Ebaluazioa euskaltegietan (2021-2022)
Hemen zaude: Euskara-mailak egiaztatzea > Ebaluazioa euskaltegietan
-
Maila egiaztatzeko baldintzak
Ikasleek bete beharreko baldintzoi buruzko zehaztapenak eskuragarri daude mailakako informazio-orrietan (mailakako informaziorako loturak, orri honen goiburuan): - Euskaltegiren batean matrikulatuta egotea
- Gutxieneko ikastorduak hartzea
- Gutxieneko asistentzia betetzea
- Ikas-prozesuan aurrera egitea eta egiaztatu nahi den mailaren ebaluazioa gainditzea
-
Agiria eskuratzeko egutegia
Ikasturte bakoitzean, lau garai zehaztuko dira agiriak eskuratzeko:
2021-2022 | 1. GARAIA | 2. GARAIA | 3. GARAIA | 4. GARAIA | |
---|---|---|---|---|---|
Baitan hartzen ditu | Urriaren 1ean edo beranduago hasi eta abenduaren 31rako bukatuta dauden ikastaroak | Urriaren 1ean edo beranduago hasi eta martxoaren 31rako bukatuta dauden ikastaroak | Urriaren 1ean edo beranduago hasi eta ekainaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak | Uztailaren 1ean edo beranduago hasi eta irailaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak | |
Agiria eskuragarri | Urtarrilak 30 | Apirilak 30 | Uztailak 30 | Urriak 30 |
-
Araudia
HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenez arautzen da zein den euskara-mailak egiaztatzeko prozedura indarrean dagoen ikasturteko ikasleentzako:
Ebazpena, 2021eko azaroaren 22koa
Azken aldaketako data: