HOBE deialdia (2022)
Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Azterketa-deialdiak > HOBE deialdia > B2 maila
B2
Erabiltzaile aurreratua
- Gutxieneko adina
16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikulazio-epea ixten denerako (ikusi deialdiaren egutegia).
- Bestelako betebeharrak
Matrikula behar bezala bideratzea, azterketa-eskubideak ordaintzea, azterketa egunean ordurako bertan izatea, azterketako arduradunaren aurrean identifikatzea nortasun-agiri edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.
- Ohar garrantzitsuak
- Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da bai izen-ematea eta bai ordainketa, biak, matrikulatzeko epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa epez kanpo egiteak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.
- HOBE deialdian parte hartzeko plaza-kopurua mugatua da. Matrikulazioa egiteko ordenaren arabera onartuko dira izen-emateak, plaza-kopurua agortu arte.
- Matrikula bakoitza azterketaldi bakar baterako izango da.
- Matrikula egitearekin batera, azterketariak aditzera ematen du onartzen dituela eta bere egiten dituela deialdiaren araudian jasotako irizpide eta jokabide guztiak.
- Izen-ematea
- Izena ematea HABEren webgunetik bideratuko da, deialdiaren egutegian zehaztutako epean. Horretarako, jo hona: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean]
Saioa hasteko jarraibideak:- Noizbait euskaltegiren batean ibili denak norbere erabiltzailea eta pasahitza sartuko ditu: erabiltzailea beti da norberaren nortasun-agiriaren zenbakia, eta pasahitza, inoiz aldatu ez bada, norberaren nortasun-agiriaren zenbakia letrarik gabe. Pasahitza zein den ahaztuz gero, "pasahitza berreskuratu" aukera baliatu daiteke, saioa hasteko pantailan bertan. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin inprimaki honen bidez.
- Inoiz euskaltegiren batean ibili ez denak "HABEn erregistratu" esteka sakatu beharko du, eta, ondoren, izena emateko inprimakia bete. Datuak grabatu egingo dira eta jarraian aplikazioan sartzeko norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza baliatuko dira (oharra: "HABEn erregistratu" aukera matrikulazio-epearen barruan soilik izango da erabilgarri).
- Behin saioa hasita, honako pauso hauek jarraitu behar dira: Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Matrikula egin/ikusi
- Matrikula-orria bete eta grabatu.
- HOBE deialdiko azterketaldi bakoitzean, maila bakar batean egin daiteke matrikula.
- HOBE deialdian matrikulatzen den azterketariak ezin du inolako matrikularik egin sasoi bereko HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.
- Matrikula egiterakoan azterketaria ohartzen bada aplikazioan agertzen diren bere datuak ez direla zuzenak, bere kabuz alda ditzake datuok, NA-zenbakia izan ezik. Horrelakoetan datuak zuzentzeko eskaria egin dezake inprimaki honen bidez.
- Izena ematea HABEren webgunetik bideratuko da, deialdiaren egutegian zehaztutako epean. Horretarako, jo hona: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean]
- Ordainketa
- Matrikulazio-epearen barruan egin behar da ordainketa, honako modu hauetako batean: internet bidez edo finantza-erakundeetan, izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.
- Matrikula-ordaina: 80€
- Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak. Halaber, % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek.
- Azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea. Horretarako, jo hona: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Matrikula zertan den ikusi. Agertzen den mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.
- Behin matrikula-eskubideak ordainduz gero, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen gisa, hiru kasu hauetan bakarrik itzuliko da (kasu hauetan, eskaera egin beharko da inprimaki honen bidez):
- Oker bat izan eta maila bereko matrikula birritan ordaindu bada.
- Okerreko maila baterako burutu bada matrikula. Kasu horretan, matrikula-epearen barruan egin beharko ditu, batetik, dagokion mailarako matrikula eta, bestetik, oker egindako matrikularen dirua itzultzeko eskaria.
- Aurreko deialdiren baten baitan azterketariak jarritako gora jotzea onartu badu HABEren zuzendariak eta, ondorioz, burututako matrikula baliogabetu bada.
- Desgaitasunen bat edo berezko zailtasunen bat duten eta, beraz, egokitzapen jakinak behar dituzten azterketarien kasuan, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu HABEk, azterketari horien aukera-berdintasuna bermatzeko; betiere, azterketaren edukia indargabetu gabe edota eskatu beharreko gaitasun-maila murriztu gabe.
- Proba berariazko behar horietara egokitu ahal izateko, azterketariak, matrikula egiteko garaian egin beharko du eskaera. Horretarako, azterketariak duen desgaitasunaren edo berezko zailtasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofiziala aurkeztu beharko du, baita eskatzen den egokitzapena azaldu ere (aulki, mahai edo ordenagailu berezia, entzungailuak, braille-sistema eta abar). Egokitzapen-eskaera matrikulazio-orrian hautatutako lurralde-arduradunari egin behar zaio, dagokion esteka baliatuz: Araba , Bizkaia , Gipuzkoa .
- Halaber, aurkeztutako agiriaren konpultsa bost laneguneko epean egin beharko du HABEren egoitzetako batean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.
- Eskaera behar bezala aurkeztu eta zuritu duen azterketariari denbora eta/edo baliabideak egokituko dizkio HABEk, betiere Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Aginduari edota gaitasun-probok izan egunean indarrean egon daitekeen arautegiari jarraikiz.
HOBE deialdia (2022) | Lehen azterketaldia | Bigarren azterketaldia |
---|---|---|
B2 MAILAKO ENTZUMEN-, IRAKURMEN- ETA IDAZMEN-PROBAK | ||
Eguna | ––––– | Irailaren 29an |
Ordua | ––––– |
Matrikula egiterakoan, azterketariak ordua hautatu ahal izango du eskaintzen zaizkion aukeren artean, plazak agortu arte. |
Lekua | ––––– |
– Araba: EJIEren egoitza (Vitoria-Gasteiz) |
B2 MAILAKO MINTZAMEN-PROBA | ||
Eguna | ––––– | Azaroaren 24-26 bitartean Proba egun horietan izango da, baina behin betiko data erabakizun dago. HABEk esleituko dio eguna azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra) |
Ordua | ––––– | HABEk esleituko dio ordua azterketari bakoitzari (ikusi oin-oharra). |
Lekua | ––––– | – Araba: Mendebaldea BHI (Vitoria-Gasteiz) |
Oharra: proba-egunak gerturatu ahala, azterketari bakoitzak berari dagokion informazio zehatza kontsultatu ahal izango du HABEren webgunean, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak |
- Leku-, egun- eta ordu-aldaketak
-
- Egiaztagiriz zuritu behar ez diren aldaketa-eskaerak
- Aztertoki-aldaketa, aurreikusitako aztertokien artean.
- Egutegian egun bat baino gehiago aurreikusten bada mintzamen-proba egiteko, egutegian aurreikusitako egunen artean aldaketa eskatu ahal izango da, eta, aukera egonez gero, baita ordu-aldaketa ere.
Eskaera horiek ahal den neurrian onartuko ditu HABEk, eta, betiere, deialdiaren egutegian ezarritako epeetan egin beharko dira, matrikula-orrian zehaztutako aztertokiaren esteka erabiliz: Araba.
- Egiaztagiriz zuritu beharreko aldaketa-eskaerak
Egutegian ezarritako egunean azterketaria azterketa-lekura agertzen ez bada, ez-aurkeztutzat joko da, eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera. Salbuespen gisa, bi egoera hauek aurreikusi dira, jarraian adierazitako ondorioekin:
- Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu edota lege edo erregelamendu izaera duen arau batek babestutako egoera bada, azterketa-eguna aldatu ahal izango da, deialdiaren egutegian zehaztutako ezohiko egunera, betiere ondorengo baldintzak betez gero:
- Proba-egunaren biharamunetik aurrera, azterketariak hiru lanegun izango ditu azterketa-egunean azterketa egitea eragotzi dion egoera eta arrazoia azaltzen duen adierazpen-orria eta berau justifikatzen duen ziurtagiriaren kopia HABEri emailez igortzeko (egiaztatzegintza@habe.eus).
- Eta, proba-egunaren biharamunetik aurrera, bost lanegun, HABEren egoitzetako batean zuzenean aurkezteko posta elektronikoz bidalitako ziurtagiriaren jatorrizko agiria, HABEn dagokion konpultsa egin ahal izateko.
- Adierazpen-orri horretan azaldutako karia justifikatuko duen ziurtagiria, txosten edo dokumentu zalantzagabeez frogatu beharko da. Aukera hori behin bakarrik probestu ahal izango da. Hiru laneguneko epea igarota, azterketariak ez badu HABEra posta elektronikoz igorri adierazpen-agiria, ez-aurkeztutzat joko azterketaldi horretan.
- Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege edo erregelamendu izaera duen arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta deialdiaren egutegian proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi horretako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.
- Egiaztagiriz zuritu behar ez diren aldaketa-eskaerak
- Lau trebetasun-proba
Azterketariak lau proba egin beharko ditu bere hizkuntza-trebetasunak egiaztatzeko. Batetik, euskaraz irakurritakoa eta entzundakoa ulertzeko duen gaitasuna erakutsi beharko du (trebetasun hartzaileen probak: irakurmen-proba eta entzumen-proba); bestetik, esan nahi duena euskaraz adierazteko duen gaitasuna, idatziz eta ahoz (trebetasun sortzaileen probak: idazmen-proba eta mintzamen-proba).
- Proben ezaugarrien laburpena
B2 MAILA | Irakurmen-proba | Entzumen-proba | Idazmen-proba | Mintzamen-proba | |
---|---|---|---|---|---|
Ariketa-mota | Irakurgai baten edo batzuen gaineko galdera-sorta erantzutea, hutsuneak betetzea eta/edo sinonimoak aukeratzea, betiere aukera anitzen artean dagokion erantzuna edo itema hautatuz. | Entzungai baten edo batzuen gaineko galdera-sorta erantzutea, aukera anitzen artean dagokion erantzuna hautatuz. |
200 hitzeko testu bat edo 150 hitz inguruko bi testu idaztea (egin beharreko ariketak zehaztuko du testu bakarra idatzi behar den ala bi idatzi behar diren), enuntziatuak adierazitako ekintza komunikatiboa gauzatzeko. | Aurrez prestatutako gai bat azaltzea bakarka (2 minutuz) eta bat-bateko elkarrizketa binaka (beste azterketari batekin edo aztertzailearekin, 5 minutuz). | |
Gehienezko puntuazioa | 20 puntu | 20 puntu | 30 puntu | 30 puntu | |
Gainditzeko gutxieneko puntuazioa | 10 puntu | 10 puntu | 15 puntu | 15 puntu | |
Iraupena | 45 minutu | 25 minutu inguru | 75 minutu | 17 minutu inguru (10 minutu proba prestatzen eta 7 minutu inguru hizketan) | |
Emaitzari buruzko oharra | Ezinbestekoa da irakurmen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. | Ezinbestekoa da entzumen-proba gainditzea idazmen-proba zuzendua izateko. | Idazmen-proban gutxienez 14 puntu lortu behar dira mintzamen-probara aurkezteko. | Idazmen-proban 14 puntu dituzten azterketariek, agiria eskuratzeko, gutxienez 17 puntu lortu beharko dituzte mintzamen-proban. |
- Proba-eredua
Ikasbil atarian daude eskuragarri B2 maila egiaztatzeko proben ereduak .
- Irakurmen- eta entzumen-proben kalifikazioa
- Zuzenketa-modua: irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa automatikoki egingo du HOBE aplikazio informatikoak.
- Ebaluazio-irizpidea: erantzun zuzenen puntuazioaren batura (erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko).
- Zuzenketa-modua: irakurmen- eta entzumen-proben zuzenketa automatikoki egingo du HOBE aplikazio informatikoak.
- Idazmen-probaren kalifikazioa
- Zuzenketa-modua: idazmen-proba, gutxienez, bina aztertzailek zuzendu eta kalifikatuko dute, itsu bikoitzeko sistemaz.
- Ebaluazio-irizpideak (parentesi artean, irizpide bakoitzaren ponderazioa): egokitasuna (% 13), koherentzia (% 24), kohesioa (% 17), aberastasuna (% 20) eta zuzentasuna (% 26).
- Gutxieneko hitz-kopuruaz: eskatutako hitz-kopuruaren %10a baino gehiago falta duten idazmen-probak EZ GAI kalifikatuko dira, 5 punturekin. Hitz-kopuruaren gutxienekoa bete ez arren eskatutakoaren % 90era iritsi diren idazlanaren puntuazio orokorrean kenketa egingo da, ondoren zehazten denaren arabera:
B2 MAILA (gutxieneko hitz-kopurua: 200 hitz) Idatzitako hitz-kopurua 194-199 188-193 181-187 ≤ 180 Puntuazio-kenketa -1 -2 -3 EZ GAI - Hitz elkartuen kontaketaz (informazio osatuagoa hemen ):
- Bereiz idazten direnak eta marra aukerakoa dutenak bi hitz gisa kontatuko dira.
- Marra nahitaezko dutenak hitz bakar gisa kontatuko dira.
- (Oharra: Gaizki idatzita daudenak ongi idatzita baleude bezala zenbatuko dira)
- Mintzamen-probaren kalifikazioa
- Zuzenketa-modua: mintzamen-proba bina aztertzailek bideratu eta kalifikatuko dute.
- Ebaluazio-irizpideak (parentesi artean, irizpide bakoitzaren ponderazioa): egokitasuna (% 10), koherentzia eta kohesioa (% 20), jariotasuna (% 25), aberastasuna (% 20) eta zuzentasuna (% 25).
- Emaitzak ikustea
- Deialdiaren egutegian zehaztutako datetan, egindako proben emaitzak HABEren webgunean argitaratuko dira, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokion deialdia] > Azterketaren emaitza jakin
- Emaitzak jakinaraztearekin batera, azterketariaren esku jarriko dira entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak PDF formatuan eta mintzamen-probaren grabazioa.
- Emaitzei buruzko oharrak
- Ezinbestekoa da irakurmen- eta entzumen-probetan "GAI" emaitza lortzea idazmen-proba zuzendua izateko.
- Idazmen-proban 14 puntu lortzen dituen azterketarien emaitza "EZ GAI (BALDINTZATUA)" izango da proba horretan, eta mintzamen-probara aurkeztu ahal izango da. Idazmen-proban "EZ GAI" den azterketaria (14 puntu baino gutxiagoko emaitza) ezingo da mintzamen-probara aurkeztu.
- Orotara gai izateko eta B2 mailako agiria eskuratzeko, azterketariak "GAI" emaitza lortu behar du lau trebetasun-probetan.
Salbuespena: idazmen-proban 14 puntu lortzen dituen azterketariak, idazmen-proban ez gai izan arren, agiria lortu ahal izango du baldin eta mintzamen-proban, gutxienez, 17 puntu lortzen baditu.
- Agiria
- Maila egiaztatzeko baldintza guztiak bete dituen azterketariak HABEren webgunean eskuratu ahal izango du B2 mailako agiri ofiziala, emaitza orokorrak argitaratzen diren unetik aurrera, hemen: www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Agiriak
- Deskargatutako agiriak balio ofizial osoa du, eta nahi beste aldiz inprimatu daiteke. Agiriaren oinean dagoen lokalizatzaileak egiaztatzen du agiriaren balio osoa.
- Erreklamazioak
Deialdiaren antolaketan edo probak aplikatzeko prozeduretan hutsegiterik gertatu dela uste badu, azterketariak erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendari nagusiaren aurrean.
- Emaitza berrikusteko eskaerak
Probaren batean lortutako emaitzarekin ados ez badago, azterketariak probaren kalifikazioa berrikustea eskatu dezake B2 mailako epaimahaiaren aurrean.
Ohar garrantzitsua: eskabideak arrazoituak izan behar dira. Desadostasun hutsa adieraztea ez da oinarri nahikoa izango kalifikazioa berrikusteko. Beraz, ez dira onartuko oinarri teknikorik gabeko berrikuspen-eskaerak.
- Epeak
Onartuei buruzko erabakia hartu, azterketa-eguna izan edo proben emaitzak ezagutzera eman edo, oro har, aurkatutako egintza gertatu eta biharamunetik kontatzen hasita, hiru eguneko epean aurkeztu beharko dira erreklamazioak eta emaitzak berrikusteko eskaerak.
- Gora jotzeko errekurtsoak
Azterketariak, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo, horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera, hilabeteko epean. Behin betiko emaitzak azken proba egin ondorengoak izango dira.
- Izapidetzea
Erreklamazioak, emaitza berrikusteko eskaerak zein gora jotzeko errekurtsoak izapidetu daitezen, datu hauek aurkeztu beharko ditu azterketariak:- Izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea
- Nortasun-agiriaren zenbakia
- Egiten duen erreklamazioa edo eskaera
- Hutsegitea egon dela frogatzen duten azalpen edo lekukotasunak (erreklamazioen kasuan) edo emaitzarekiko desadostasuna arrazoitzen duten argudioak (emaitzak berrikusteko eskaeren kasuan)
- Lurraldea, aztertokia, data eta egiaztatze-maila
- Azterketariaren izenpea
- Idazkiak aurkeztea
39/2015 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako edozein baliabide erabili daitekeen arren, honako hauek dira HABEren aurrean erreklamazioak, emaitza berrikusteko eskaerak zein gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko bide nagusiak:- Bide elektronikoa
EAEko Erregistro Elektroniko Orokorra
- Aurrez aurre
HABEren bulegoetan
Zuzenean zerbitzuko bulegoetan
- Posta bidez
Idazkiak posta zertifikatuz igorriko dira, HABEren Erregistro Nagusira:
Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a
20018 Donostia
- Bide elektronikoa
Azken aldaketako data: