HABE

Ohiko galderak - Atzeratutako egiaztatze-deialdiak berrabiatzea

2020ko martxoaren 16ko Ebazpenez atzeratutako egiaztatze-prozedurak berrabiatu egin dira, eta matrikula egiteko epeak zedarritu, 2020ko maiatzaren 13ko Ebazpen bidez (EHAA - 2020ko maiatzak 15, 91 zk.) eta, Euskal Etxeetako ikasleei zuzendutako deialdiaren kasuan, 2020 maiatzaren 21eko Ebazpen bidez.

Hiru deialdi egingo dira. Deialdi bakoitzak maila jakin batzuk egiaztatzeko aukera ematen du:

  • 2020ko lehen deialdi irekia: C1 maila
  • Euskaltegietako ikasleei zuzendutako 2020ko lehen deialdia: B2, C1 eta C2 mailak
  • Euskal Etxeetako ikasleei zuzendutako 2020ko deialdia: B1, B2 eta C1 mailak
  • Deialdi irekia (C1 maila)
    • Matrikula-epea: maiatzak 18 – 24
  • Euskaltegietako ikasleen deialdia (B2, C1 eta C2 mailak)
    • Matrikula-epea: maiatzak 25 - 31
  • Euskal Etxeetako ikasleen deialdia (B1, B2 eta C1 mailak):
    • Matrikula-epea: maiatzak 25 - 31
  • Deialdi bakar batean eman daiteke izena. 
    • Euskaltegietako ikasleen deialdian parte hartzen duenak ezin du deialdi irekian ere parte hartu, nahiz eta beste maila batean izan; bestalde, Euskal Etxeetako ikasleentzako deialdian matrikulatzen den azterketariak ere ezin izango du inolako matrikularik egin euskaltegietako ikasleentzako deialdian, ezta deialdi irekian ere.

  • Maila bat baino gehiago egiaztatzeko aukera ematen duten deialdiak euskaltegietako edo Euskal Etxeetako ikasleei zuzendutakoak dira. Kasu horietan, euskaltegian edo Euskal Etxean lortutako mailak erabakitzen du zein mailatan (edo mailetan) matrikulatu daitekeen azterketaria.
  • Deialdi irekia (C1 maila)
    • Matrikula-ordaina: 75 euro 
  • Euskaltegietako ikasleen deialdia (B2, C1 eta C2 mailak)
    • Matrikula-ordaina: 40 euro (maila batera baino gehiagora aurkezteko baldintzak betetzen dituen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu)
  • Euskal Etxeetako ikasleen deialdia (B1, B2 eta C1 mailak)
    • Matrikula-ordaina: 40 euro (maila batera baino gehiagora aurkezteko baldintzak betetzen dituen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu)

Salbuespenak eta hobariak:

  • Ordaintzeko salbuetsita egongo dira espetxeetan dauden pertsonak, kategoria bereziko familia ugarietako kideak eta terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema arautzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak. 
  • % 50eko hobaria izango dute kategoria orokorreko familia ugarietako kideek. 
  • Deialdi irekia (C1 maila)
    • Entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak egingo dira.
  • Euskaltegietako ikasleen deialdia (B2, C1 eta C2 mailak)
    • Azteketariek, salbuespen gisa, idazmen-proba egingo dute bakarrik.
    • Entzumen-, irakurmen- eta mintzamen-probak konbalidatu egingo dira, 2020ko martxoaren 13a baino lehen euskaltegian egindako ebaluazio-jarduerei balio egiaztatzailea aitortuz. 
  • Euskal Etxeetako ikasleen deialdia (B1, B2 eta C1 mailak):
    • Entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak egingo dira.
  • Deialdi irekia (C1 maila)
    • 2020ko lehen deialdian irakurmen- eta idazmen-probak gainditu dituen azterketariari, proba horien emaitzak gordeko zaizkio bigarren deialdirako, eta, horrenbestez, entzumen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko ditu bigarren deialdian.
  • Euskaltegietako ikasleen deialdia (B2, C1 eta C2 maila)
    • 2020ko lehen deialdian idazmen-proba gainditzen ez duen azterketariari, entzumen- eta irakurmen-proben emaitzak gordeko zaizkio bigarren deialdirako, eta, horrenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak egin beharko ditu bigarren deialdian.
  • Euskal Etxeetako ikasleen deialdia (B1, B2, eta C1 maila)
    • Ez dago bigarren deialdirik; horrenbestez, ez da gainditutako proben emaitzarik gordetzen.

  • Deialdi irekia (C1 maila)
    • Irakurmen- eta idazmen-probak: BEC (Barakaldo) izango da azterketari guztientzako aztertokia.
    • Entzumen- eta mintzamen-probak: hiru lurraldeetan deituko dira, ohi bezala.
  • Euskaltegietako ikasleen deialdia (B2, C1 eta C2 mailak)
    • Idazmen-proba: BEC (Barakaldo) izango da azterketari guztientzako aztertokia.
  • Euskal Etxeetako ikasleen deialdia (B1, B2 eta C1 mailak)
    • Deialdi honek Bartzelona eta Madril zituen azterketa-leku gisa aurreikusita. Egun, hiri horietako osasun-egoera dela-eta, eta baldintza horietan deialdia antolatzeko zailtasunak direla-eta, erabakizun dago deialdiaren antolaketa-modua. Osasun-egoerak onera egiten duenean, garaiz eta era pertsonalizatuan jakinaraziko zaie matrikulatu diren azterketariei non egingo dituzten probak.

Honako hau da probak egiteko aurreikusten den egutegia:

  • Deialdi irekia (C1 maila)
    • Irakurmen- eta idazmen-probak: ekainak 12-13
    • Entzumen- eta mintzamen-probak: uztailak 20-21
  • Euskaltegietako ikasleen deialdia (B2, C1 eta C2 mailak)
    • B2 mailako idazmen-proba: ekainak 17-18* ekainak 18 eta 19 
    • C1 mailako idazmen-proba: ekainak 15-16* ekainak 15, 16 eta 17 
    • C2 mailako idazmen-proba: ekainak 16
      * Deialdia egiten duen Ebazpenaren 5. artikuluaren babesean, probak egiteko aurreikusitako egutegia aldatu du HABEk, deialdiaren kudeaketan sortutako gorabeherei erantzuteko.
  • Euskal Etxeetako ikasleen deialdia (B1, B2 eta C1 mailak): 
    • Deialdi honek Bartzelona eta Madril zituen azterketa-leku gisa aurreikusita. Egun, hiri horietako osasun-egoera dela-eta, eta baldintza horietan deialdia antolatzeko zailtasunak direla-eta, erabakizun dago deialdiaren antolaketa-modua. Osasun-egoerak onera egiten duenean, garaiz eta era pertsonalizatuan jakinaraziko zaie matrikulatu diren azterketariei zein izango den probak egiteko egutegia.

Matrikula-epea itxitakoan emango da argitara, HABEren webgunean, azterketari bakoitzari egokitu zaion behin betiko eguna eta ordua. Horretarako, www.habe.euskadi.eus atarian hasi beharko du saioa, norbere erabiltzaile eta pasahitzarekin.

  • Deialdi irekia (C1 maila) 
    • Behin betiko egun eta orduen jakinarazpena: ekainak 3
  • Euskaltegietako ikasleen deialdia (B2, C1 eta C2 mailak)
    • Behin betiko egun eta orduen jakinarazpena: ekainak 9
  • Euskal Etxeetako ikasleen deialdia (B1, B2 eta C1 mailak)
    • Deialdi honek Bartzelona eta Madril zituen azterketa-leku gisa aurreikusita. Egun, hiri horietako osasun-egoera dela-eta, eta baldintza horietan deialdia antolatzeko zailtasunak direla-eta, erabakizun dago deialdiaren antolaketa-modua. Osasun-egoerak onera egiten duenean, garaiz eta era pertsonalizatuan jakinaraziko zaie matrikulatu diren azterketariei zein egun eta ordu egokitu zaien probak egiteko.

Egun-aldaketa eskatu ahal izango da, betiere, deialdi eta maila jakin baterako egutegian aurreikusitako egunen artean, eta eskaera egiteko zehaztutako epean.

  • Deialdi irekia (C1 maila) 
    • Irakurmen- eta idazmen-proben egun-aldaketa eskatzeko egunaekainak 4inprimaki honen bidez.
    • Entzumen- eta mintzamen-proben egun-adaketa eskatzeko eguna: uztailak 15, dagokion lurraldeko inprimakia erabiliz (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa).
  • Euskaltegietako ikasleen deialdia (B2, C1 eta C2 mailak)
    • Idazmen-proben egun-aldaketa eskatzeko egunaekainak 10inprimaki honen bidez.

Prebentzio-batzorde bat antolatu da berrabiatutako deialdiak era osasungarrian kudeatzeko. Azterketari guztiek derrigorr irakurri eta bete behar ditutze deialdiaren antolaketari eta prebentzio-neurriei buruzko jarraibideak.

  • COVID-19aren arrisku-taldea osatzen duten azterketariek berariazko beharretarako egokitzapenak eskatu beharko dituzte matrikula egiteko garaian:
    • Egokitzapen-eskaera inprimaki honen bidez egin behar da, matrikula egiteko garaian.

  • COVID-19ak kutsatutako azterketariak, edo sukarra edo sintomak dituenak, medikuarengana jo eta ziurtagiria eskatu beharko du azterketara aurkeztu ez izana zuritzeko. HABEk aztertu egingo ditu ezinbesteko eta ezusteko arrazoiengatik jasotzen dituen eskaerak eta ahalbideen arabera deituko du proba egiteko beste egun bat, betiere deialdiaren egutegiaren baitan.

Azken aldaketako data: