HOBE deialdia: azterketa-egunerako jarraibideak

Jarraian duzu, ohiko galderen formatuan, azterketa-egunerako informazio garrantzitsua. HOBE deialdiko entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egitera deituta dauden azterketari guztiek arretaz irakurri eta derrigor bete behar dituzte orri honetan jasotako jarraibide guztiak.

  • HABEren webgunean kontsultatu dezakezu zer leku, egun eta ordutan zauden deituta probak egiteko, hemen:
    www.habe.euskadi.eus > Hasi saioa [goialdean] > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [sakatu dagokiona] > Azterketaren datak eta lekuak
  • HABEren egoitza nagusiko 5 solairuan egingo dira azterketak:

    HABE

    Vitoria-Gasteiz kalea 3, 5. solairua
    20018 Donostia - Gipuzkoa



    Oharra: egun- edo ordu-aldaketa eskatu baduzu eta HABEk onartu egin badizu, baliteke informazio hori oraindik eguneratu gabe egotea webgunean.
  • Azterketa-egunean aztertokira bertaratu ezin diren azterketariei dagokienez, honako hau xedatzen du HOBE deialdia egiten duen Ebazpenak:

4. oinarria.– Deialdiaren egutegia eta ezaugarriak.
[…]
7.– Matrikula egin eta gero, HABEren web-orrian edo atarian argitaratu den azterketa-egutegian ezarritako egunean azterketaria ez bada agertu azterketa-lekura, ez-aurkeztutzat joko da, eta azterketariak galdu egingo du azterketa egiteko aukera, salbuespenezko bi egoera hauengatik ez bada, jarraian adierazitako ondorioekin:

a) Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera ustekabekoa eta ezinbestekoa den arrazoi batek eragin badu, edota lege-mailako arau batek babestutako egoera bada, azterketa-probaren eguna aldatu ahal izango da, egutegian zehaztutako ezohiko egun batera, betiere ondorengo baldintzak betez gero:

Azterketariak, proba-egunaren biharamunetik hasita hiru egun baliodun izango ditu azterketa-egunean aurkeztu ez izanaren justifikazio-agiria HABEn aurkezteko posta elektronikoz, eta proba-egunaren biharamunetik kontatzen hasita bost egun baliodun, agiriaren konpultsa HABEren egoitzetako batean aurkezteko. Agiri horretan azaldutako arrazoia dagozkion txosten edo dokumentu zalantza gabez frogatu beharko du.

Aukera hori behin bakarrik baliatu ahal izango da.

b) Egutegian finkatutako egunean azterketariari proba egitea galarazi dion egoera lege-mailako arau batek babestutako arrazoi batek eragin badu, eta azterketariak proba egiteko ezohiko egunaz baliatzerik izan ez badu, egindako matrikula eta azterketaldian jadanik lortutako emaitzak hurrengo azterketaldirako gordeko zaizkio, baita deialdi honetako bigarren azterketalditik hurrengo urteko lehen azterketaldira ere.

Hiru laneguneko epea igaro ondoren aurkeztutako eskabideen izenpetzaile diren azterketariak ez aurkeztutzat joko dira azterketaldi horretan.

Mintzamen-probetan azterketariari jarritako egun- zein ordu-aldaketari dagokionez, aldaketa jakinak eska ditzake azterketariak matrikulatzean hautaturiko lurraldearen barruan, eta HABEk, horretarako aukerarik ikusten badu, baimenduko ditu, jarritako epe eta jarraibideen baitan.

  • Zure eskaera onartuz gero, entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egiteko ezohiko aukera eskainiko dizu HABEk HOBE deialdiaren egutegian horretarako zehaztutako datan.
  • Nortasun-agiria: NANa edo agiri ofizial baliokideren bat (pasaportea, gidabaimena).
  • Probaren hasiera-ordua baino 15-20 minutu lehenago.
  • Ez; azterketariak soilik sartu ahal dira aztertokira. Nolanahi ere, desgaitasun edo behar berezi jakinen bat duten azterketariak lagunduta joan ahal izango dira.
  • HOBE deialdiaren mailakako informazio-orrietan dituzu, "Proben ezaugarriak" atalean, maila bakoitzeko proben deskribapena eta proba-eredua eskuratzeko esteka (ikus B1; ikus B2; ikus C1; ikus C2). 
  • Azterketa egiteko erabiliko duzun aplikazio informatikoaren demostrazio-bideoa ikus dezakezu HOBE deialdiari buruzko informazio-orriko “HOBEri buruz (Demoa)”
  • Bertaratze-agiria behar duten azterketariei azterketa-egunean bertan luzatuko zaie azterketara joan izanaren frogagiria.

Azken aldaketako data: