Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 19koa, HABEko zuzendariarena, 2021. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroan inskribatutako alta-inskripzio eta bestelako oharpenak argitara ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 508
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/19
  • Argitaratze-data: 2022/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroa arautzen duen 2003ko abuztuaren 6ko Aginduak, Kultura sailburuarenak, 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak ematen dizkidan eskumenez, honako hau

Lehenengoa. 2021. urtean euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroan jasotako oharpenak argitara ematea (eranskina).

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, bide administratiboa agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2022ko urtarrilaren 19a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik