HABE

Hitzarmenak eta kudeaketa-gomendioak

Hemen zaude: Erakundea > Hitzarmenak eta kudeaketa-gomendioak

EUSKALTZAINDIA

Euskararen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazioan eta sentiberatzean Euskaltzaindiaren zein HABEren heburuak betetzeko hitzarmena.


FUNDACIÓN DIALNET

Convenio entre la Fundación Dialnet de la Universidad de La Rioja y HABE (Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos) con objeto de establecer un acuerdo de cooperación entre HABE Liburutegia y la Fundación Dialnet.


ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko hitzarmena, "Euskara Munduan" egitasmoa Etxepare Euskal Institutuaren egiturara eraman eta HABE erakundearekin lankidetza-esparruak zedarritzeko.


SEGURTASUN SAILA

Akordioa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakudearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioa luzatzeari buruzkoa, 2020-2021 ikasturtean Ertzaintzako langileen lanorduz kanpoko euskara ikastaroak bideratzeko.


EJIE

Akordioa, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen (EJIE) eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioari buruzkoa, EJIEko langileak euskalduntzeko.


EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Lankidetzarako hitzarmena, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara Institutuaren artean, helduen euskara-irakasleen eta hizkuntzaren didaktikan teknikari direnen “Helduen euskalduntze aditua” unibertsitate-agiria eskaintzeko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Herriko Unbertsitatearen (Bilboko Hezkuntza Fakultatearen bidez) arteko lankidetza hitzarmena.


GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

106/2020 Ebazpena, abenduaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Helduen Alfabetatzerako eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko lankidetza-hitzarmena, azken hori erakunde laguntzaile izan dadin euskara-mailak edo bestelako baliokideak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei dirulaguntza osagarriak emateko prozesuan.


IVAP

Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeak herri-administrazioetako langileen hizkuntza-prestakuntzarako sinatutako kudeaketa-gomendioa.


LANBIDE

Ebazpena, 2021eko maiatzaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa argitaratzen baita, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programatutako edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta landunei zuzendutako euskarazko hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak egiteko.

Ebazpena, 2021eko abenduaren 13koa, Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honetako hutsak zuzentzen baitira: Ebazpena, 2021eko maiatzaren 26koa, Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artean hitzartutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, euskarazko hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroak egiteko Lanbidek programatu edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabe eta landunei zuzendua.


POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIA

Ebazpena, 2022ko otsailaren 24koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) Zuzendaritza Nagusiaren arteko kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa. Akordio hori Ertzaintzaren lehenengo eta bigarren hizkuntza-eskakizunetako hizkuntza-gainkuntzako ikastaroak egiteko kudeaketa materialari buruzkoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategoriako sarrera-ikastaroetarako ikasleei euskara emateari buruzkoa da.


OSAKIDETZA

800/2022 Ebazpena, otsailaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa argitaratzen da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen hizkuntza-prestakuntzarako eta beste lankidetza jarduerak kudeatzeko.

 

 

Azken aldaketako data: