Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 19koa, HABEko zuzendariarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titulartasuneko euskaltegi publikoei, 2021-2022 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HABE; Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 507
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/19
  • Argitaratze-data: 2022/01/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko irailaren 29ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei 2021-2022 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien dirulaguntzen deialdia egin eta horiek emateko baldintzak eta prozedura arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 7.4 oinarriak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. HABEko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2022ko urtarrilaren 19a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)