
    • Bizkaia
    • Gipuzkoa
  • Proben aplikazioa

    • Entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak: ordenagailuz egingo dira, egun batean, azterketariek matrikula egitean hautatutako data eta orduetan.
    • Mintzamen-proba: beste egun batean egingo da, HABEk deitutako data, leku eta orduetan.
    • Emaitzei buruzko oharra: ezinbesteko baldintza da entzumen- eta irakurmen-probak gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. Bestalde, idazmen-proban ere gutxieneko puntuazioa lortu behar da mintzamen-probara aurkezteko. Ikusi xehetasunak mailakako informazioaren atalean (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan).
  • Matrikulazioa

    • Mailak: lehenengo zein bigarren azterketaldietan B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira. Edonola ere, azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.
    • Plaza mugatuak: HOBE deialdian parte hartzeko plaza-kopurua mugatua da. Eskariak matrikula egiteko ordenaren arabera onartuko dira, plaza-kopurua agortu arte.
    • Matrikula-ordaina: 80 €
    • Izen-ematea: HABEren webgunetik bideratuko da, egutegian zehaztutako epean, hemen:

      Hasi saioa* > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi
      * Inoiz euskaltegiren batean ibili ez denak, saioa hasi baino lehen, "HABEn erregistratu" esteka sakatu beharko du, eta, ondoren, izena emateko inprimakia bete.

  • HOBEri buruz

    Ikusi demoa (B2 maila) (leiho berri batean irekitzen da) (Oharra: gaur egungo sistema ez da hori bera zehatz-mehatz.)
    • Irakurmen-proba: irakurgaia/k ordenagailuaren pantailan irakurriko dute/dituzte azterketariek, eta erantzunak saguarekin hautatu (B2 eta C1 mailak) edo laburpena teklatu bidez idatzi (C2 maila).
    • Entzumen-proba: entzungaia/k aurikularrekin entzungo dute/dituzte azterketariek, eta erantzunak saguarekin hautatu (B2 eta C1 mailak) edo laburpena teklatu bidez idatzi (C2 maila).
    • Idazmen-proba: idazlana teklatu bidez idatziko dute azterketariek ("ebaki", "kopiatu" eta "itsatsi" funtzioak erabiltzeko aukerarekin).
    • Mintzamen-proba: proba honetan ez da ordenagailurik erabiliko; aztertzaileekin aurrez aurre egingo da, ohi bezala.
  • Bateraezintasuna

    HOBE deialdiko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileroko azterketaldi berean, inolako matrikularik egin HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.
  • Mailakako informazioa

    HOBE deialdian maila jakin bat egiaztatzeari buruzko xehetasunak irakurtzeko, sakatu mailari dagokion irudia, orri honen goiburuan.

Azken aldaketako data: